martes, 1 de abril de 2014

SIERRA AITANA - Itsasoa eta mendiaren topalekua




   Gizakiak beti sortu izan ditu mikro-munduak berauen disfruterako. Gustoko dutena hartzen dute, eta nahi ez dutena ezkutatu. Jarri zaiztete mediterranioko edozein paseo maritimon. Itsasoa, hondartza eta eguzkia dira garrantzitsu. Hiru elementu horiek osatzen dute aldarea. Atzean, barrera moduan, eraikinak, aruntzago dagoen guztiari oztopoa ipiniz, garrantzia kenduz. Ez dira ohikoak, mikro-munduetako onurak utzi eta beste aldera pasatu nahi izaten duten turistak. Ideia oso zehatzekin bidaiatu behar dute. Nire ideia guztiak motxilan zeuden, arnesa eta sokarekin batera. Hormigoizko dorreak pasatu eta naturalak diren beste dorre batzuk eskalatzea zen. 

 Askotan eskalada bidearen zailtasuna baino gehiago,  bide hau egiteko leku bat bilatzea izaten da. Bide batzuk izena dute, eta beti dago sokadaren bat igotzeko prest. Gaur lehen orduan hiru kordara ginan Puig Campana hego espoloia igotzeko. Ni bigarren iritsi naiz, ingeles batzuen aurretik. Bikote bat ordurako hasiak ziran eskalatzen. Neska zijoan aurretik nahiko mantso. Galdetu diet ea inportako zitzaien pasatzen banitu. Neskak, ez pasatzeko esan dit. Nahiago zuela  inor gainetik ez eramatea. Errespetatu ditut. Garbi nuen ni askoz azkarrago ibiliko nintzela, ez zirela konturatu ere egingo. Baina, beraiek zuten preferentzia. Normalean honela izaten da. Eskalatzaile gehienak onartutako arau ez idatzi bat dugu hau. Tamalez, beti ez da horrela. Gaizki ulertuak gertatzen dira. Nik pasatu izan dut trantze hori, urte batzuk dira, Gavarniko izotz hormetan. Ez dira momentu atseginak, bati bat, jende ezagunekin gertatzen bazaizu. Bide aldaketa ez zen txarrerako izan. Hego-mendebalde ertza igo bahi nuen. Zailtasun berdinekoak, baina, doblea luzeran.  Puig Campana-n Diedros magicos bidea ere eskalatu nuen. Ponoig-en ezagutu nituen valentziar batzuek gomendatu zidaten bidea eta.





Hego-medebalde ertzaren hasiera. haitz mundu bat aurretik


 

   Ponoig-ten ere itxarotea tokatu zait. Jaitsierako rappeletan izan da. Azken aldian ataskuak gertatzen ari omen dira. Errua, ekipatu berri duten bide ferrata bat, abentura enpresak ekartzen dituzte beraien bezeroak bide hau igotzea. Pazientziaz hartu behar dira hasi berrien rappel maniobrak. Zein konplexuak gerta dagokio, ez jakin bati, mugimendu basikoenak burutzea. Bi bide igo ditut Ponoig-eko paretan. cocidito madrileño eta cafe licor. Oso onak dira. Haitzaren kalitatea paregabea da, eta guztiz ekipatuak daude.




Cocidito hasierako largotan


Cocidito azkenengo tiradetan






Cafe licor lehen lagoan

cafe licor erdi aldean

cafe licor azkenengo largotan



   Penya roc-en ez daude jende ilararik. hobeto esanda, ez daude eskalatzailerik. Leku esijentea da. Abentura eskaladetan trebea izan behar duzu, bertan eskalatu al izateko. Bitan egon naiz bertan. Lehen aldian, Milana Bonita igo nuen. Ondo estutu behar izan nuen. Bigarrenez, crak of tranquility saiatu nintzen. Haizeak atzera egitea behartu ninduen. Laugarren luzeko tiradan, hotzak akabatzen, lainoak estaltzen zidan. Lasai hartu beharreko luze bat zen, arrakala garbi garbia. Ezin nuen prezipitatu, akatsik egin. Luzea destrepatu, eta, ezkerrera ateratzen zen kanal batetik gora tiratu nuen. Suertez, bi largotan, gailurrera irten nintzen.



milana bonita lehena
  
milana bonita bigarrena





craks of tranquility lehena




   Mediterraneoa, jende andanaz okupatua dago. Julio Iglesias seme kuttun izendatu zuen herri bitxi honetan, Las vegas-en Frank Sinatrari egin zioten moduan, esaterako, egunaren momentuaren arabera, itsas paseoan jende mota desberdina topa ditzakegu. Goizetan, jubilatuek betetzen dute espaloia beraien paseoarekin. Arratsaldez berriz atzerritarrak. Zerbezak eskuetan, ondo edanda, kolpatzen dituzte modako tabernak. Gauez, katu guztiak beltzak dira. Dena libre dela dirudi. Parranda eta desenfrenoa non nahi. Mendizale batentzako ba al dago tokirik fauna honetan? Mendiak egonda, nerbioa pixka bat aplakatzeko moduan, leunago jasaten dira egoerak. Leku okerragoetan toreatu izan dugu.