2011(e)ko otsailaren 13(a), igandea

KANDERSTEG


   Eskalada bidai bat oso ona moduan sailkatzeko, nire iritziz, hiru baldintza bete behar ditu: Lehena, burututako igoerek helburuen barruan egon behar dute. Bigarrena, laguntasuna eta umore ona  egunerokoak izan behar dira. Eta azkenik, hirugarrena, denak onik bueltatu behar dugu etxera. Kandersteg-ra eginiko bidaia oso ona izan da.

Oeschinenwald sektorea

  Kandersteg leku berri bat zen guretzako, ez Chema, ez Bridwell , ez ta ni ere, egonak giñan izotz eskaladarako paradisu horretan. 

Bergamon hasi genuen bidaia, Italia iparrean dagoen hiria da hau, Milanotik gertu.  Chema eta Bridwell Madriletik hegan egin zuten, Nn berriz  Santandertik atera nintzen, Ryan air hegazkin konpañiak duen oiko hegaldian. Bergamon kotxea alokatu genuen eta Suizaruntz abiatu ginen. Bi aukera genituen kandersteg-era iristeko. Luzeena baina gauez seguruena; Como herritik Suitzako muga pasa, eta, autopistaz Luzern arte joan, gero Interlakenera jaitsi. Motzena, baina, ezagutu gabe zalantzak sortzen zizkiguna. Isellen Suitzako muga pasa, kotxea tren batetan sartu eta Brig herrira joan. Berriro kotxea gidatzen Goppenstein-era igo, eta herri horretan bigarren aldiz kotxea trenean sartuz Kandersteineraino iritsi. 

   Bide  luzeena hartu genuen. Bueltakoan, berriz, bigarren aukera erabili genuen. 


Bridwell Pingu bidean


   Etxetik lo egiteko lekua erreserbatua generaman, Gemmi Lodge deitzen den hotelean. Egunean hemeretzi eurogatik, pertsonako, hiruentzako gela, buffet moduko gosaria eta sukalde librea geneukan. Ongi dago lekua, gustora egon ginen.
  Eguraldi ona iragarria zegoen aste osorako. Tenperatura altuak hasieran, gero pixkanaka jaisten joango zirela zioten. 
  Suitza sartu orduko paisaia aldatu zen, dena zuri zegoen, zelaiak, basoak, etxeak. Kanderstegea iritsi ginenean aho zabalik geratu ginen ere, Suizako neguko argazki tipikoa zen Kandersteg, erromantikoa, egurrezko etxolak elurturiko paisaiean. atzean mendi izugarriekin. Baina, bazegoen detaile bat argazki horretan berezia egiten zuena lehu hau; herri osoa izotz jauziez inguratua zegoen. 

Chemita Rattenpissor bidean
   Lehen egunean, bidaiaren nekea zela eta, pittin bat berandu ibili giñan. Oeschinenwald sektorean eskalatu genuen Pingu III/IV+ 150m eta Rattenpissor III/IV+ 90m. Gertutasunarengatik aukeratu genuen leku hau. Kotxetik 15 minututara dago. 
Chemita Rubezalh bidean

Rubezalh bidea


Bridwell Rubezalh bidean

Chemita Rubezahl bidean


   Bigarren egunean Staubbach sektorean,  Rubezahl  IV/6  215m eskalatu genuen. Izugarria izan zen igoera, oso teknikoa bigarren luzeko azaloreak pasatzea. Asko bete gintuen izotz jauzi honek.

Blue Magic bidea


Chemita Blue Magic bidean

   Hurrengo eguna deskantsu moduan hartu genuen, Eiger eta Interlaken bisitatzera jaitsi giñan. Laugarren egunean berriro Staubbach bisita genuen,  Blue magic IV/5+ 180m bidea eskalatzeko. Zoragarria.

Crack baby bidea

Chemita Crack baby bidean

Crack baby bidea

Crack baby

    Eskalada azken egunerako Breitwangflue pareta utzi genuen, Crack baby  IV/6  350m izotz jauzi mitikoaren eskalada. Dena eman genuen izotz jauzi hau igotzeko. Alpeetako harri bitxi bat da.



   Nekatuak eta pozik geunden, dena ongi atera zen. Leku zoragarri bat aurkitu dugu izotz eskaladan aritzeko. Berriro bueltatzeko asmoarekin agurtu ginenn Gemmi lodgeko nagusiaz.