2012(e)ko martxoakren 23(a), ostirala

SIERRA CANTABRIA- PEÑA DEL LEON- Ama galanta bidea


Peña del Leon pareta zoragarria
   Zenbat eta hobeto ezagutu ingurua gehiago gustatzen zait. Harri bitxi bat da, era naturalean dagoena. Kantabriako mendi zerra, Kodes-tik hasi eta Palomareseraño, pareta zoragarriz josia dago.  Gaurkoan Peña del Leon aukeratu dut nire eskalada eguna pasatzeko. Gerardo Telletxea eta lagunak ekipatutako bideak daude bertan. Orokorrean gradu nahiko altuko bideak dira. Plaka teknikoa.
   Paretara iristeko bi aukera daude: Hego aldetik, Guardia herritik, eta. Iparretik, Lagran herritik. Ni beti azken honetatik ibili ohi nahiz. Etxetik gertuago dut, beraz kotxean gutxiago ibili beharra daukat. Oinezko bidea zoragarria da Lagrandik Toro lepora doana. Basotik igotzen den galtzada zaharra da, magina bat histori ikusitakoa seguruenik. Oso antzinatik erabilia izan da Errioxa eta Arabako lautadak elkartzeko, eta, ondoren, kostaraino iristeko. 

   Lagran herrira iristen garenean, gure ezkerretara, Kanpezutik datorren errepidetik gerturatzen ari ba gara, Cruz del Castillo mendi gailurra izango dugu. Gailur harritsuaren norabidea hartuko dugu kotxez Lagran herriko kale estu batzuk zeharkatuz. Autoarekin landa lur batzuk pasa ondoren, bideak mendi malda igotzen hasten da, kotxea bertan utziko dugu. Ohinez galtzadan gora tirako dugu, baso ederretik. Collado del Toro-ra iristen garenean, cruz del castillora igotzen den bidea eskuinean utzi eta Guardia jaisten den bidea hartuko dugu. Jaisten goazela peña del leon azalduko zaigu gure frente ikusgarri. Kurba batetan bide hau utzi eta senda txiki bat hartuko dugu. Ito bat dago. Senda  beherantz jarraituko dugu, adarrez nahiko estu batzuetan, paretaren bertikalean gauden arte. Puntu horretan, zuzen joko dugu goruntz harrikari eta adar artean. Erresalte batetara iritsiko gera nahiko bertikala, soka batez ekipatua dago igoera errazteko. Sokaren egoera ez da ona, aldatzea premiazkoa izango zen. Erresaltea pasata bideen azpian gaude.



   Nik ama galanta eskalatu dut. Goitik ekipatutako bide bat da, bide deportiboa. Graduan nahiko behartua dagoela iruditu zait. Lehenengo luzean 7a+, gantxo bateri esker pasa al izan dut. Laugarren luzean 7a, gantxoa ere lagun izan dut. Nik eskalatu dudan gradua orokorrean 6c/A1 izan da.
   
Basoa oraindik larrubixi dago

Txondarrak ikusgai daude basoan


Cruz de Castillo, Puerto del Toro-tik


Peña del Leon, Collado del Toro-tik

Ama Galanta bidearen hasiera

   Hemendik Iñakitori animoak bidali nahi dizkiot, mendi istripu batetan min hartu bai du. - Berriro fuerte jartzen zarenean, hasitakoa bukatzera joango gera ¡¡¡.   
     

2012(e)ko martxoakren 10(a), larunbata

PEÑA MONTAÑESA - Lagrimas en la roca, Sin casa, ni perro, ni jardin






   Aurtengo neguko irteera arraro samarra suertatu da. Normalean urte sasoi honetan izotz hormak eskalatzen jarduten gera. Aurten berriz, baldintzak direla eta, haitza eskalatzen pasatzea erabaki dugu. 
   Horretarako Peña Montañesa leku egokia da. Txemarik, marra berri batzuk zabaltzeko lekuak begiratuak ditu. Beraz, faktore guzti horiek kontuan hartuz, Martxoak 4-an Hueskan elkartu ginen biok.  Afaldu orduko solasaldian gure hasierako planteamenduei aldaketa egin genien, hobea iruditu zitzaigun bideren bat errepikatzea zabaltzen hastea baino. Ba dira bide berri mordoa egin gabeak ditugunak, egokiago iruditu zitzaigun errepikatzea.





   Urrunean, Monte Perdido ikusten genuen, hotz laino zuriak gainetik ezin kendu zegoela. Hodei jelatuak ez ziran guregana iristen, baina, bai, ipar haize lehorra. Cierzo deritzon haize hotza da hau, jostorratzak balira bezala barruraino sartzen dena, Burutu genituen bi eskaladetan, eta batit bat bileratan, benetan gaizki pasatu genuen, baina, emaitza ezin hobea izan zen, bi bide ikusgarri eskalatu genituen. "Lagrimas en la roca", eta, "Sin casa, ni perro, ni jardin". Ondo estutu behar izan genuen dena enkadenatzeko. Zorionak bideen egileei. Jendea indartsu eta gogotsu dagoela seinale da. Segi horrela.



  




Sin perro... bostgarren luzean


Sin perro... seigarren luzea


Sin perro zazpigarrena