domingo, 31 de marzo de 2013

UZTURRE - Egunkaria Bidea



   
 Jesukristok duela ia bi mila urte, gaurko egun batez, bere kalbarioa izan zuen. Izugarrizko gurutzea bizkarrean hartuta ekin zion Golgota mendiaren igoerari Erromatarren golpeen artean. Gurutzea mendiaren puntan ezari zuten ( gaur egun Euskal Herriko mendi askotan bezala ) eta Nazareteko jesus bertatik zintzilikatu zuten hiltze bana sartuz esku eta hanketan. Ideia ori etorri zait burura Uzturreko gailurrera iritsi naizenean eta aurrez aurre gurutze zuri  erraldoiarekin topo egin dudanean. Zergatik gurutzea. Agian mendi gailurrera iristen garenok gure izerdi eta arnas estuarekin, penitentzia moduan egiten dugu. Beraz iristearekin batera gure bekatu guztiak barkatuak egongo lirateke. Zer ederto, ez dut alperrik bidea egin. Tamalez garbitasun espiritual horrek ez du asko irauten, ahula da haragia.
   Eskalada bidea asko gustatu zait, motza baina ona da. Oso ondo ekipatua dago. Basera iristeko altzairuzko kable luze bat dago. Trepada ori nahiko zikina dago, beraz norbait joaten bada eta animoak baditu zerratxo bat eraman. Bertaratzeko bi aukera daude. Uztureko bide normala hartu eta gailurrera iristear gaudela kanala jaitsi eta kablearengana iritsiko gara. Edo zuzen azpitik. Azken hau jakin gabe liosoa gerta daiteke. Noski nik ori hartu nuen. Egunkaria bidearen eskuinetara ekipatutako beste bide  bat ikusi dut. Ez dut inongo informaziorik. Norbaitek partekatu nahi badu informazioa, idatzi. Zoriondu nahi ditut Asier eta bere kideak bidearen gaitik. Goiz eder bat pasa dut zuen lanari esker.
   Kuriosidade bezala; eskalada irteera hau bizikletaz egin dut. Zaldibian hasi naiz pedalei astintzen eta Tolosaraino joan nahiz bidegorritik. Tolosatik Izaskunera iritsi nahiz. Gorago txirrindua utzi, paretara hurbildu, eskalatu, jaitsi eta bizikletaz berriz Zaldibiara.
   Pekatariok, horrelako penitentziak behar ditugu gure anima galdua salbatzeko.

 zaldibiako plaza

Uzturre Tolosatik

Uzturre Izaskundik

Gerturatzen

Bidearen hasiera

Gailurrean


lunes, 11 de marzo de 2013

Super Energi






   Aspaldian  esperimenta ez nuen sentsazioa izan nuen berriro, Gavarnin. Garai batetan, gaur egungo teknologia ez zegoen, informazio eskasekin abiatzen giñan  gure abenturatxoen bila zirkoko ur jauzi izoztuetara. Eguraldi kaxkarrak zapuzten zizkigun gure ametsak eta or ibiltzen ginen bueltaka norabiderik gabe alferkerian. Nik gaizki eraman izan dut beti egoera oriek, bai orduan eta bai orain. Nik horrelako egun bat lasai hartzeko era bakarra izaten da, aurreko egunean kriston astindua hartu izanda. Nola bururatu zitzaigun orduan eguraldi txarrarena jakinda Gavarniruntz tiratzea. Ba, bi arrazoigatik. Bata, ez genuelako beste izotz irtera aukera gehiagorik, batera, egiteko izango chemak eta biok tenporada onetan. Eta bigarrena, Unaik Gavanin utzitako arrastoak liluratu egiten nauelako, eta askotan gogo hoiek arrazoiaren aurretik jartzen ditugu. Gauza da, gau osoa euritan egon zela, eta, iratzargailuak jo zuenean ere euritan segitzen zuela. Goizean izan zuen atertzeko esker ona, baina, ordurako berandu zen, kaltea egina zegoen. Transhumantzian hanka egiteko beste aukerarik ez genuen izan Pirineotako hegoaldean dauden pareta eguzkitsuetara.
   Peña Montañesa ez zegoen bere egoera hoberenean, baina, behintzat, haitza zen eta ez izotz kaxkarra. Eguraldiak goizez laguntzen zuen eta arratsalderako ekaitzak astintzeko aukera zegoen. Eskalada batzuk baztertzen joan giñan oncins aldera errepidez igotzen ari ginela, larunbata goizeko lehen orduan. Gaueko zaparradek pareta bustia utzi zuen. Suertez, egoera horrek, nik proposatutakorako bideentzako aukera ematen zigun, hauek bai ziren itxura hobea azaltzen zutenak. Grand Course eta Super Energi bideak nituen nik gustuko. Goiz genbiltzan eta taberna itxia zegoen oraindik, beraz krokis gabe joan beharko genuen. Ez dakit inoiz probatu duzuen, baina onek ere bere xarma dauka. Bi bide hauek  ondoan daudenez  asko eztabaidatu gabe gure pausoak lehenengo bidearen azpian suertatu gintuzten. Bustia zegoen lehen luzea, asko saiatu behar izan nuen bertatik igotzeko. Kanpatxoan geundela konturatu giñan desplomea ez zegoela igotzeko moduan, eta garrantzitsuena, bi zapelatza kabi eginak zeuden, kumeak eta guzti, sabai baten azpian. Automatikoki Super Energira tiratu genuen bigarren luzea egiteko.
   Gustatu zait bidea, bi luze ikusgarri dituela deritzot. Orokorrean fortzatu xamarra iruditu zait trazatua. Nire iritzia da zabaldu dutenak zailtasunaren bila joan direla egoera ez atsegin batzuk sortuz. Paraboltak kokatu dituzte leku batzuetan non azpitik zabaldutako bide batetan ez ziran egongo. Eraman nahi izan dute eskalatzailea zailtasunera, edertasuna kontutan hartu gabe. Bai lortu dutela pasarte batzuetan, baina orokorrean gazi gozo zaporea geratzen zaizu horrelako pareta paregabe batetan dioan bide batean.Graduen kontuetan ez nahiz luzatuko. Iruditu zaigu goitik jota zeudela.
   Dena ez zen eskalada izan inprobisazioz beteriko bidai onetan. Sorpresa atsegina izan zen laespuñako herrian Valladolizeko Agustiñekin topo egitea. Edo, larunbata gauean, Cecile eta Nachoren etxean izan genuen afari ederra. Gauza guzti hauek bidaietan gertatzen dira, ori bai, bilatzen badituzu. 


Chema hirugarren luzean
laugarrena

Laugarrena goitik
Seigarrena
Zazpigarrena
Zazpigarrena