lunes, 10 de octubre de 2016

PEÑA SANTA-Mar de nieblas


  Lainoak itsutzen gaitu. Aurrean duguna ez dugu ikusten. Sinplea eta erraza dena, konplikatua eta zaila bihurtzen da. Itsuturik, zein norabide hartu behar dugun ez jakinik, arriskutsu bihurtzen da. Hezea dago, lainoak urrun ez dagoen itsasotik lurrina ekartzen du. Leku berdinean bueltaka gabiltza irteera iritsi ezinik. Itsututa, norabide gabe, nork bere iritzia ematen hasten gara. Batek gora, bera besteak, ezkerretara onek. Denak saiatzen gara gure irtenbidea azaltzen, itsututa dauden besteei gure orientazio espazialez konbentzitzen. Momentu bereziak pertsonen portaera errealean.
  Gauez eta lainopean iritsi ginen Peña Santa gailurrera. Mar de nieblas bidea era askean igota gentozen, Unai Mendia, Kepa Escribano eta hirurok. Ederra joan zen eguna, eguraldia aparta zen, adiskidetasuna ezin hobea. Eskalada bidea, mar de nieblas, bi mila garren urtekoa da, Jose Manuel Fernandez eta Miguel Pita zabaldua. Era askean, 6c gradua,eta era artifizialean, A2 gradua, partekatzen zuen. Era artifizialean buriladoraerekin kakoentzako zulotxoak eginez gainditu zituzten pauso asko. Haitz oso onean, bati bat bidearen bigarren zatian, kare harrizko horma grisean kanal bertikalak dira ezaugarri berezienak. Era bat txunditu ninduten plaka hauek. Gure iritziz, 7b gradua era askean ateratzen da gehienez. Hamar garren luzea kenduz, non hortzak gehiago estutu behar diren, kako talona erabili genuen pauso bat babesteko, arazo handirik gabe egin daiteke.
  Ez zen hau burutu genuen bide bakarra izan. Aurreko egunean, Pico Pedalejo-n Big Bang bidea eskalatuak gentozen. Bidea kateatzea lortu genuen, sokadaren lana emaitza orokorra moduan kontsideratzen ba dugu. 1996 garren urtean zabaldua, Angel Bengoechea eta Javier Saenz eskalatzaile kantabriarren eskuz. 7c zailtasunak ditu, eta nabaritzen zaio eskaladan denbora ez dela alperrik pasa. Azpitik zabaltzearen teknikak eta etikak bideen kalitatearekin bat datoz. Asko gustatu zitzaigun bidea eta pareta izugarri hau ere.



















Udazkena emen da


Peña Santako infoa nahi ezkero enlaze hau ona da: