2011(e)ko urtarrilaren 23(a), igandea

PICO LENITO - EZTANDA

               


             

   Pico Lenito mendiaren ipar pareta Hecho bailaran dago, selva de Oza sarreran. Gailur elegante hau da, Zuriza bailaratik hasita, Peña de Alano, Peña Forca eta Achar de Lenitok osatzen duten kordal luzearen azken punta. Veral eta Aragoi ibaiaren artean geratzen diren punta ikusgarriak.


   Lenito mendiaren ipar paretara iristeko, bide motzena, Puerto de Aguas doan bidea da. Bidexka hau selva de Ozako kanpinera iritsi aurretik kilometro batera errepidetik ateratzen da. Seinale batek markatzen du. Baso itxi batetik doa bidea gupida gabeko malda astunean. Basotik ateratzerakoan aterpe ireki bat dago, bertatik egundoko paretak agertzen hasten dira gure bista aurrean, tartean gure jomuga den Lenito. Ordu erdi luze kostatu zaigu honutza iristea. Norabidea aldatzen dugu puntu honetan, ezkerretara tiratzen dugu malda fuerte bat hartuz. Beste ordu erdian  pareta azpian gaude. 


   Pico Lenito ipar pareta nahiz eta horma ezezagun bat izan, eskalada bidez josia dago. Berezi beharko genituzke neguko, eta, udako bideak. Neguko bideen artean lehen linea Canal Norte izan zen. Javier Escartin eta Lorenzo Ortasek 1977 zabaldu zutena. Bigarrena "El sentido de las ultimas cosas", Oscar Acin eta Nuria Diazek zabaldutakoa 90 garren urte bukaerako da. Bide honek Eskofet-Gonzalez udako bidearekin partekatzen du kanala. Guk zabaldu dugun "Eztanda" bidea, neguko bieden artean hirugarrena, Picazo-Muñoz udako bidearekin partekatzen du sarrerako kanala. Udako bide gehiago ba daude, infoa nahi izan ezkero Picazoren Ansoko eskalada gidan bilatu dezakezue. Gida horretan egileak punta honi Peñaforca deitzen dio.


   Eztanda bidea orokorrean izotz bide bat da, sutsu alpino handiarekin. Babesteko batik bat friendak erabiliko ditugu. Frienden artean mikroak izango dira gehien sartuko ditugunak. Bidea, horma handiaren azpian dagoen paretan hasten da. Lehen luzeak pareta hau gainditzen du. Bigarren luzeak elur pala zeharkatzea du helburu, kanalaren hasiera iristea. Hirugarren luzea, ia kanalean, erresaltetxo bat gainditzen du. Laugarren luzea delikatua da, tentea eta eskalada mixto pixkat du.  Bost garren luzeak kanala segitzen du bere bukaera arte. Picazok "socabon" deitzen dio leku honi, jarraipenik gabeko zulu handi bat da. Seigarren luzeak kanal hau utzi eta eskuinetara tiratzen du. Terrenoa ez da oso bertikala, baina eskalada teknikoa eskatzen du. Puntu honetan horma tente batekin egingo dugu topo, hor muntatuko dugu bilera, arrakala baten azpian. Zazpigarren tiradak fisura hau eskalatzen du, bidearen luze zailena da, M6 gogorra. Zortzigarren tiradan, zailtasunak ia atzean utzita, mixtoan segituko dugu.Eta azkeneko luzea, bederatzi garrena, aresta segiz gailurrera eramango gaitu.
   Gailurretik jaisteko collado de Lenitora iritsiko gara hegoaldetik trabeska eginez eta bertatik ipar kanala jeitsiz  paretaren base aldera hartuko dugu.














2011(e)ko urtarrilaren 15(a), larunbata

RIGLOS VIA DEL PAJARO

   

   Auñamendiak baldintza horietan ikusteak, elurra kohesiorik gabe, azukarra bezain aske, penagarria zen. Bi mila metrotara nengoen eta euri fiña ari zuen. Eguraldi iragarpenak ez zuen hori adierazten, nik behintzat ez nuen horrela ulertu. Grisa zegoen eguna, laino fin itxiak estaltzen zuen Lenito mendiaren ipar pareta. Denbora neraman pareta honetan korridore bat eskalatzeko asmotan, "El sentido de las ultimas cosas", Oscar Acinek eta Nuria Diacek zabaldu zuten kanala, 90eko hamarkadaren bukaeran igo zuten. 
   Tramankulo guztiekin pareta azpira igo nintzen, kanala hasten den puntura, eskalatzen hasi nintzen ere. Nabarmena zen, baina egiaztatu behar nuen, baldintzak ez ziran onak eskalada burutzeko. Penaz atzera egin nuen.

   Pirinioak ez ba zeuden egoera onean, zer egin hurrengo egunean? Hori zen nire dilema. Beti geratuko zaigu Riglos, askotan izan da, eta, izango da B planaren aukera. Beraz Mailoetara joatera erabaki nuen.
  Arratseko azken orduan iritsi nintzen herri bitxi horretara, egunaren azken argiek horma tenteak sugar kolore gorriaz margotzen duenean, une magikoa da. Momentu horretan pentsatu nuen La via del pajaro berriro eskalatzea, berriro bakarka. Lehen aldia orain bi urte izan zen, eta, ikaragarri gustatu zitzaidan esperientzia. bide mitiko honek Pisoneko hormarik ikusgarriena zeharkatzen du. Gaur egun errekipatua dago. Buril zaharrak zeunden tokian paraboltak sartu dira, bilerak hobetuak daude ere.
  Bide hau bere garaian oso famatua izan zen. Fernando Cobosen izugarrizko balentria izan zen lehen igoera hura. Urte asko dira Manu Beriainekin batera bidea igotzen saiatu nintzela, bideak ekipamendu zaharra zuen, eta, oso errepikapen gutxi. Lehen luzean ari nintzela, zorigaiztoko harri bat aska zitzaidan eta Manuri hankan eman zion. Eskalada bertan behera utzi behar izan genuen.


  Bideak antzinako sutsua mantentzen du oraindik, ez da alboan, edo, Viseran zabaldu berri diren horien bezalakoa, tirada luze eta zuzenak dituztenak. Hemen nabaria da behetikan zabaldua izan zela bidea, alde batetik bestera doa horman zehar bide xamurrena bilatzen. Nabigatze honek soken errozamendua sortzen du, beraz tirada motzak egin beharra daude. Bakarka eskalatzen duzunean hau ez da gertatzen, errozamendua ez da existitzen, estilo honetak bai elkartu daitezke luzeak. 


  Nire iritziz eskalada exigente bat da "La via del Pajaro", nahiz eta zailtasun teknikoa ez izan handia, 6c, konpromisoa ba dago. Tramu oso luzeak daude segurutik segurura. Tarteka kordinoak daude puente de roca batzuetan, gainera, aldatzea eskatzen dute denak,  haien itxura zaharrak erakusten digu ez direla erorketa bat gelditzeko gai izango. 


    Gustura gelditu nintzan eskaladarekin, era bat gomendagarria da.