Pata negra izenak oroitzapen onak ekartzen
dizkit. Eta ez da urdai azpiko paregabearen zapore koipetsua, musika taldea baizik. Paineko Dorreetako kanpalekuan, Intsumisioa bidea zabaltzeko ahaleginetan genbiltzala, bi musika kasete gailendu
ziran beste guztien artetik. Bata Raulek eta Pacok miresten zuten Extremoduro taldearena zen, etengabe entzuten genuena. Bestea, Pata Negra taldearen flamenko bluesa zen, kanpamendu goibela bere soinu alaiez epeltzen zuena. Oraindik ikusten dut, euria eta haizea zuhaitzak astintzen, gu behe kanpamentuan egurrezko txabolaren babesean, pattarrezko
botila alde batetik bestera mugitzen, “!!! todo lo que me gusta es ilegal, es
inmoral…¡¡¡” abesten. Marko Prezelj alpinista handiari abesti honek grazia egiten
zion.
Bidea
gustatu zait, nahiz eta laburra egin zaidan. Lehenengo bileraren altueran bi
putre habiekin egin dut topo, bidetik nahiko gertu geratzen dira. Aitzaren
kalitatea ona da. Bigarren eta hirugarren luzeak batean elkartu ditut. Jaitsiera oinez
egin dut.
Eguraldi traketsetik hiesik joan naiz Etxaurira, eguzkia eta harri onaren
bila, lortu dut.
|
Paretaren panoramika |
|
|
|
|
Lehen luzea. Zabalzatarrek dirudienez ezkerragoko fisura batetik jo zuten |
|
|
|
Bi eta hiru tiradak. Bidea eskubiko fisuratik doa. Jaisterakoan materialea kendu dut tramo horretan putreak ez molestatzeko |
|
jaisteko prest |
|
Etxauri bere handitasunean |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina