lunes, 24 de agosto de 2015

CALANQUES Itsasoa eta harriaren fusioa

 Calanques cap canalletik


GRAZIARIK GABEKO JOKOAK

Gaston eta Bamoko. 
Bilatu hamar diferentzia. 





Lehen diferentzia.
Gaston abuztuko irteera masiboak errepidean harrapatu du, beste milioika kotxeekin batera.
Bamokok ez daki abuztua dela ere. Gutxiago oporrak existitzen direnik.
Bigarren diferentzia.
Gaston bere paradisura iritsi da. Calanques inguruko kaletara.
Bamokori oraindik ez zaio bere infernua bukatu, Frantziako edozein hirietako auzo marjinatu batetara iristea falta zaio.
Hirugarren diferentzia.
Gaston gizon legala da lur eder hauetan.
Bamoko berriz klandestinoa.
Laugarren diferentzia.
Gastonek, mediterraneo itsasoa, hondartza eguzkitsu eta opor moduan ikusten du. Bamokorentzat berriz, mediterraneo itsasoa, itxaropenaren bidea da.
Bostgarren diferentzia.
Gaston deseatzen dago, bere belaontzian, Calanques inguruko kala espektakularretan nabigatzeko.
Bamokok ez luke berriro itsasoratu nahiko.
Seigarren diferentzia.
Gaston lanez hazteko ontziratzen da.
Bamoko berriz lana bilatzeko.
Zazpigarren diferentzia.
Gastonek bere familia ondoan du.
Bamoko milaka kilometroko zorigaiztoak banatzen dute bere etxekoetatik.
Zortzigarren diferentzia.
Gaston gauean, Cassis herriko Quai dex Baux kaiako edozein restauranten afalduko du.
Bamokok gau onetan ere ez du mokadurik egingo.
Bederatzigarren diferentzia.
Gastonek hurrengo goizean ardo gozoaren ajea izango du.
Bamokoren erresaka, kresalaren ondorioak izango dira.
Hamargarren diferentzia.
Gastonek, bere bela ontzian, eguzkitan etzanda, pasako ditu parrandaren ondorioak. Bamokok ez du atsedenik hartuko, ez bai da orretara etorri lur arrotz onetara.


Cassisko kaia

Cassisko kanpina.


   Guri ere, Gastoni bezala, abuztuko irteerak, errepidean harrapatu gintuen kotxe ilara luzeetan, zinerako kola moduan. Frantzian ere, hilabete zoro hau, atsedenaldiaz gozatzeko dute. Hondartzak turistez betetzen dira, algaraz eta zarataz. Gu ere or ginen sonbrillaren azpian. Justifikatu nahian, guk, hondartza hau, Cassis herrian dagoena, ez dugula soilik  gure toallen gainean etzanda egoteko aukeratu. Calanques eta bertan dauden eskalada tokien sarbide bat da hau, izen bereko parke nazionalaren ondoan. Calanquesen eskalada izan da eta oraindik da oso interesgarria. Kala ikusgarriak, kare harrizko horma tenteaz itsasora murgiltzen direnak, kalidadezko eskalada bideak. Berezia da hemen eskalada. Ez teknika edo zailtasunean, logistikan baizik. Gehienetan, eta bati bat bide modernoetan, rapel egin beharra dago bideetara iristeko. Ori eta inguru oso karstiko bat izanik, orientazioa zaildu egiten du. Eskerrak, Frantsesak, gustu handiz ekipatzen dituztela bideak, eskalada gida ezin hobeak idatzi eta bide zidor sare paregabeak dituztela non nahi.
   Gu, Cassis herriko kanpinean instalatu ginen. Ez ditu instalazio oso onak, eta, garai onetan, abuztua, tope jendez egoten da. Nik, beti bezala, nire bizikleta ekarri nuen. Eskalada lekuetara aprosimazioak berarekin egiten nituen. Abuztuan bero handia egiten du, baina, goiz mugituta eta bati bat paretaren orientazioa ongi aukeratuz, eskalatu daiteke. Beti dabil haizetxoa. Garai hauetan aurkitu dezakegun beste arazo bat,  mendi suteak eta berauetaz babesteko parkeak dituen normak dira. Parke nazionaleko sarrera itxi egin dezakete. Ekainetik Irailera, sute alertan daude. Egoera klimatikoaren arabera, egunez egun, parkearen erabilpena aldatzen dute. Hiru kolore erabiltzen dituzte.
   Beltza, egoera zailena. Parkea erabat itxia dago.
   Gorria, soilik goizeko seietatik eguerdiko hamaikak arte egon gintezke parke esparruaren barruan.
   Laranja, dena dago zabalik, baina, kontuz ibili beharra dago.  
   Beraz, uda garaian, zeozer eskalatzeko, azkar ibiltzea premiazkoa da.
   Hiru zona desberdin ezagutu ditut; Gardiole, Candella eta  Cap Canalle. Zona guzti hauek sektoreak dituzte ere.

