domingo, 6 de diciembre de 2015

BALERDI - Sola Crack


BALERDI


   Zalantzak izan ditut jarduera hau sarean zintzilikatzeko garaian. Ez bideak merezi ez duelako, kontrakoa, bidea ona da, bera eskalatzea jarduera interesgarria dudarik gabe. Zalantzak beste alde batetik etorri zaizkit. Azken aldian, eskalada munduan, frente asko zabaldu dira. Kezkatzeko modukoak iruditzen zaizkit.
   Horma handiko eskalada bideetan, desadostasuna, nabaria da . Bideak nola zabalduak dira, zein etika segitzen duten, da, eztabaidaren iturri. Horietako bide batzuk,anonimoki, deshornituak izan dira, hornitzaileen haserrea eraginez. 
   Inguru giroa babestea lanbide dutenak, basozainek, eskalatzaileei “plaga” deitzen dituzte. Aurrekoan, basozain batek, paretatik jaitsi zidan. Bide berri bat zabaltzen ari nintzan. Ez dakit nola bukatuko duen asuntoak. 
   Zuk, idatzi koxkor hau irakurtzeko aukera ematen duen gailuari, internet, kontrakoak atera zaizkio. Gure artean, badaude, sarera zona konkretu batzuetaz gauzak zintzilikatzea gustuko ez dutenak. Beraien zona dela argumentuarekin, jende andana etorriko zaien beldurra dute. 
   Zerrenda luzatu nezake.
   Sola crack bidea eskalatzeak eman dit idazteko kemena.
   Brutala, basatia, gogorra, … ez da erreza Balerdiko haitzetan eskalatzea, pareta berak izutzen du. Altuera gutxikoa izan arren, konpromisoa du. Horma ikuskatzearekin bakarrik sumatzen dugu. Bide hau igo al izateko,eskalatzailea, ongi moldatu beharko du tenplea eskatzen duen terrenoetan. 
   Lehen luzeak gure lekuan kokatuko gaitu.
   Bigarrena brutala da, oso ona. Arrakaletako teknika eskatzen du.
   Laugarrenean, ondo estutu beharko dugu.
   Guztiak, bide zorrotz bat ematen dute, Piriniotako bideen maila parekoa.
   Nik ez dut planteatu ditudan arazo horien soluziorik. Gainera, ziur nago, nik emandako soluzioren bat, ez zela izango guztion gustukoa. Beraz, norberak, berarentzat, hausnarketarako momentutxo bat hartu ezkero, aurrera pauso bat da.


Azkarate herria




 


Lehen luzea

Bigarren luzea

Hirugarren luzea

Laugarren luzea

Azkarate paretatik




3 comentarios:

  1. Aupa Mikel,

    Erabat ados zure hausnarketarekin, gainera erabat identifikatzen naiz esandakoarekin. Mendia ulertu eta disfrutatzeko modu ezberdinak daude, batzuok bertako bideak zabaltzea gustuko dugu, urrutira joan gabe, etxean bertan gozatzeko aukera handiak daude eta. Dena den, badira informazio zabaltze honen arrazoiak ulertu gabe kontra ere egiten dutenak. Beraien ikuspuntua errespetagarria da baina asko kostatzen zait ulertzea.

    Bideari dagokionez ezer gutxi, zaharregi nago bide honen mailakoa igotzeko jejejejeje

    Ondo izan ta eman eurreeeee!!!!

    ResponderEliminar
  2. aupa smithy
    elkar errespetatzea lortzen badugu, gustorago ibiliko gera mendietatik.

    ResponderEliminar
  3. aupa mikel.
    agian asteburu honetan Balerdira goaz bideren bat zaiatzera.
    ea gomendaduta ahal diguzun...
    ze bide topatuko ditugu garbi?

    eskerrikasko zure lanagatik!!

    ResponderEliminar