Bidai eder honetatik bueltatu orduko, mendian gertatu den azken istripu lazgarriaren berri izan dugu: Nik ez dut heriotza ulertzen, bizitza konprenitzen dut. Mendizaleak bizipen irrikikaz gaude, aurrera begira beti. Magina bat Xoxote, Aneto, Mont Blanc, Everest... igotakoa genuen Benantxio, bizitzeko gogoz blai. Gustukoa zenuen hori eginten joan zara. Izan nire agurrik beroena, ikusi arte.
Picos aldean egun batzuk pasa ditugu, Vegacervera inguruan, Leongo lurretan. Parajeak ikusgarriak dira hemen, natura bere berezko egoera gordinean. Ez dut ezagutzen landa inguruneko despopulazioa hain agerikoa den beste lekurik, non nahi daude herri eta etxe hutsak. Bizitzeko eremu zaila da, klima hotz eta ezekoa.
Andradosek Picos de Europa mendietako eskalada gidan aipatzen dituen gomendioak segiz, Vegacerverako horma ikusgarrian, Cervezas petete, eta, Manos blancas, bideak elkartu genitun izugarrizko eskalada polita burutuz. Bigarren bide honetan, manos blancas, ekipaturiko bilerak kenduta ez dago inongo material fixorik marra osoan, dena ondo baino hobeto ziurtatzen da friend eta fisureroz.
Vegacerverako paretak ez dira erabat tenteak, edo behintzat ez da hasierako itxura, eta, arrakala eta diedroz beteak daude. Bide asko ekipamendu berriarekin somatu ditut. Lan itzela egin dute inguru honetan. Itzuli beharko dut.
Raul bigarrengoan |
Hirugarren tirada |
Jaisteko rapelatzen da |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina