Oncins
tabernako etxeko andreak harriduraz begiratu gintuen larunbata goizean kafesne
eske agertu ginenean. – Mal dia hoy para
escalar – esan zigun tabernan zeuden basurde ehiztarien kopa, karajillo
eta abarrak jasotzen zituen bitartean.
|
Canal mayorreko ezkerreko pareta |
|
|
|
Gau
osoa euritan igaro zuen, eta goiza berun koloreko gris apalean zetorren. Horrelako egun motela salbatzea ez zen erronka erreza izango. Tabernaren goxotasunean krokisak begiztatzen ari ginela eskalada aukera batekin egin genuen topo, "Ordesa en montañesa" bidea izan zezakeen gure
salbazioa.
Canal Mayorren ezkerreko horma batetan dago bide kaotiko hau, sabai eta desplomez beteriko zona batetan, itsura
guztien arabera lehorra egoteko egokia. Manu Cordoba, Eduardo Gonzalez eta Javi
Buenok zabaldu zuten marra 2011 urtean.
|
Kepa Ordesa en... bidearen lehen luzean txof-txof egiten.
|
Asmatu genuen, naiz eta euri fiña egin zigun seku mantendu ginen horman. Hori bai, azken luzean
… hor konpon Mari-Anton, blai eginda zegoen plaka, estutu behar izan genuen irrist egin gabe pasatzeko.
|
Mikel bigarren luzean, tetsuaren babesean.
|
|
Kepa hirugarrenetik ateratzen.
|
|
kepa bosgarrena bukatzen.
|
Mikel seigarren tiradan txof-txof egiten.
|
|
|
Oso bide ederra iruditu zitzaigun " Ordesa en Montañesa ". Benetan gozatu egin genuen.
|
Espluga de las golondrinas pareta.
|
Hurrengo egunean antzeko giroa zegoen tabernan, ehiztariak beraien kopa, karajillo eta abarrekin
jarraitzen zuten, eta gu, betikoan, kafesnea hartzen krokisak ikuskatzen genituen bitartean.
Gau honetan ere euri dexente egin zuen, eta, Montañesako goialdeak elurraz zuri esnatu ziran. Eguraldiak hobetzeko trazak
zituela zirudien, nahiz eta pareta guztiak zeharo bustiak egon, itxaropen izpi bat zen.
|
Mikel Petit bombon bidaren lehen luzean.
|
"Petit Bombon" bidea aukeratu
genuen egun eskas horretarako. Espluga de las golondrinas paretan dago, eta 2010-eko udan Eduardo Gonzalez eta Albert Salvadok zabaldu zuten.
|
Kepa bigarren luzean.
|
Eguzkiaren berotasun
goxoarekin hasi ginen eskalatzen. Bustiak zeuden helduleko asko pixkanaka
ari ziren lehortzen. Gauza ondo zihoan ekaitza sartu zen arte. Hirugarren
tiradan geundela gertatu zen, bat batean harria botatzen hasi zen, eta horrela bukatu behar izan genuen luzea, blai eginda.
|
Hirugarrenean txaparroiari eutsiz.
|
|
Billeran gauzak ez zeuden hobeto.
|
Kazkabarraren azpian eskalatzen nengoela, haitz bustitik igotzen, burura etorri zitzaidan behin ezagutu nuen pertsonai
bat, Blues gitarrista bat zen. Ordiziako Sugaar tabernan jotzen ari zen ostiral iluntzen batetan. Kontatzen ari naizen gau hartan, Sugaar tabernakoek edarien izozgailuarekin arazoak izan zituzten eta zerbezak epelak zerbitzatzen ari ziren.
Gitarrista zaildua, tabernako barran ukalondoz jarria zegoela, gogor itsura handitzen zuen honek, zurrutada luze bakan batetan eskuan zuen garagardo botellina hustu zuen, kamisa beltzaren esku muturrez ezpainak garbitu eta, ahots zakarraz esan zuen
- Cerveza fria bebe cualquiera -.
Makarrada honek niri grazia handia egin zidan, eta, Espluga de las golondrinaseko egun trakets honetan animoak eman zizkidan aurrera tiratzeko: - Roca seca escala cualquiera, esan nion nire buruari.
Zorionak Eduardo eta Albert, oso lan txukuna egin duzue.
Astelehenean, azkenean, zeruak urdinak agertu ziran. Egun horretarako bide
luze bat aukeratua genuen Kepa eta biok. Diedro de Oncins bidea egitea adostu genuen.
Analisa eta Julian Marmol eskalatzaile katalanak 1996-ean zabaldu zuten bide hau. Gogoratzen dut, eskalatzaile bikotea lanean ari zen egun horretan Papildo, Natxo, Iñakito eta ni han ginela. Natxoren
lagun minak ziran Analisa eta Julian. Egun horretan, gustu handiz gogoratzen dut, Natxok eta biok Picazoren Espolon del Sobrarbe bidea eskalatu genuela. Nork esango zidan niri orduan Montañesak ekarri behar zuen eskalada iraultza.
Orokorrean
Diedro de Oncins bidea ez zait gustatu, nahiko zikina topatu dugu. Norbaiti
bururatzen ba zaio errepikatzea, eraman dezala zerra txiki bat, mesede galanta
egingo dio bideari eta ondorengo eskalatzailei. Guztiz librean ateratzea lortu dugu. Zazpigarren tiradako Ae-a, 7b
proposatzen dugu.
|
Kepa Diedro de Oncins bidearen laugarren luzean. |
Naiz eta eguraldi petrala izan dugun, berriro ere, Peña Montañesak ez digu huts egin.