Kostata bainan azkenean izotza hemen dago
Harriturik geunden. Frezante bidean zegoen sokada kenduta bakarrik giñen zirkoan. Gauza ez zen oso goiztiar ibili ginela; lasai altxatu eta gosaldu ondoren, ordu normal batetan genbiltzan. Nere iritziz, interneten Gavarniko baldintzataz ez idazteak bere eragina izan du. Remik tenporada hasieran adierazi zuen bere bloggean irizpidez aldatu behar zuela. Gehiegizkoak gertatzen ari zirela hainbeste informaziorekin. Abentura eta laguntasuna galtzen ari zirela gaur egungo eskaladan. Gauza da gu lehen paretaren azpian geundela bakarrik, zirko zuri eta isil baten aurrean. Gure ezkerrera Oberdose formaturik zegoen. Begiratzeak bakarrik makurtzen gintuen. Ain handia eta ederra da. Hobe errealitatera itzuli eta gure gaurko asmoetara bueltatzea, Ice folle.
![]() |
Inguratzen ari garela Overdosek agurtzen gaitu |
Ivan zoratzen doa. Lo zakutik ateratzeko alegin handiak egin behar izan ditu, baina, martxan ipini eta gero, gogoa eta ilusioa nabarmentzen zaizkio. Lehen pioletadak ematearekin batera jende gehiago azaltzen hasten da, jelazko bieetatik sakabanatzen diren sokadak. Eskalada delikatua izan behar dela sumatzen dugu hasieratik. Elur geruza batek estaltzen ditu bidearen pasarte asko, horrek izotza zakar bihurtzen du, atentzio handiz ibili beharra dago. Tenperatura aldetik ederki, hotza sumatzen da, dena dago tente eta geldi.
![]() |
Pioletei trinkotasunez eutsi behar zaie, eta kranpoiak ondo kokatu |
Ice folle bidea 1980 zabaldua izan zen, Dominic Julien, Gavarniko izotz eskalan aitzindaria eta S. Zebroski sokakide zuela.
![]() |
Ivan izotzaz gozatzen |
Izotz eskalada egun zoragarria pasatu genuen ingurune paregabe honetan. Urteak aurrera doazen einean, pertsonak aldaketa fisiko eta sikikoak jasaten ditugu, zahartzea alegia. Gustua ematen du betiko lekuetara itzultzea, gauzak bere lekuan, gogoratzen ditugun moduan segitzen dutela ikustea, eta izpirituan bada ere gu horretan mantentzen garela.
Sokada bat bigarren paretara hurbilten
![]() |
Bigarren eta hirugarren paretak. |