2010(e)ko abenduaren 21(a), asteartea

Pic du Sarradest- Txiki Park bidea

 



  Asmoa eta gogoa haundiak genituen Kepa Escribano eta biok. Trasto guztiak hartuta abiatu ginen Gavarniko hirugarren solairuan marra berri bat zabaltzeko asmotan. Bigarren aldia zen aste betean Serradesen geundela, eta bietan, zortea ez genuen lagun izan.
   Aurreko saiakeran behetik, zirkotik, hasi ginen eskalatzen. Lehen solairuko bideak formatu gabe zeuden, tenperatura epela zen ere, beraz, zirkotik Serradesa dijoan igoera diagonala hartu genuen goia irabazteko asmoz. Gau itxian gindoazen metroak irazbazten elur pala gelatuei. Eguna argitzearekin batera konturatu ginen erratuta genbiltzala, bastante eskubitara geundela, bigarren solairuko izotzera iristeko zeharkaldi handia genuela egiteko oraindik. Egoera aztertu eta gero, goruntz jotzea erabaki genuen, gainean geneukan arista bat hartzera. Bistak eta giroa apartak ziren. Arista zorrotz eta eroso batetatik gindoazen, plazerra zentzumen mendizaleentzat. Konturatzerako Serradeseko aterpea gure oinetan agertu zitzaigun, izen bereko mendi puntan geunden. Beheruntz eskalatzen hego pareteko kanal zabalatik jaitsi ginen aterperaino. Argi genuen gure handinahiak zapuztuak geratu zirela, beraz, deskansu txiki bat hartu eta izotzean zerbait eskalatze asmoz, ondoko izotz jauzi txikietan jardun ginen. 
    Bigarren aldi honetan, era bitxi batez iritxi giñan aterpera ere: Ostirala azken orduan atera giñan Euskal herritik. Etxean euria zena, Lurdesen elur malutak ziran. Luz Ardiden arte nahiko ondo zegoen errepidea, baina hortik aurrera komeriak izan genitun. Prañeresen pasatu genuen gaua. Hurrengo goizean bidea noiz garbitzen zuten zain geundela, furgonetan elur kateak ez genituen, furgoneta bertan uztea eta auto-stopez gavarniko eski estaziora igotzea erabaki genuen. Gainean bi motxila erraldoi generamatzan, eta, hirugarren solairuko izotz marra begi puntuan.
  Nahiko azkar, Elgetako tipo batek hartu gintuen bere autoan, 4x4 Audin elegantea, Gavarnieko eski estaziora zijoan eskiatzera eskiatzera pistetara. Elurretako gurpilak primeran heltzen ziren errepide jelatuan. Goizeko hamarrak izango ziren oinez aterperuntz abiatu ginenerako. Hiru ordu luze kostatu zitzaigun aterpera iristea. egun horretan nabarmentzekoa haizearen indarra zen, hego-mendebaletik jotzen zuen oso harro. 
  Aterpean behar ez genitun trastoak utzi, eta, soilik eskaladarako materialea hartuta abiatzen gara gure ilusio gelatuaren bila. Oso arriskutxu topa genitun Marbore dorrearen azpiko elur maldak, elur plaka traidoreak zeuden, abalantxa arriskua handia zen. Buelta hartzea erabaki genuen, zuhurrena hori zen.
  Berriro aterpean geunden, ezinaren frustazioz jota. Berandu zenez gaua aterpean pasatzea adostu genuen. Arratseko azken orduan, argitasuna lotarako prestatzen hasten denean, gure frente genuen Serrades mendiko hego paretan izotz bide posible bat ikuskatu genuen. 
  Hotza izugarria zen aterpe barruan, -8º markatzen zituen kepak motxilan zeraman termometroak. Gaua ez oso erosoa izan, Frigorifikoa da Serradeseko aterpea. Lehen orduko itzala aprobetxatuz sartu giñan paretan. Izotzaz juxtua zegoen aukeratu genuen marra, nahikoa aurrera era seguruan egiteko. Eguzkiak paretaren azken zatian arrapatu gintuenean sensazio bitxi bat sortu zen. Ez da oikoena izotzean eskalatzea eguzkiaren argitasunean, berriro plazerra izan zen Serrades mendiko gailurrera igotzea.
Errapel bidez jaitsi ginan paretatik. Arratseko bostetan Gavarniko eski estazioan ginen berriro auto-stopa eginez Prañeresa jaisteko.





2010(e)ko abenduaren 1(a), asteazkena

zaldibiatik-atauna bizikletaz eskalatzera

   


   Askotan egin izan ditut honelako txangoak, baina gaur bururatu zait bideoan grabatzea: etxetik bizikletaz atera eta txindokin eskalatu, edo, pedalei emanez Igaratzaino iritsi Hirumugarrieta mendia igotzeko. Horrelakoak maiz egiñak ditut. Oraingoan antzekoa zen, bizikleta eskalada materialeaz bete eta martxa. Diferentzia, noizean behin gelditu beharko nuela bideo toma batzuk hartzea zen.
  Argazki kamararen bideoa erabili dut, ez dut besterik, ideia proban jartzea zen helburua. Kamara eakalada kaskoan erantsi dut. Soka eta bestelako ekipoa biziketaren parrillan, motxila txiki batetan, sartu ditut. Zaldibia - Lazkao mendi - Amundarain baserria,- Ataun San Martin - Arrateta - Jentilbaratza. Eskalatzeko aukeratu dadan bidea "Plastikolaris zuzena" izan da, 6b+ 100m. Ea gustoko duzuen.


2010(e)ko azaroaren 14(a), igandea

BUDITA FELIZ BIDEA - ORDESA

  

   Aurten bukatu dugu iaz hasi genuen bide hau. Chemarik eta biok zabaldu dugun gure bigarren marra da libro abiertoko paretan. Iaz Mononeuronas zabaldu genuen eta beste hau hasia utzi genuen. Tirada bat dute komuna, bots garrena. Biak konparatzen baditugu, budita zailagoa da. Plaketan sartu behar izan genun aurrera egiteko, beraz paraboltak beharrezko bihurtu ziren. Giro haundiko bidea dugu, Ordesaren marka ondo jarria dauka. Hemen duzue krokisa egitera animatzen bazarete erabiltzeko.














TXAPELATXA BIDEA BALERDI MENDIAN

  

Atzo berriro eskalatu nuen Txapelatxa. Aspaldian neraman buruan bide paregabe hau errepikatzeko asmoa. Igo nuen azkenengo aldia orain bi urte izango zen. Nik dakidanez beste errepikapen bat dago bakarrik,  Gorka Karapeto eta bere soka lagunarena. Zabaldu nuenetik, orain sei urte, hirutan igo dut, denak bakarka. Atzoko igoerak berriro konfirmatu zidan oso eskalada zorrotza dela, abentura terrenoetan ondo mugitzen den jendearentzat aproposa. Hirugarren eta laugarren luzeko plaka garbiak burua argi eramatea eskatzen dizu. Harro nago bide honetaz. Gustako litzaidake gende gehiago bera eskalatzen saiatuko balira. Hor krokisa nahi duenarentzat.





   


2010(e)ko azaroaren 13(a), larunbata

Espolon Alberto Larrasa mendira ( falso palomares)

  Hau da Blogga honetan idazten dudan lehen sarrera. Betidanik gustuko izan dut mendiaz idaztea, kuaderno eta orrietan egiten nuen, baina, informazio hori ezinezkoa zen jakigura zuen edonorengana iristea. Orain, teknologiari esker, edonork irakurri ditzake hitz hauek.
   Abentura da niretzat hasi berri dudan eginkizun hau, ez naiz batere jaioa informatika gaietan. Honekin, uste dut, mendiarekiko motibazio berri bat sortuko dut, eta hau positiboa da, mendizaletasunaren sugarra ahalik eta luzaroen piztuta eduki nahi dut.


   Azaroak 4ean Larrasa mendiko hego pareta zurian zintzilikaturik ibili nintzan. Sarasa bidea eskalatu nuen aurretik. Neguko egun eguzkitxu eta dotore batean izan zen. Gogoratzen dut sarrera zuzenetik sartu nintzela, jatorrizko bideak erlaitz batetik egiten du, eta, luze kurioso bat suertatu zela, 6c nire iritziz. Egun hartan ikusi nuen Espolon Alberto deritzan bidea. 
   Harriaren kalidadea eta trazatuaren itxurak animatu ninduen berriro bueltatzera Larrasa mendiko hego hormara. Espolon Albeto bost luze dira. Hasierako biak arrakala batetik dijoaz. Nahiz eta ekipatua dagoela esan friend ertainen bat edo beste ondo etortzen da lasaiago igo ahal izateko, nik ez nituen eraman eta faltan bota nituen.
   Hurrengo bi luzeetan haitz plakan zehar alderik alde ibili beharra dago. Azken luzean arrakala zabal bat artzen da, pixka bat desplomatua dago. Nahiz eta espit lodiekin ekipatua egon, oso komenigarria da friend joku bat eramatea. Laua ere ondo etorriko da azken luzean.
   Graduen kontua argitzearren, nire iritziz, lehen luzea eta bigarrena 6c dira. Hirugarrena 6b izango da. Laugarrena 6a, eta, azkena 6c.
   Ni Lagran herritik gerturatu nintzan paretara. Herri bertatik pista asfaltatu bat ateratzen da marka txuriz eta gorriz markatua, Puerto del toro aldera dijoa bide hau, eta, andik Biasterira  jaisten da. Baso zoragarri batetik doa bidea. Oinez goazela edonon txondar guneak topatuko ditugu. puerto del Toro irabazten dugunean dugunean GR-a utzi eta Cruz del Castillo mendira doan bidea hartuko dugu. Basotik segitzen dugu igotzen, pagoak utzi ditugu eta arteak dira oraingoak. Zuhaitzetatik irtetzen garenean Cruz del Castillo eta Larrasa mendien orratzak ikusiko ditugu. Puntu honetan, zelai malkartsu bat, hegoaldera jaisten hasiko gara Larrasaren behe partea hartzera. Guztira ordu eta erdi izango dira. 
   Eskalatu ondoren gailurretik jaisteko, Larrasa menditik Cruz de Castillo-ra joango gara eta puntara iritsi gabe bidea jarraituko dugu beheruntz. Seguituan igotzeko erabili dugun bidera iritsiko gara.
   Orokorrean bidea ona iruditu zait, pixkat esigentea bere graduako. Egin beharrekoa.