Eginok bizi izan ditu garai hobeak. Ongizate gizarteak ekarri
zion gain-bera. Eskaladoreak kotxe propioa lortu genuen, eta leku urrunetakoetara
iristeko aukera azaldu zitzaigun. Bere garaian Eginoko eskalada eskola paregabe
komunikatua zegoen. Trena bertara iristen zen. Normala izaten omen zen “ nik ez dut ezagutu” asteburu pasa
eskalatzaileak Egino herriko geltokian paratzea haitz paregabe hauetan beren
kirol maitatuan aritzeko. Gaur egun, apurka bada ere, eskalatzaile taldeak
ikusten dira monolitoetatik igotzen. Geroz eta garestiagoa da kilometroak egitea, erregaien krisia
datorkigu. Bide berriak eta sektore berriak zabaldu dira. Bide luzeak, samurrak
graduan eta ekipamenduan azaldu dira. Maiz errepikatzen dira. Sektore iper-graduko bat sortu da ere, la olla, goi zailtasunaren tenplua. La lezeko koba ere
aktualidade suertatzen ari da, bertan sortu duten bide bat dela eta. Baina, beste
zoko askok larrek hartzen ari dira. Horietako bat dugu Torre de la leze pareta.
Ikusgarria, bertikaltasun eta estetikagatik. Magina bide sortu izan dira bertan.
Paretetan eskalatzea estimatzen duen edonork ikuskatua izango du. Eskalatzaile generazio desberdinen aztarnak azaltzen dira, material bereziak. Etxean egindako hiltze mota askotakoak. Aurkitu daitezke Burilak, direktisima bideen garaikoak. Berunak,
eskalada artifizialaren marka ezaba ezinak. Hamarreko espitak, kirol eskaladaren
aitzindariak. Paraboltak, azken belaunaldiaren ikurra. Denek bilatu dute beraien
espazioa dorre honetan.
Gure
jolasa bi bide desberdin elkartzea izan da. Horretarako hamabost metro berri
zabaldu ditugu eskalada garbikoak, 6a zailtasuna du, eta material oso
gutxirekin ematen du beste bidearekin elkartzeko.
Bideen izenak ez dakizkit, deportiboak dira, goitik zabalduak. Lehena hamarreko
espitekin babestua dago, oso ona da. Hirugarrenak paraboltak ditu, mundiala
iruditu zitzaidan, oso luze elegantea. Bide hau, guk elkartzen dugun puntura,
ezkerretik dator. Nahiko zikina dago beheko partean.
Or duzue
txaskarrilloa. On egin diezaiozue.
 |
lehen luzea |
|
|
 |
Aritz lehenengoan ikusleen txalo artean |
 |
Bigarrena zertxo bait txukuntzen |
 |
Hirugarrena |
 |
Hirugarrengo luzearen irteran |
 |
Gazteen freskotasuna eta beteranoen atxakeak |