   Gardiole 


En vau



   Gardioleko sektoreeta gerturatzeko, hoberena, col de la Gardiolera iristea da, Cassis eta Marsella lotzen duen errepidetik iristen zara. Gardiolen dagoen sektorerik ezagunena En Vau da. Paregabea lekua, paradisiakoa esan nezake. Ain famatua da, eskalada bideak oso labainkorrak daudela. Castelvieil, Oule, Eissadon, Devenson... dira Gardioleko beste sektore batzuk. Denak itxaso gainean daude, ezin hobeak guztiak. Ia denetan, goitik rapelatzen iristen zara bideetara. Bide batzuk itsasoaren ondoan asten dira.

En Vauko pareta. Nik Eperon des Americains eskalatu nuen.

Eperon des Americains laugarren luzea

En Vau. Nik super sirene eskala nuen.

Super sirene pareta.

super sirene bigarren tirada.

castelvieil. Nik Reve de Pierre eskalatu nuen.

Castelvieil horma.
Oinek ia ura ikutzen dute.

Reve de Pierre lehen luzea. Niri sarrera 6C gogorra iruditu zitzaidan.
Eissadon. Nik Clandestino eta Sans non eskalatu nituen.

Clandestino bidearen espoloia.

Clandestino bidearen hirugarren luzea.


Eissadon. Sans non bidearen horma.

Sans non bidearen hirugarren luzea.

Aiguille de l´Eissadon


CANDELLE


   Candellara joateko hoberena Marsellatik hartzea da, Lumini unibertsitatetik gora. Nik, Cassistik, autobusaz egiten nuen bidea. Ordutegi oso zabala dute. Zona onetan ere sektore asko daude. Famatuena la Grande Candelle da. Marsellatik gertu dagoenez, eta, bati bat, Morgiu eta Sormiu kalak direla, oso jendetsua da. Parke nazionaleko zona onetan zorrotzagoak dira sute egoerekin. Ni, behin, ezin pasa geratu nintzan beltz egoera zela eta. Buru makur buelta hartu behar izan nuen. Egun orretan berriz, Cassis inguruan, gorria zen egoera. Beraz, dirudi, aldatu daitekeela leku batetik bestera. Zona onetan bide gehienetara oinez iristen zara.

La Grade Candelle, col de Sugintonetik goizeko itzaletan.

La Grande Candelle, Arete de Marseille famatua frente dugula.

La Grande Candelle hego horma. Nik Splendeur et decadence bidea eskalatu nuen.


Esplendeur et decadence bigarren largoa.


Calanque de Morgiou eta calanque de Sugiton, Grande Candelle gailurretik.

CAP CANALLE


   Cap Canalle zona oso desberdina da. Hareharrizko akantilatu luze bat da. Hemen ere sektore desberdinak daude. Eskalada, inguru onetan, berriagoa da. Harriaren kalitatea, lehen itxurak ematen duenaren arabera baino hobea da. Udarako orientazio ona du, goizez itzala eguerdi arte.  Ekipamendu masiboari esker, asko eskalatzen da sektore batzuetan. Goitik rapelatzen iristen zara ere bide askotara. Eskalada oso dibertigarriak egin daitezke hemen, oso desberdinak. Desplomeak, gruyer gaztak dituen bezalako zuloez josiak, tetsuak, arrakalak, konglomeratu haitza, kare harrizko plakak...


Cap Canalle



Ouvreur de bouse sektorea. Nik Bourreur de Rousse eskalatu nuen.

Bourreur de Rousse lehen luzea.

Belvedere sektorea. Nik Anaconda eskaalatu nuen.

Anaconda bidearen hirugarren luzea.

Calanques eskalada gida. krokisak liburu onetatik hartu ditut.



 Bamoko eta jende guztiarentzat.