Azkenean zeru urdina
ikusi eta eguzkiaz gozatzeko aukera izan dut. Irrika nengoen momentu hau noiz etorriko. Ba
nekien iritsiko zela eta gogotsu nengoen zazpika bidearekin saiatzeko. Bidearen informazio gutxi nuen, soilik Arabako eskalada gida
berrian azaltzen den krokis kaxkarra., eta, norbaiti entzundako komentarioren bat, non adierazten zuen hirugarren tirada (
7c+ ) plaka inposible bat zela. Interneten gauza gutxi topa nuen ere, Enekoren blogean eskegita hormako argazkia zegoen, bidearen trazatua besterik ez zen agiri, ez gradurik, ez seguru
fixoen kokapenik.
Orokorrean gogorra
iruditu zait Zazpika bidea. Graduazioa behetik jo dutela pentsatzen dut. Zahiagoa dela esaten
dut. Lehen tirada, hasierako zortzi metroak, bestialak dira. Luzea zabaltzen tramu hori artifizialean igo dut, A1. Berriro gora egin dudanean, soka askatu eta gero,
saiakera serio bat jo diot baina ezin izan dut librean egin. Hortik gorakoa 6b+
oso goapoa izango da. Bigarren tirada 7a+ gogorra iruditu zait. Librean soka
goitik dudala egin dut. Hirugarrena eskakeatu nahiz. Ez zidan buruak ematen
plaka obligatu horretan ibiltzeko. Ezkerretara jo dut 6b trabesi batean, diedro
batetik tiratu dut 6a+, goran pixkanaka eskuineruntz joz bilerara iritsi
arte. Laugarrena oinez da. Bosgarrena eta seigarrena bateratu ditut.
Bosgarrenaren zailtasuna 7a+ iruditu zait, eta seigarrena 6b. Bosgarrena
librean soka goitik nuela egin dut. Pasoa obligatua da. Gantxo batentzat pikado
bat dago, beraz, bada ez bada eramatea ez dago gaizki.
Orokorrean bidea asko
gustatu zait. Gutxi garbitu dutela pentsatzen dut. Garbiketan gehiago saiatu izan baziren, kalidade handiko bide bat izango zen.
Animo eskalatzaileak, ba
ditugu haitz ederrak gure inguruan.
bigarrena |
Hirugarrena |
Bosgarren eta seigarren tiradak |
Kostata iritsi nintzen goia |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina