Gaur posible izan zait gogoeta bat berrestea, aspaldian
bururatu zitzaidana; eskalatzaileak ez dira batere alperrak. Gizarteak beste iritzi bat duen arren.
Joseba Aldanondok eta I. Etxeberriak Sobron paretan egindako lana itzela izan da. Nire iritziz, kirolariak kolektiboan pentsatuz hainbeste izerdi, denbora eta diru inbertitzen duen beste kirolik ez dago. Nik guzti hau lan solidario moduan kokatzen dut.
Joseba Aldanondok eta I. Etxeberriak Sobron paretan egindako lana itzela izan da. Nire iritziz, kirolariak kolektiboan pentsatuz hainbeste izerdi, denbora eta diru inbertitzen duen beste kirolik ez dago. Nik guzti hau lan solidario moduan kokatzen dut.
Batzuek bolondres taldeetan ematen dute denbora librea; gurutze gorria, dya... Beste batzuk mundua aldatu nahiko
lukete eta, gizarte borroka, politika, eta horrelako mila historiatan buru belarri sartzen dira. Gu berriz, mendizaleok, eskalada bide batzuk zabaltzearekin jende talde bat zoriontsuago egiten dugu. Zer dago zoriontasuna baino hobea? Eskaltzaileak diren horien bizitza alaitzea baino ederrago? Ba dira eskalda bide sortzaileak nik Novel saria emango niekenak.
Esan
dudan bezala, lan mardula egin dute Ixotu bidea zabaltzen. Haitza pareta hauetan
ez da kalitate handikoa, bati bat ezker aldean ikusgarri agertzen diren laranja
kolorezko haitz pañuak. Ixotu bidea doan
aldean plaka grisa batzuk daude, konpaktuagoak alegia, azpitik
bide bat zabaltzeko aukera “zentzuzkoagoa” bihurtzen da hemen.
Ongi,
ongi, ongi. Ari gara pixkanaka Euskal tapiak
konkistatzen, ez bai da Katalunian bakarrik eskalatzen.
Bizikleta izan zen Ixoto eskalatzeko erabili nuen garraiobidea. Angostoko Kanpinetik atera nintzen eskalada trasto guztiak gainean nituela, etxekoak goxo utzi nituen furgonetan lotan, eta, pedalei gogoz astinduz Sobronera gerturatu nintzen. Igande goiza zen.
Angostorako buelta zertxobait gogorragoa izan zen, logiko, itzulera aldapan gora izan zen.
Bigarren largoa |
Guauuuuuuuuu, ze pinta ona!!!
ErantzunEzabatu