 |
Otietan, hasi aurretik |
Errediooo
!!! Euskaldunago sentitzen naiz gaur. RH- kiskaltzen daukat. Hau genetikoa behar du
izan. Bestela nola esplikatu hain setati izatea.
Batek behin Azpeitiako plazatik butano botila
bizkarrean hartu eta Ernio mendi puntara igo zuen, zamak lurra ikuitu gabe noski. Beste batek, 24 orduetan txindoki punta hamaika aldiz igo eta
jaitsi zuen, ia izerdirik atera gabe hau ere. Bada gure artean ehun millaren proba motz geratzen zaionik, berrehun millara arte segitzeko kapaz izango litzatekeena.
Nik ere
parte hartu nahi dut euskal egoskorkeri rankinean, modu apalean noski, ezin nahiz
konpara atleta hauekin. Nerea beste gauza bat da, baina, hori bai, burugogorkerian burugogorrena.
 |
Biahizpetara iristen |
|
|
Andoaindik bizikletaz Irurtzuna eskalatzera
Ez da ohikoa eskalatzera joateko txirrindua erabiltzea, are gutxiago kotxea hormaetatik minutu batera uzteko aukera izanik. Nik ordea askotan erabili izan dudan garraio mota da txirrindua, plazerragaitik batzuetan, eskalada eguna hobetzeko ideiaz, edo, beharrez, familiarekin furgonetaz egiten ditudan irteretan bezala, goizeko lehen orduan denak goxo goxo lo daudela, nik nere bizikletan eskalada trastoak hartzen ditut eta joaten naiz nire saioa egitera.
 |
Ahizpa handiaren hego pareta |
Eduardo Martinez del Pison Geografian katedradunari irakurri nion ausnarketa batetan zioen, "Alpinistak mendiak eta hormak geroz eta gertugo ditugula, eta hori gure kalterako dela, egin behar izaten ez dugun inguratzean asko galtzen dugula, urrun dagoen mendia beti izango dela erronka handiagoa, eta hori dela gure kirolaren funtsa". Zergaitik ez hasi etxeko mendiak urruntzen?
 |
Karnaza bidearen hasiera |
Kontatu nahi dizuedan egitaldia, Andoaingo Otieta parkean hasi zen. Plazaola tren zaharraren bidetik abiatu nintzen txirrinduan goizeko
bederatzietan, Irurtzungo haitzak nituen helburu. Txirrindu parrillan motxila bat neraman lotua, jana eta eskalada materialez betea.
Gustora hasi nintzen udaberriko goiz fresko eta garbian pedalei eragiten, irriki nengoen abentura honi forma emateko.
 |
Karnaza bigarren largoa |
Lehen atsedena Lehitza herrira iritsi nintzenean egin nuen, bide baztarrean geratu nintzen ura eta jan pixka bat hartzera. Ziur nago ordua telefonoan kontsultatu nuela, ez dut baina gogoratzen, ez bai du garrantzirik, hau ez zen denboraren krontra zijoan erronka bat.
Lekunberri herrian egin nuen bigarren geldialdia, gustu handiz hartu nuen kafesnea eta gosez jan nuen gozoa, geltoki zaharrean izan zen. Nafarroako herri eder honetan bukatzen da Plazaola trenbide zaharraren zatirik ikusgarriena. Andoaindik honuntzako bidea ikaragarri ederra da; Leitzaran erreka arana, zuhaitz miresgarriz betetako baso ezeak, gaua bezain ilunak diren tunelak.
 |
Caballe bidearen bostgarrena |
Lekunberrin errepide
normala hartu nuen, tren zarraren bidea berreskuratzen ari dira oraindik eta urte gutxi barru Iruñara iritsiko omen da bide berde hau.
Irurtzuna iristen ari nintzela errepidean geratu nintzen aho zabalik, nire begi aurrean ahizpa handiaren horma tentea nuen, besteetan baino handiagoa azaltzen zitzaidan, heleazina.
Bizikleta bide ondoko zulo batetan izkutatu nuen eta pareta gerturatzen hasi nintzen, erronkaren bigarren zatiarekin hasi behar nuen, eskalada. Nire asmoa Karnaza bidetik hasi eta Cabelle bidearekin konbinatuz ahizpa handiko puntara iristea zen.
 |
Caballe bidearen zazpigarrena |
Gustura hasi nintzen haitzean gora, paretari metroak irabazten nion einean hobeto sentitzen nintzan, lasaiago. Hau ez zen ohiko eskalada bat, ez nituen bide hau egiteko normalean erabiliko nituzken materialak eraman, erronka hau burutzeko ezin nuen zama asko garraiatu, beraz, igoeraren zati gehienak babesik gabe egin nituen.
Ahizpa handiaren haitz punta zorrotza zapaldu nuenean gustura sentitu nintzan nere buruarekin, harro egindakoarekin. Denbora gutxi egon nintzan sentsazio hori dastatzen, Andoinera bueltatu behar nintzan, han bukatzen zen bidaia, eta, itzulera luzea izango zela banekien.
Lekunberrin, geltoki zaharreko kafetegian, ospatu neun nire zoriona, zerbeza kaña eta bokata jan nituen plazer handiz. Hemendik Andoain arteko bidea oso jasangarria egin zitzidan, tripa bete ondoren presa guztiak ezabatu bai nituen.
Oraindik egun argi dexente zegoela iritxi nintzan Otietara. Baina, aitortu beharra daukat ezin dudala Euskaldun
nortasuna hain harro eraman. ¡¡¡ nekatua iritsi nintzan !!!
 |
Ahizpa handiaren gailurrean. Bidaiaren erdia egina neukan. |