Mohamed-i irribarre
borobil bat marraztu zitzaion aurpegian hatz lodiarekin ongi keinua egin
nionean. Eskuetan nire izena zeraman karteltxoa zuen, Ammango aireportuan gure
zain zegoen.
Kostata mugitzen zen Mohamed, arnasa hartzeko ere ahaleginak egin behar zituen. Gizon sendoa zen, itxuraz utzia bere txilaba marroi zimurtuaz eta sandalia arruntez. Hogei urte zeramatzan taxiarekin, aurrez soldadu izan omen zen. Bere autoa hondarraz betea zegoen, dastatu ere egin genezake, basamortuko harea zen, gure patua.
Kostata mugitzen zen Mohamed, arnasa hartzeko ere ahaleginak egin behar zituen. Gizon sendoa zen, itxuraz utzia bere txilaba marroi zimurtuaz eta sandalia arruntez. Hogei urte zeramatzan taxiarekin, aurrez soldadu izan omen zen. Bere autoa hondarraz betea zegoen, dastatu ere egin genezake, basamortuko harea zen, gure patua.
Goizeko ordubietan iritsi giñan Rum-go
herrira, hiru ordu eta erdiko bidaia izan zen. Atayek-en etxean utzi gintuen
Mohamed-ek, honek logela bat prestatua zuen guretzako.
Atayek beduinoa da, eta beraien moduan janzten
da, txilaba eta buruko zapiaz. Gaztea da, argala eta altua. Beltza du ilea eta
begiak, azala iluna du ere. Mendi eta basamortu gidaria da bera, turismoz bizi
da, eta aurrera ateratzen du familia, hiru alaba eta emaztea.
Nahiz eta oso nekaturik oheratu, ezin izan
genuen ongi lo egin. Lokartu eta gutxira, Imanak, otoitzak zabaldu zituen
megafoniaz ozenki. Ondoren hautsaz betetako leihoetatik argitasuna sartzen hasi
zen, goizeko seietan egunak argitzen du hemen. Janila, Atayek-en alaba
gazteena, gu ezagutzeko irriki zegoenez, gure gelako ate ondoan jolasean
zebilen lehen ordutik mota guztietako hotsak ateraz.
Gelako atea zabaltzean inguruko handitasunak
txunditu gintuen, basamortuko hondarrak zutitu direla dirudi mendi eta dorre
erraldoiak sortuz. Dena da kolore berekoa, basamortuko hondarra den berekoa,
marroia.
Pareta tente hauek hareharrizko motakoak
dira. Harri garratza inguru guztia bezala. Hatzekin ukitzean harea sentitzen
da, hondar partikulak lixa moduan heltzen zaituzte. Biguna da, erraz landu
daiteke. Horma guztiak ez dira onak eskaladarako, gehiena haitz hauskorra da, azukrea
moduan eskuetan desegiten dena. Tarteka, naturaren kapritxoz, haitz sendoa
dago, arrakala eta helduleku egokiaz, eskalatzaileen gozamenerako. Guk benetan
gozatu egin dugu.
Aquario bidea |
Aquario bidea Raid mit the Camel bidea |
Raid mit the Camel bidea Raid mit the Camel bidea |
Raid mit the Camel bidea |
Egun gutxi genituen eskalatzeko, zazpi egun
guztira, eta eskalada bide zerrenda luzea zen, aukeraketa bat egin behar
genuen. Faktore logistikoa ere or dago, akatsa egiten baduzu egun hori galdua
da, guri gertatu zitzaigun. Zazpi egunetan burutu al izan ditugun eskalada
bideak hauek dira:
JEBEL RUM East dome
*Aquarius + Mano negra. Lau luze egin genituen
lehen egunean.
*Raid mit the Camel. Denbora falta azken lau
luzeak ez genituen igo. Logistika arazoak.
JEBEL RUM South
*Lau luze igotzen ditugu,horietako bat berria,
nahastu garela konturatzen garen arte. Logistika arazoak.
ABU ADINA TOWERS
*Lionheart
N. NASSRANI
*Guerra santa
JEBEL UM
EJIL
*The Beauty
Abu Adina Towers Lyonheart bidea |
Lionheart bidea |
N. Nassrani ekialde aurpegia |
Guerra Santa bidea |
Guerra Santa bidea |
N. Nassrani gailurrean |
Rum herria ez da polita, utzia dago, zikina.
Aldi baterako egiña dagoela dirudi Beduino kanpamentu bat moduan, edozein egunetan
jaso eta hanka egiteko prestatua dagoela dirudi, basamortuari kendutako lekua
berriro itzuliz.
Antzinatik bizi dira pertsonak inguru
honetan, hormetan aurkitu dituzten Petroglifoen gaitik jakintsuek dakite
kultura Tamudikoak zirela. Nabateoarrak ere ba zuten beraien asentamendua,
Petra-ko biztanleak ere Nabateoarrak ziran, Allat jainkosaren tenplua dago Jebel
Rum azpian. Diote Nabateoarrak direla Beduinoen arbasoak.
Nabateoen tenplua |
Jebel um Ejil pareta |
The Beauty bidea |
The Beauty bidea |
The Beauty bidea |
Ez da zaila Widi Rum-era bidaiatzea, oso
turistikoa da Jordania eta ondo hornitua dago hotel eta garraio publikoz. Gu
denboraz justu ibili behar ginenez Ayatek-en zerbitzuak kontratatu genituen.
Norbait interesatua balego hemen du bere email-a eta ordaindu genuen prezioak
hauek dira:
Atayek Hamad Al-Zalabea
*Taxia Ammango aireportua - Wadi Run 90JD
*Gosaldu + Afaldu + Lo egin 20JD egun
*4x4 autoa N. Nassrani 30JD
Euro bat 0,75JD aldatu genuen guk. Aqaban
Amman-go aireportuan baino aldaketa hobea dago.
Bidai hau nire lagun
Chemari-rekin egin dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario