2015(e)ko uztailaren 21(a), asteartea

Midi d`ossoe - Embarradere - Ravier bidea

Embarrader pilarra


   Behartua nago Pau-ko suhiltzaile eta mendi erreskate taldeko kideen interesik gabeko laguntza eskertzera. Midi d`Ossoe-ko Petit Pic gailurretik helikopteroz jaitsi gintuzten. Ivanek erorketa txiki bat izan zuen, txorkatilan mina hartuz. 
   Embarradere ertzaren lehen metroetan izan zen, sarrera zuzena hartu genuen, Ivan gai izan zen bidea bukatu eta Petit Pic gailurrera iristeko. Jaitsiera beste kontu bat zen, ez zen ibiltzeko gai, eta lesioa okertu zezaken.
   Gertaera honek hausnarketarako aukera eman dit, eta galdera luzatzen dut: - Erreskatea profesionala eta doainokoa izan behar du? Euskal erkidegoan, Jaurlaritzak, suteen prebentzio eta itzalketa eta salbamendu zerbitzuak arautzeko lege-aurreproiektua onartzeko bidean da. Honek, erkidegoko suhiltzaileak mobilizatzera bultzatu gaitu. Lege hau lehenago zegoenaren antzekoa dela diogu Suhiltzaileek, soilik puntu batzuetan ikusten dizkiogu berrikuntza batzuk, eta denak okerrak. Hauen artean bat oso polemikoa da. Aukera zabaltzen bai du zerbitzuaren pribatizazioari. Hau Espainiako erkidego batzuetan martxan dago jadanik, emaitza oso txarrak emanez. 
   Adibide moduan, seguru zuetariko askok albistea irakurriko zenukete, mendizale aldizkari garrantzitxu batek atera bai zuen notizia, Gredosen erreskate batean gertatu ziren gora-bera kezkagarriak, profesionaltasun falta handia. Gaztela La Manchak pribatizatu egin du mendiko erreskatea eta mendizaleok erabakia pairatze ari gara. Tamalez honelako gertaera gehiago daude.  
   Beste puntu konfliktiboa, boluntarioei buruzkoa da. Garrantzi gehiago eman nahi dizkiete, profesionaltasuna kolokan jarriz, mendi erreskatearen kalitatea mermatuz.
   Ez dut luzatu nahi gai korapilatsu honekin, bakarrik adierazi, mendizaleok mendiko erreskate zerbitzu on bat merezi dugula.

Korkueraren blogetik hartua, seigarren luzeko trazadua beltzez


    Denbora asko da Ivanek Embarraderreko horman Ravier bidea eskalatu nahi zuela, nik uste, eskalatzaile kontzientzia izan zuenetik. Aurreko astelehenean bere desioa bete zuen.


Ivan Ravier bidera iristeko bigarren luzean


   Goiz esnatu ginen,  goizeko laurak aldera, arratsalderako ekaitza emana zegoen, trumoi festa hasi aurretik beran egon nahi genuen. 
   Arin gindoazen material aldetik, honek azkartasuna ematen du: soka sinple bat eskalatzeko eta Korkueraren krokisak markatzen zituen friend eta mikrofrienak. 

Ravie bidearen lehen luzeetan


   Goizeko zazpietarako eskalatzen ginen. Ez genuen ohiko bideak hasiera duen erlaitza hartu, behetikan zuzen jo genuen, Embarraderreko azpiko zirkotik gora. Tentuz ibili beharreko bi luzetan Ravier bidearen lehen bileran ginen. Tramu honetan Ivanek mina hartu zuen. Eskaladarekin jarraitzea erabaki genuen.



Ivan estutzen

   Bide honetaz ia dena esana dagoela iruditzen zait. Bakarrik gehitu nahiko nuke, krokisetan ez bai da garbi adierazten, seigarren luzeko tiradak zalantzak sortzen dizkidala. Gure krokisak 6b “penoso” adierazten du beste inongo erreferentziarik gabe. Krokis gehiago kontsultatu ditut eta, beste batean 6b “duro a empotrar” adierazten du. Guk luze honetan asko estutu behar izan genuen kateatu ahal izateko. Puntu batean iltzeen linea utzi behar izan genuen, erlaitz estu batetik ezkerretara trabeska bat eginez, ondoren, pixkanaka, ezkerretik eskuinera gorantz igotzen hasteko. Laxa batzuetatik gindoazen, pauso gogor batzuk emanez. Luze hau librean egiteko, krokisetan markatzen dituzten 6b zailtasunetan, hau izango litzateke nire ustez era bakarra. Krokisek ez dute xehetasun hau ongi adierazten. Interesa duenarentzat krokisean trazadu beltz batez markatu dut nire hautematzea.



