2013(e)ko ekainakren 17(a), astelehena

SOBRON - Ixotu bidea







   Gaur posible izan zait gogoeta bat berrestea, aspaldian bururatu zitzaidana; eskalatzaileak ez dira batere alperrak. Gizarteak beste iritzi bat duen arren.
   Joseba Aldanondok eta I. Etxeberriak Sobron paretan egindako lana itzela izan da. Nire iritziz, kirolariak kolektiboan pentsatuz hainbeste izerdi, denbora eta diru inbertitzen duen beste kirolik ez dago. Nik guzti hau lan solidario moduan kokatzen dut.
   Batzuek bolondres taldeetan ematen dute denbora librea; gurutze gorria, dya... Beste batzuk mundua aldatu nahiko lukete eta, gizarte borroka, politika, eta horrelako mila historiatan buru belarri sartzen dira. Gu berriz, mendizaleok, eskalada bide batzuk zabaltzearekin jende talde bat zoriontsuago egiten dugu. Zer dago zoriontasuna baino hobea? Eskaltzaileak diren horien bizitza alaitzea baino ederrago? Ba dira eskalda bide sortzaileak nik Novel saria emango niekenak.





   Esan dudan bezala, lan mardula egin dute Ixotu bidea zabaltzen. Haitza pareta hauetan ez da kalitate handikoa, bati bat ezker aldean ikusgarri agertzen diren laranja kolorezko haitz pañuak. Ixotu bidea doan aldean plaka grisa batzuk daude, konpaktuagoak alegia, azpitik bide bat zabaltzeko aukera “zentzuzkoagoa” bihurtzen da hemen.


 
   Orokorrean bide deportibo bat moduan geratu da Ixotu, ordezko materialik gabe egiteko moduan dago. Txapak momenturo ikusten dira bidea nondik doan azaltzen dutela. Segurutik segurura dauden distantziak, hori bai, deportiban baino handiagoak dira askotan. Beraz, ordezko materiala sartzeko aukera dagoenez, seguruagoa egingo dugu gure eskalada friend eta mikrofriend batzuk eramaten baditugu. Lehen luzean batez ere iruditu zait agian laguntza hau ez dela gaizki etorriko.



  Bidea rapelatu egiten da, mosketoiak daude bileratan. Basera iristeko derrigorrezkoa da  Josebak eta bere lagunak zabaldutako bidexka erabiltzea, sendatik kanpo basurdeak ere ez ziran ongi pasatuko. Harrimultzoak eta lumatxoek markatzen dute nondik tiratu behar dugun.



   Ongi, ongi, ongi. Ari gara pixkanaka Euskal tapiak  konkistatzen, ez bai da Katalunian bakarrik eskalatzen. 
   



   Bizikleta izan zen Ixoto eskalatzeko erabili nuen garraiobidea. Angostoko Kanpinetik atera nintzen eskalada trasto guztiak gainean nituela, etxekoak goxo utzi nituen furgonetan lotan, eta, pedalei gogoz astinduz Sobronera gerturatu nintzen. Igande goiza zen.
   Angostorako buelta zertxobait gogorragoa izan zen, logiko, itzulera aldapan gora izan zen. 

 
Lehen luzea

Bigarren largoa

 
Hirugarrena