2013(e)ko maiatzaren 18(a), larunbata

BALERDI - Shot the Sheriff



   Geroz eta nabarmenagoa da aldaketa klimatikoa gertatzen ari dela; Ipar poloko izotzak urtzen ari direla diote jakintsuek. Patagonia eskalada berriek adierazten dute eguraldia oso txarretik, txarrera pasatu dela. Gurean berriz, beti izan dugun eguraldi petralatik, oso petralera pasatu gara, kayak bati probetxu gehiago aterako diogu katu oin batzuei baino.


   Aurreko asteartean, eguraldi on leiho txiki bat aprobetxatuz, eta honek ia goi-mendiko estrategiaren itxura du, Aritz Azkue eta biok Balerdira joan ginen. Ederki pasatu genuen Shot the Sheriff bidea eskalatzen. Aritzek ez zuen pareta eta ingurua ezagutzen, txunditua geratu zen. Ia bi urte dira bidea zabaldu nuela, tamalez euri asko egin du ordutik.

Paretara inguratzen


  Shot the sheriff bideak lau luze ditu. Sailkapen bat jarraituz, luze bakoitzari kalitatezko puntuazio bat eman ezkero, lehenak izango zuen puntu gehien. Oso ona da, niri behintzat asko betetzen nau. Bigarren eta hirugarren tiradak puntuz bateratuak egongo lirateke, nahiz eta hirugarrengoak gehiago eskatzen duen. Azken luzeak haitzaren kalitatea du kontran, honekin puntu gutxiago lortuko zituen, baina nik zirrara hori gustoko dut eta disfrutatzen dut eskalatzen. Guk hirugarren eta laugarren luzeak elkartu genituen, 50 metrotako tirada bat eginez.
 Orokorrean, oso ongi puntuazioa aterako zuen bideak. Hartu izango nituen nik gustura puntuazio horiek nire ikasle garaian. 


Paretara inguratzen
  



Bidexka pixka bat desbrozatzen

lehen luzea

bigarrena goitik
 
Hirugarren tirada
 
Hirugarrenean

Oinez jaistea erabaki genuen



2 iruzkin:

  1. bide oso,oso gomendagarria ,lekue brutala eta konpañia zer esanik ez.
    ez dakit zelakoa izango ziñen ikasle bezela baina irakasle bezela bikan jarriko nizuke(bere gimnasiako maisutaz maitemienduta dagoen neskatza baten esaldia ematen du honek ez??...jejjeje)

    segi egurre emoten mikel , danok eskertuko dugu eta.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Egun ederra pasatu genuen, oasis bat izan zen ekaitzen hartean. Ikasle bezala, ¡¡¡ txarraaaa !!! izan nintzen. Dakiguna transmititzea beste kontu bat da, entzuten ari danak arreta jartzen badu beintzat. ¡¡¡ aupa aritz !!!

      Ezabatu