   Bidea oso ona da, asko gustatu zaigu. Midi d'Ossoeko ipar aldeak betidanik erakarri nau. Giro Alpino handia dauka. Bide batzuk eginak ditut, bai udan eta baita ere neguan. Eskalada bereziak dira hauek, Pirineotan ditugun aukeren artean hobenetakoak. Pozten nau duela berrogeita hamar urte zabaldutako eskalada bide batek oraindik asko esateak gure mundu bertikal berezi honetan. 






Embarrader punta Fourche kolladutik

Ivan ez zegoen argazki askotarako


2015(e)ko uztailaren 9(a), osteguna

ORDESA- RACS





   << Historia berriz idaztea deitzen zaituztet ¡¡¡ . Termistocles jeneralak orain bi mila eta bostehun urte Xerxes errege persiarraren inbasioa ekiditeko erabilitako hitzak izan zitezkeen. Harrotasunez betetako hitzak. Baina ez, hogeita bat garren mende hasieran entzun ditugu, Hauek ere Grezian, politikari baten ahotan. Oraingoan, erasoa, ez zaie hegoaldetik etorri, iparretik baizik. Ez dira milioi soldadu izan gerrarako tramankuluz beteta, Troikaren setio ekonomiko eta finantzieroa da, pertsonen duintasunaren kontra.
   Alexis Tsiprasek botatako hitz indartsu hauek historiak baieztatzen ditu. Aldiz, eta hemen nire ausnarketaren funtsa, diskurtso horrek ez luke eragin bera izango inguru hauetako lider baten ahotan. Imajina Mariano Rajoi ausartzen dela hitz horiek erabiltzen, bere alderdi politikoaren mitin "kasposo" batetan. Segituan wasapak sutan jarriko ziran txiste eta komentario barregarri aldanaz beteta. Izan ere, agintari espainiarrak historia erabili nahiko balu bere identitatea harrotasunez defendatzekoko, kontrako efektua izango lukeen. Mila aldiz harrotasun gehiago zegoen aurreko astean Madrilen izan zen gay eta lesbianen aldarrikapen festan, Marianok defendatu nahiko lukeen memoria historikoan baino.




  Korkuerikaren bloggetik hartua.

   Ivan Urzelai eta biok Racs bidea eskalatzearekin ez dugu inongo historia idatzi. Ez zen gure asmoa ere, egun on bat pasatzea besterik ez genuen nahi. 
   Miguel Angel Casals eta Jesus Galvezek bide hori zabaltzean bai lortu zuten eskaladaren historian sartzea. Harro egon daitezke, alaber, Manu Beriain eta Javi Aranburu " Papildo; goian bego laguna, hiru urte beranduago lehen aldiz librean eskalatzea lortu zutelako.
   Eta nik zer gehitu diezaioket bide mitiko honi buruz hidatzi diren kronika epiko horiei guztiei? Ezer gutxi, nire baldintzarik gabeko miresmena. Ordesako horma zorabiagarrien handitasuna goraipatuko dut, pitzadura eta bloke anabasa, natura basatia, eskalatzaileen belaunaldien harrotasuna. Eskalada honek ez dizu huts egingo, hori bai, indartsu joan beharko zara.


lehen luzea

Ivan bilerara iristen

ivan bigarrena hasten
 
Cotatuero bat dago munduan

hirugarren luzea

Laugarrenaren hasieran

!!! a ze patioa ¡¡¡

Fraucata atzeko teloian dugula

Gailurrera iristearen saria, Edelweiss loreak


2015(e)ko uztailaren 4(a), larunbata

AIZKORRI - Baskonia


  

 
   Aizkorri ez da "frikia" eskaladarako, Baskonia ez da oiko bide bat ere, behar baten erantzuna baizik. Goierri inguruan mendi eskalada egiteko aukera bilatu nahian, Aizkorriko haitzei erreparatzera eraman ninduen. Aralarren majina bat aukera daude alpinismoaz gozatzeko, Aizkorrin berriz, neguko eskalada kenduta, haitz eskaladarako ez dago ezer. Eta argi gera dadin: beharra esaten dudanean: alpinismoa gure inguruan bultzatzeko interesaz ari naiz. 









