viernes, 25 de octubre de 2013

Txindoki - Ipar arista


   Urtero bezala, gizakia Sapiens denetik bai behintzat, Urrian, hego haizeak astindu egiten ditu gure bazterrak.  Zurrunbilo ero horiek,  neguaren etorrera adierazten digute. Bero sargoria joan da udako algarekin batera. Mendiak gorritzen ari direlarik, airean dira hostoak usoak moduan. Bazterretan, ezkutaturik, ehiztariak tiro egiteko prest. Bakea urraturik dagoelarik, lasaitasun bila bazter ezkutu bat bilatu beharrean gaude. Hego haizearen indarrez salbu, ehiztaritik urrun, usoak moduan, migrazioa egiteko tokia aurkitu genezake Txindokiko ipar aristan.
   Urte asko pasa dira ipar arista lehen aldiz eskalatu nuenetik.  Sokarik gabe, zailtasun gutxiko pasarteak bilatzen gora egiten nuen. Bide berri  hau beste gauza bat da. Lehenengo bi erresalteetan, pareta eta giroa bilatzen du bideak. Gero arista segitzea du helburua. Estua batzuetan, zabalagoa bestetan, erresalteak topatuko ditugu edertasuna emateko igoerari. Azken metroetan, gailurraren paretarekin topo egiten dugunean, eskuinetara egiten dugu zeharkaldi luze batetan, mendebalde arista hartzera. Saiatu nahiz zuzen ateratzen, itxurazko haitza bilatu nahian, alperrik izan da, hobe oinez metro batzuk bidea desitxuratzea baino.
   Beno, or duzue beste aukera bat, etxetik gertu, usoak moduan udazkenean, Iparretik hegora mugitzeko.

  
Lehen erresaltea


Bigarren erresaltea

Zazpigarren erresaltea