2014(e)ko urriakren 15(a), asteazkena

TXINDOKI - BONATTI ORRATZA






   Ezer ez da betiko. Tamalez, beti, guztiari bere amaiera iristen zaio. Suertez, askotan, jada bukatuta zegoen horri indarrez heltzen diogu, aire berriak emanez, hobetzen sarritan. Eskalada Goierrin izan zen, izan da, eta orain da. Hausnartzen dut etorkizunean egongo dela ere esaten. Nortzuk izango diren, eta nola egingo duten, auskalo, oinordekotza hartua izango dela da garrantzitsua.
   Javier Mirallesek komentatu zidan bere garaian, eta Goierriko eskalada pioneroetaz hari naiz, orratza hau ikuskatua zutela. Zazpiturritik askotan begiratzen omen zioten eskalatzeko gogoz. Bonatti orratza izenez deitzen zuten. Suertez, gure eskalada belaunaldiarentzat, eskalada bidez garbia iritsi da. Kalitate handikoa dugu, eta eskalada zoragarriak egiteko aukera eskaintzen ditu. Dastatu gatz pixka batekin. 

 Oria bailarako behe lainotan murgildurik

Paretara iristen

Ezin asetu lehen luzea



 Aritz luze berdinean

Ezin asetu bigarrena

Izan zirelako gara lehen luzea