2010(e)ko abenduaren 1(a), asteazkena

JENTILBARATZA Zaldibiatik-Atauna bizikletaz eskalatzera

   


   Askotan egin ditut honelako txangoak: etxetik bizikletaz atera eta txindokin eskalatu, edo, pedalei emanez Igaratzaino iritsi eta Hirumugarrieta mendia igo. Gaur baina bideoan grabatzea bururatu zait. Beraz, bizikleta eskalada materialeaz bete dut eta martxan jarri naiz. Alde bat zegoen beste aldiekin alderatuta, noizean behin gelditu beharko nintzan bideo toma batzuk hartzera.
  Argazki kamararen bideoa erabili dut grabatzeko, ez dut besterik, ideia proban jartzea zen helburua. Kaskoari kamara gehitu diot egin diodan egokitzapen baten bidez. Soka eta bestelako ekipoa motxila txiki batetan sartu dut eta biziketaren parrillara lotu. Egin dudan ibilbidea;  Zaldibia - Lazkao mendi - Amundarain baserria,- Ataun San Martin - Arrateta - Jentilbaratza. Eta eskalatzeko aukeratu dadan bidea berriz; "Plastikolaris zuzena" izan da, 6b+ 100m. Ea gustuko duzuen.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina