Embarrader pilarra |
Behartua
nago Pau-ko suhiltzaile eta mendi erreskate taldeko kideen interesik gabeko laguntza eskertzera. Midi d`Ossoe-ko Petit Pic gailurretik helikopteroz jaitsi gintuzten. Ivanek
erorketa txiki bat izan zuen, txorkatilan mina hartuz.
Embarradere ertzaren lehen metroetan izan zen, sarrera zuzena hartu genuen, Ivan gai izan zen bidea bukatu eta Petit Pic gailurrera iristeko. Jaitsiera beste kontu bat zen,
ez zen ibiltzeko gai, eta lesioa okertu zezaken.
Gertaera honek hausnarketarako aukera eman dit, eta galdera luzatzen dut: - Erreskatea profesionala eta doainokoa
izan behar du? Euskal erkidegoan, Jaurlaritzak, suteen prebentzio eta itzalketa
eta salbamendu zerbitzuak arautzeko lege-aurreproiektua onartzeko bidean da. Honek, erkidegoko suhiltzaileak mobilizatzera bultzatu gaitu. Lege hau lehenago
zegoenaren antzekoa dela diogu Suhiltzaileek, soilik puntu batzuetan ikusten dizkiogu berrikuntza batzuk, eta denak okerrak. Hauen
artean bat oso polemikoa da. Aukera zabaltzen bai du zerbitzuaren
pribatizazioari. Hau Espainiako erkidego batzuetan martxan dago jadanik,
emaitza oso txarrak emanez.
Adibide moduan, seguru zuetariko askok albistea irakurriko zenukete, mendizale aldizkari garrantzitxu batek atera bai zuen notizia, Gredosen erreskate batean gertatu ziren gora-bera kezkagarriak, profesionaltasun falta handia. Gaztela La Manchak pribatizatu egin du mendiko erreskatea eta mendizaleok erabakia pairatze ari gara. Tamalez honelako gertaera gehiago daude.
Beste puntu konfliktiboa, boluntarioei buruzkoa da. Garrantzi gehiago eman nahi dizkiete, profesionaltasuna kolokan jarriz, mendi erreskatearen kalitatea mermatuz.
Adibide moduan, seguru zuetariko askok albistea irakurriko zenukete, mendizale aldizkari garrantzitxu batek atera bai zuen notizia, Gredosen erreskate batean gertatu ziren gora-bera kezkagarriak, profesionaltasun falta handia. Gaztela La Manchak pribatizatu egin du mendiko erreskatea eta mendizaleok erabakia pairatze ari gara. Tamalez honelako gertaera gehiago daude.
Beste puntu konfliktiboa, boluntarioei buruzkoa da. Garrantzi gehiago eman nahi dizkiete, profesionaltasuna kolokan jarriz, mendi erreskatearen kalitatea mermatuz.
Ez
dut luzatu nahi gai korapilatsu honekin, bakarrik adierazi, mendizaleok mendiko erreskate zerbitzu on bat merezi dugula.
Korkueraren blogetik hartua, seigarren luzeko trazadua beltzez |
Denbora asko da Ivanek Embarraderreko horman Ravier bidea eskalatu nahi zuela, nik uste, eskalatzaile kontzientzia izan zuenetik. Aurreko astelehenean bere desioa bete zuen.
Ivan Ravier bidera iristeko bigarren luzean |
Arin gindoazen material aldetik, honek azkartasuna ematen du: soka sinple bat eskalatzeko eta Korkueraren krokisak markatzen zituen friend eta mikrofrienak.
Goizeko zazpietarako eskalatzen ginen. Ez genuen ohiko bideak hasiera duen erlaitza hartu, behetikan zuzen jo genuen, Embarraderreko azpiko zirkotik gora. Tentuz ibili beharreko bi luzetan Ravier bidearen lehen bileran ginen. Tramu
honetan Ivanek mina hartu zuen. Eskaladarekin jarraitzea erabaki genuen.
Ravie bidearen lehen luzeetan |
Ivan estutzen |
Bide
honetaz ia dena esana dagoela iruditzen zait. Bakarrik gehitu nahiko nuke,
krokisetan ez bai da garbi adierazten, seigarren luzeko tiradak zalantzak sortzen dizkidala. Gure krokisak
6b “penoso” adierazten du beste inongo erreferentziarik gabe. Krokis gehiago kontsultatu ditut eta, beste batean 6b
“duro a empotrar” adierazten du. Guk luze honetan asko estutu behar izan genuen kateatu ahal izateko. Puntu batean iltzeen linea utzi behar izan genuen, erlaitz estu batetik ezkerretara trabeska bat eginez, ondoren, pixkanaka, ezkerretik eskuinera gorantz igotzen
hasteko. Laxa batzuetatik gindoazen, pauso gogor batzuk emanez. Luze hau librean egiteko, krokisetan markatzen dituzten 6b zailtasunetan, hau izango litzateke nire ustez era bakarra. Krokisek ez
dute xehetasun hau ongi adierazten. Interesa duenarentzat krokisean trazadu beltz batez markatu dut nire hautematzea.
Bidea oso ona da, asko gustatu zaigu. Midi d'Ossoeko ipar aldeak betidanik erakarri nau.
Giro Alpino handia dauka. Bide batzuk eginak ditut, bai udan eta baita ere neguan. Eskalada bereziak dira hauek, Pirineotan ditugun aukeren artean hobenetakoak. Pozten nau duela berrogeita
hamar urte zabaldutako eskalada bide batek oraindik asko esateak gure
mundu bertikal berezi honetan.
Embarrader punta Fourche kolladutik |
Ivan ez zegoen argazki askotarako |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina