viernes, 18 de diciembre de 2015

BERBERANA - Peña Parda - Dret a Aburrir






   Dena da gezurra ¡¡¡. Ezer ez da egia ¡¡¡.
   Parisen klima aldaketari buruzko gailurra. Mandatariek al zuten guztia egin omen dute. Akordio minimo batetara iritsi dira.
GEZURRA
   Sirian gerran daude. Izugarrizko drama humanitario baten aurrean gaude. Gure gobernu aberatsek al duten guztia egiten dute.
GEZURRA
   Espainia hauteskunde kanpaina bortitz batean murgilduta dago. Alderdi politiko guztietako kandidatuak beraien promesa elektoralak lau haizetara azaltzen dituzte.
GEZURRA
   Lau t´erdiko pilota txapelketaren finala. Irujo aurretik da 20-10. Irujo, Urrutikoetxea baino askoz gehiago da kantxan. Partidak jira bat ematen du. Irujok 20-22 galtzen du.
EZIN DUT SINETSI
   Ain eszeptiko bihurtu naiz, Rajoiri gazte batek eman dion muturrekoa ere, kanpaña elektoralaren barruan sartzen dudala. Bere alderdiak trazatu  duen zerbait izan daiteke.
EZER EZ DA EGIA
   Dret a burrir bidea eskalatu dugu, Berberanako Peña Pardan dago. Aratz Etxeberriarekin igo dut. Oso bide ona iruditu zaigu. Kalitate handiko plakak ditu. Benetan merezi du bere eskalada.
   Apunte bat egin nahian, nire iritzi pertsonala da, hirugarren tiradan paraboletatik zintzilika dauden kordinoak soberan daude. Iruditzen zait tranpa modu bat dela, pertiga bat eramatea bezala. Guk ez ditugu kordinoak txapatu.
   Lan bikaina egin dute Antoñanza anaiek. Hau egi borobila da.



Lehen luzea


Bigarrena

Berberanako begiek, zelati, begiratzen gaituzte.


Laugarren luzea

Bostgarrena

Aratz eta biok bidearen amaieran


domingo, 6 de diciembre de 2015

BALERDI - Sola Crack


BALERDI


   Zalantzak izan ditut jarduera hau sarean zintzilikatzeko garaian. Ez bideak merezi ez duelako, kontrakoa, bidea ona da, bera eskalatzea jarduera interesgarria dudarik gabe. Zalantzak beste alde batetik etorri zaizkit. Azken aldian, eskalada munduan, frente asko zabaldu dira. Kezkatzeko modukoak iruditzen zaizkit.
   Horma handiko eskalada bideetan, desadostasuna, nabaria da . Bideak nola zabalduak dira, zein etika segitzen duten, da, eztabaidaren iturri. Horietako bide batzuk,anonimoki, deshornituak izan dira, hornitzaileen haserrea eraginez. 
   Inguru giroa babestea lanbide dutenak, basozainek, eskalatzaileei “plaga” deitzen dituzte. Aurrekoan, basozain batek, paretatik jaitsi zidan. Bide berri bat zabaltzen ari nintzan. Ez dakit nola bukatuko duen asuntoak. 
   Zuk, idatzi koxkor hau irakurtzeko aukera ematen duen gailuari, internet, kontrakoak atera zaizkio. Gure artean, badaude, sarera zona konkretu batzuetaz gauzak zintzilikatzea gustuko ez dutenak. Beraien zona dela argumentuarekin, jende andana etorriko zaien beldurra dute. 
   Zerrenda luzatu nezake.
   Sola crack bidea eskalatzeak eman dit idazteko kemena.
   Brutala, basatia, gogorra, … ez da erreza Balerdiko haitzetan eskalatzea, pareta berak izutzen du. Altuera gutxikoa izan arren, konpromisoa du. Horma ikuskatzearekin bakarrik sumatzen dugu. Bide hau igo al izateko,eskalatzailea, ongi moldatu beharko du tenplea eskatzen duen terrenoetan. 
   Lehen luzeak gure lekuan kokatuko gaitu.
   Bigarrena brutala da, oso ona. Arrakaletako teknika eskatzen du.
   Laugarrenean, ondo estutu beharko dugu.
   Guztiak, bide zorrotz bat ematen dute, Piriniotako bideen maila parekoa.
   Nik ez dut planteatu ditudan arazo horien soluziorik. Gainera, ziur nago, nik emandako soluzioren bat, ez zela izango guztion gustukoa. Beraz, norberak, berarentzat, hausnarketarako momentutxo bat hartu ezkero, aurrera pauso bat da.


Azkarate herria




 


Lehen luzea

Bigarren luzea

Hirugarren luzea

Laugarren luzea

Azkarate paretatik