<< Historia berriz idaztea deitzen
zaituztet ¡¡¡ . Termistocles jeneralak orain bi mila eta bostehun urte Xerxes
errege persiarraren inbasioa ekiditeko erabilitako hitzak izan zitezkeen.
Harrotasunez betetako hitzak. Baina ez, hogeita bat garren mende hasieran
entzun ditugu, Hauek ere Grezian, politikari baten ahotan. Oraingoan, erasoa, ez zaie
hegoaldetik etorri, iparretik baizik. Ez dira milioi soldadu izan gerrarako
tramankuluz beteta, Troikaren setio ekonomiko eta finantzieroa da, pertsonen
duintasunaren kontra.
Alexis Tsiprasek botatako hitz indartsu hauek historiak baieztatzen ditu. Aldiz, eta hemen nire ausnarketaren funtsa, diskurtso horrek ez luke eragin bera izango inguru hauetako lider baten ahotan. Imajina
Mariano Rajoi ausartzen dela hitz horiek erabiltzen, bere alderdi politikoaren mitin "kasposo" batetan. Segituan wasapak sutan jarriko ziran txiste eta komentario
barregarri aldanaz beteta. Izan ere, agintari espainiarrak historia erabili nahiko
balu bere identitatea harrotasunez defendatzekoko, kontrako efektua izango lukeen. Mila aldiz
harrotasun gehiago zegoen aurreko astean Madrilen izan zen gay eta lesbianen
aldarrikapen festan, Marianok defendatu nahiko lukeen memoria historikoan baino.
Korkuerikaren bloggetik hartua.
Ivan Urzelai eta biok Racs bidea
eskalatzearekin ez dugu inongo historia idatzi. Ez zen gure asmoa ere, egun on bat pasatzea besterik ez genuen nahi. Miguel Angel Casals eta Jesus Galvezek bide hori zabaltzean bai lortu
zuten eskaladaren historian sartzea. Harro egon
daitezke, alaber, Manu Beriain eta Javi Aranburu " Papildo; goian bego laguna, hiru urte beranduago lehen aldiz librean eskalatzea lortu zutelako.
Eta nik zer gehitu diezaioket bide mitiko honi buruz hidatzi diren kronika epiko horiei guztiei? Ezer gutxi, nire baldintzarik gabeko miresmena. Ordesako horma zorabiagarrien handitasuna goraipatuko dut, pitzadura eta bloke anabasa, natura basatia, eskalatzaileen belaunaldien harrotasuna. Eskalada honek ez dizu huts egingo, hori bai, indartsu joan beharko zara.
|
lehen luzea |
|
Ivan bilerara iristen |
|
ivan bigarrena hasten |
|
Cotatuero bat dago munduan |
|
hirugarren luzea |
|
Laugarrenaren hasieran |
|
!!! a ze patioa ¡¡¡ |
|
Fraucata atzeko teloian dugula |
|
Gailurrera iristearen saria, Edelweiss loreak |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina