2013(e)ko maiatzaren 3(a), ostirala

BERBERANA - HILTI 747




   Joan den mendeko azken urtearen hasieran, Alfonso, Kanu eta hirurok, Nepalen ginen.  Kewande mendia neguan eskalatzeko asmoz. Gogoratzen dut Namche Bazaarera arazorik gabe iritsi ginela, urte sasoi horretan ez da turista asko egoten, eta berehala ostatu hartu genuela. Etxeko nagusiak koadernotxo bat ekarri zigun bertan gure izenak idazteko. Alfonsok hartu zuen lehenbizi boligrafo eta papera;  Jose Mª Aznar idatzi zuen gure harridurarako. Hurrena Kanu izan zen eta, asko pentsatu gabe,  Arnaldo Otegi idatzi zuen. Nire txanda zen azkena, zein izen idatzi? Xabier Arzallus atera zitzaidan hirukotea osatzeko. 


  Ondo pentsatu ahal izan duzuenez, ezin dugu imaginatu hain ideologi desberdina duten hiru politikari zerbait amankomuna sor dezaketenik. Oker zaudete. Ilusioz betetako proiektua zuten, Kusun Kanguru ipar aurpegian neguko eskalada egitea, eta, emaitza, Saati for ever (Lagunak betirako) bidea. 

materiala prest

   Txantxetan idatzi dudan benetako pasadizo honekin, adierazi nahi dut, ideologia eta interes pertsonalak alde batera utziz gero, egoerak, oro har, beste kolore alaiago bat hartuko lukeela. Beldurrik gabe, askatasunean bizitzea gizateriaren ametsa da.

Bidearen trazatua. beheko zati bat falta da.

   Gaurkoan ere pareta lehor baten bila Guardiaraino joan behar izan dut. Hilti bidea eskalatu dut Berberanako orratzean. Eguna ez zegoen oso txukuna, oso lainotua zegoen. Bidea ere une batzuetan bustia aurkitu dut, batik bat azkeneko luzea, Susana bidearekin batera egiten dena. Orokorrean material fixo gutxi aurkitu dut bidean zehar. Sumatu dudanez bide hau eskalatzen da. Harri hautsiak dauden pasarteak garbituak daude. Asko gustatu zait bidea. Aspaldidanik garbi dut, Berberana Euskal herriko abentura eskalada gunerik hoberena da. 



Lehen luzea

Bigarren tirada

Hirugarrena. Zuhaitzarekin burrukatu beharra dago pasatzeko.

Laugarren tirada oso bustia zegoen.

Lainoak cruz del castillo mendian. Logroño berriz eguzkitan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina