Txindokiko arista elur kapa on batek haitz zuria estaltzen duela eskalatzea gauza serioa da. Normalean, gainera, elur berritan lainoak hartua dute ere Goierriko Zervinoa. Ekaitzak gogotsu astintzen du Aralarreko ertz eder hau. Elurra, gehienetan, hezetasun askorekin izaten da, eta pareta erabat zuri uzten du, pegatu egiten dira haitzean elur malutak.
Gaur arratsalderarte itxaron dut igoera hau burutzeko. Eguraldi parteak zionez, arratsean pixka bat hobetu behar zuen giroa. Arratseko hiruretan abitu nahiz Larraitzetik beharrezko nituen tramankulo guztiekin. Irten eta berehala bi eskalatzaileekin egin dut topo, bat Ibarrako Aitzol zen. Beraiek ere aristatik zetozen. Elur asko eta ekaitza fuertea topatu dutenez lehen luzetik jaitsi egin dira. ( Aitzol, zuen mosketoi bat dut ). Hurbiltzea egiten ari nintzela, eguraldiak errespetatu nau, eguzki izpi batzuek sumatu dira laino beltz eta itxien tartetik. Paretan berriz dena aldatu da. Ekaitza berriro sartu da. Egun argia bukatzear zegoela Txindokiko gailurrera iritsi nahiz. Igoera bideoz grabatzeko asmotan nengoen, bide erdian bateriak agortu zaizkit, eta bakarrik argazkiak ateratzen utzi dit makina petralak.

Erokeria ? Astakeria ? Horrela al da ? Agian bai. Eta zer ez da berdin.
Nire iritziz erabat burutik joanak daudenak, munduko mandatariak dira. Noren buruan sartzen da ingurugiroak jasaten ari den aldaketa honen aurrean sasi politiko hauek hartzen ari diren jarrera. Ekonomiaren izenean dena balio omen du, beraien poltsikoan bakarrik pentsatzen dute. Niri naturarekin orekan bizi dezakegula iruditzen zait, baina hori lortzeko egiazko interes bat behar dugu izan, guztion ongizatea.
Utzi airea, itsasoa, mendia … bakean, guztionak dira eta.