XXI. mendean, washap garaian,
mikrotecnologiaren matxinadan, oraindik kasualitateak harritzen gaitu.
Gauza guztiak beraien martxa propioa dute, inertzia bat, etorkizuna idatzia omen dago, gertatutakoak gertatu behar zirelako izan al dira? Esplikatuko nahiz.
Gauza guztiak beraien martxa propioa dute, inertzia bat, etorkizuna idatzia omen dago, gertatutakoak gertatu behar zirelako izan al dira? Esplikatuko nahiz.
Iñigo
Mujika eta biok asteazkenean, arratseko zazpietan, Altsasun geratuak ginen Peña Montañesara joateko. Plana, ostegunean biok batera eskalatzea zen, eta, ostiralean Arkaitz Iurrita elkartuko zitzaigun gurekin batera trepatzeko.
Bidaia oso atsegina izaten ari zen. Ixildu gabe gindoazen hizketan. Kontu asko genituen kontatzeko. Urte asko elkar ikusi gabe generamatzan.
Gauza da, Jaka herriko errotonda batetik pasatzen ari giñela, momentu berean, instan horretan, Arkaitz autoarekin biribilgunean sartu zela ere. Nola esplika dezakegu koinzidentzia? momentu berdinean, leku berean, segundo horretan han topatzea. Guk ezin genuen. Berehala eman genion buelta harridurari. Elkar agurtu eta gertuen zegoen tabernan zerbeza bat hartzera joan ginen. Gauzak datozen bezala hartu beharra daude.

Ostegunean, aipatu dudan plana segiz, Futuro Incierto bidea eskalatu genuen Íñigo eta biok.
Ederra iruditu zitzaidan, luze batzuk brutalak ditu, ez dut zailtasuna edo esposizio gaitik esaten,
eskalada mugimenduen bikaintasunez ari natzaizuet.
Bi parte bereiztu daitezke nabarmen bide honetan. Lehenengo bost luzeak alde batetik, eta, hortik goraino doazen beste tiradak. Argi dago momentu desberdinetan zabalduak izan zirela. Desberdintasuna ekipamentuan nabaritzen da. Lehen zatian, espit gutxi batzuk daude kokatuak, eta, eskalada, konpromiso aldetik, esijenteagoa da. Bigarren zatian berriz, paraboltak dira fixo dauden seguroak, eta maizago daude. Parabolt hauek taladroz sartuak izan dira. Nire iritzia da, taladroa eskuetan zutela, beste itxura bat eman ziotela goiko parteari, hasierako bidearen nortasuna erabat aldatuz. Ez nahiz ari espita edo parabolta konparatzen. Kantitateaz ari nahiz soilik, goiko zatian luze batzuk oparitu egin ditu, eskalada zirraragarriagoa izateko aukera ezabatu. Esandakoa, bide haundi bat, pareta izugarri batetan.
Ostiralean
Arkaitz helkartu zitzaigun, eta gure asmoak Penpenus pareta aldera bideratu genituen. Objektibo ausarta eta zaila
generaman; Eneko Cesar eta Jose Zabalza seilua daraman "Melon Opsesion" bidea. Kasualidadea, edo hobe esanda, putada galanta gertatu zitzaigun. Goizean Arkaitz lepoko
min izugarri batekin altxatu zen eta, ezinezkoa zuen mugitu. Ilusioak
eta gogoak bultzatuta paretaruntz abiatu ginen, esperantza txiki bat generaman, -Agian ongi berotuz pasatuko
zait-, zioen Ormaiztegiko handiak. Ez zen horrela izan, horma azpira iritxi aurretik buelta hartu zuen.
Iñigo eta ni geunden berriro bakarrik, hasierako asmoak aztertu ondoren, B planera pasatzea adostu genuen, "Passe muralles" bidea eskalatzea.
Kosta zitzaigun Christianen bide ikaragarri honen hasiera bilatzea, eta mila buelta eman ondoren bustia zegoela konturatu ginen, beraz C planera pasa beste aukerarik ez genuen izan.
"Le gout
des autres" bidea zen azken aukera hau, Christianen sormena ere. Plaketako eskalada bilatzen duen bidea dugu "Le gout des autres", ausardiaz zabaldutakoa.
Taladroaren erabilera beharrezkoa izan dute haitz pañu hauetan murgiltzeko. Bidearen azken zatian harri hauskorra eta konpromiso handikoa dauka, errez mugitzen da Christian terreno hauetan. Orokorrean gogorra iruditu zait bidea, dena era askean kateatzea lortu dugu.
Eskalada asteburu polita izan da Iñigo Mujikarekin batera pasatu dudana. Bi egun bizi hauetan izan dudan sentsazioa da Rockero zaharra biurtzen ari naizela.
Joder Mikel el google translate es una puta mierdaaaaaa jjjjjjj Saludico y hasta la vista alpinistaaaaa
ErantzunEzabatuya lo siento juan, pero no escribo nada diferente a lo que escriben otros alpinista en sus blog. Esto solo es pasión por la tapia. ¡¡¡ Gracias !!!
ErantzunEzabatu