   Orain bi urte zabaldu nuen Baskonia, bakarkako eskaladan. Lehenik, erdi dorre dotorea izan zen helburua, orratz honetatik hasi nintzan bide alpino hau eraikiten. Lau luze ditu eta bidearen zailtasunak bertan aurkitzen dira. Lehen luzea, 6a+ da, haitz onekoa, pausoak ongi irakurri ezkero arazorik gabe egiten dena. Bigarrena, 7a+, tetxu batetik doa, ederra da, atletikoa, oso ongi babesten da. Hirugarrena, 6b+, polita da ere, fisura zabal baten eta plakarako pasabide arteko trantsizioa du, oso interesgarria. Azken tirada, laugarrenak, orratzaren gailurrera eramaten zaitu ertz estu batetik.

Motxilak prestatzen

   Lau luze horiek nahiko arrazoi izan zitezkeen Zegamara etorri eta bertan eskalatzeko. Baina nik zertxobait gehiago nahi nuen, metroak eman nahi nizkion bideari. Aitxuriko gailur harritsuaren azpian dagoen azken erresaltean beste luze bat zabaldu nuen, V+. Luze honek bide basati honi metroak ematetik aparte, Gipuzkoako haitz eskaladarik altuenaren titulua ematen dio ere. 
   Azkenik, ingurua hobeto aztertu nuen, eta basoan ezkututa lehen erresalte posible bat aurkitu nuen. Bi luzetan egiten da horma hau. Lehen tiradaren zailtauna 6a da,  nahiz eta ondo garbitzen saiatu nintzen, oraindik belartxua dago. Bigarrena zertxo bat zailagoa eta erakargarriagoa da, 6a+, diedro elegante batetik doa, irteeran tentuz ibiltzeko eskalada pausoak ditu.

Atzubiagako iturrian ura edaten

    Aritz Azkuerekin egin dut Baskonia bidearen errepikapen hau, or abenturatxo honen emaitza:
    Goizeko zazpiretan Beasainen geratu ginen, Bernedoko parkinean. Zazpiterdietan Zagamako apeaderotik oinez abiatu ginen motxilak bizkarrean genituela. Astuna egiten da zati hau, basotik gora doan mendi pista pikoa da.
    Atzubiagako iturrian derrigozko atsenalditxoa egin genuen, iturri emankorrean ur freskoa edan, eta motxilen pisuak birrindutako sorbalda mingarriak indar berritzeko.
   Hurbiltzearekin jarraituz, eta Atzubiagako Alertze baso ederra zeharkatu ondoren, Ehiztarien txabolara iristen zara, hemen baso-landaketen eta Pagondo baso zaharraren arteko muga dago. Arrasto gorri batzuk daude, sakon-handiko bidea markatu berria dela konturatu ginen. Zati honetan, Ehiztarien txabola eta Sakon handiko kanalaren artean dago Baskonia bidearen hasiera.

Sakon handira dijoan bidexkan. Marka gorriak ageri dira

   Goizeko bederatzietan lehen paretaren azpian geunden eskaladarekin hasteko prest. Eguerdiko hamabiak jarriak genituen jaisten hasteko ordu goren gisa, ordu bietan etxean egongo ginela hitza eman genuen; beti eginbeharraren eta betebeharrik ezaren artean mugitzen gara.


Bidearen lehen luzean

  Bigarren dorrea eskalatu ondoren jaitsi egin ginan, ez genuen gailurrik egin. Bide honek eskape aukera asko ditu. Bigarren dorreko lehen luzea eta bigarrena batean egin genituen, aukera honek friend asko eskatzen ditu.


Aritz lehen luzean

  Beroaren beldurrari muzin eginda, berrogehi gradu emanak zeuden egun horretarako, eskalatu genuen Baskonia bidea. Ez dago gogoa baino gauza indartsuagorik.

Bigarren luzea


Aritz luze honetatik ateratzen

Bigarren dorrea

Lehen luzean

Bigarren luzea batean egiten

Hirugarrena hasten

Aritz hirugarrenetik ateratzen

Trepadatxoa dorrearen gailurrera iristeko

Aritz trepada egin eta gero

Azken erresaltea

Jaisten

Aitxuri goizeko lehen eguzki izpiekin