Ez zen hau gure asmoa. Gorago begiratzen genuen guk. Manitua bideak artzen zituen gure ilusioak. Eta orretan geunden gu, 2005-ko ekainean Leschaus aterpea. Krokisa behin eta berriz begiratzen genuen. Ezin genuen sinetsi beharrezko materialen atarian 25 hiltze eraman behar zirela. Nola liteke Slavko Sveticic, bakarka, 1971-an, hainbeste material gainean eramaten, librean hainbeste gradu egitea. Mendietan bai daude super heroiak. Gabarru ere aterpean zegoen eta bide honetaz galdegin genuen. Ez zekien ezer. Duda eta pisu askorekin hurbildu giñan paretara. Eskalatzen hasi orduko argitu genituen zalantzak. Beste batean beharko zuen gizon baten korajeak zabalduriko eskalada obra orrek. Gu Croz ertzera gindoazen. Bi bibaka egin genituen. Bata paretan eta azkena gailurrean. Ez dakit egoera onean zegoen edo ez zegoen. Ez bai dakit nola eskalatzen den azkarrago. Izotza askorekin edo lehorrago.Guk nahiko lehor topatu genuen. Eskalada osoko instan bat geratu zait grabatua buruan. Azkeneko luzea. Ezkerreko irteeratik atera giñan, arista fisuratu bat segitzen. Bost garren gradua bezala dago sailkatua. Zona erdi desplomatu batetan nengoen, pareta erraldoi onen sakontasun osoa oinetan nuela. Motxilak beherantz tiratzen zidan, sokaren errozamentuak lagundurik. Esfortzu handi bat egin eta gero gailurrean nintzan haize forte batekin batera. Gauarekin batera iritsi zen Txemari gailurrera. Elurra, haizea eta gaua zenez, bertan itxaron genuen egun sentia. Izugarria da pareta hau.
![]() |
Kanalera sartzen |
![]() |
Kanaletik gora |
![]() |
Kanaletik irtetzean |