2018(e)ko irailakren 25(a), asteartea

ANSO- TOZAL DE ESPELUNGA - Culo spray


   Ez da bat-batean gertatzen, denbora behar du. Normalean mantso etortzen da, ibaiko ura udan bezala, suabe, atsedenik gabe, mendietan jaiotzen denetik itsasoan desagertzen den arte. Ez zaitu egoerak harrituko, kontziente bai zara pasa den denbora ez dela alferrikakoa izan. Garrantzitsua dena, ibaiko urak egiten duen moduan urloa topatzen duenean, hura gainditu eta itsasorako bidea jarraitzea da. Nire sentsazio hau, beterania izanen da, eskalatzen harrapatu nau.

Lehen luze gupidagabea

   Enekoren azken eskalada proposamenarekin etorri zen sentsazio nabarmen hau, Zurizako Espelunga horman dagoen Culo spray bidearekin hain zuzen ere. Mikel Pérez de Larraya, Ander Zabalza, eta, Mikel Ironizaren laguntzarekin zabaldutako bidea dugu. Iruñako alpinista belaunaldi berria ditugu, oso indartsu datozenak, segida emanez beti goi mailan egon den Nafarroako alpinismo giroari.
   Culo spray bidearen krokisa eskuan nuela gertatu zitzaidan narratzen hari natzaizuen zalantza arraro hori, -kapaz izango naiz gazte hauen proposamenarekin aurrera egiteko?, ni eskalatzen hasi nintzenean, orain hiru hamarkada, eskalatzaile hauek jaio gabeak ziran oraindik.

 Bigarren tirada

   Burutazio bitxi hauek bueltaka nituen, espelunga hormaren itzal babeslearen bidean, iraileko ostegun lasai batean.
   Zutik, gora begira, Culo spray bidearen hasieran, lurretik hamar metrotara dagoen bigarren parabolta ikustean deigarri egin zitzaigun, bertatik mosketoi bakarti bat zegoen zintzilik, gurea baino lehenagoko sokadaren batez saiakeraz ziur, nire sentsazio arraroa handitu besterik ez zen egin. Bere herioarekin kontzientea den, baina, borrokarako prest dagoen gerlaria bezala, luzearekin astea eskatu nion Enekori. Katu oinak jantzita hil nahi nuen. Horrela izan zen, urte luze hauetan harkaitzera itsatsita egotetik ikasitako trikimailu guztiak probatu nituen, eta, amore eman besterik ezin izan nuen egin. Haitzakia ahoan nuela izan zen, nola ez: hirurogei garren hamarkadako haurrak, jaiotze kopuruaz asko izan omen ginen, gehiengoak berriz, altueran, eskasak. Enekoren txanda etorri zen ondoren. Oni pausoa trabatu zitzaion ere, baina bera, ez zegoen ain azkar amore emateko prest. Dena galdua zegoela pentsatzen hasiak ginen unean, Eneko pauso gupidagabea gainditzea lortu zuen.

Hirugarrena


   Zorioneko gu, penagarria izango litzaiguke, pauso exkas batengatik, hurrengo luzeetan dagoen kalitatezko eskalada galtzea.

Laugarrena

   Bigarren tirada izugarri ona da, arrakala eskalada modukoa. Ezkerrean kokatua dagoen lehen parabolta ez genuen txapatu, zuzen sartu ginen arrakalara.


   
   Hirugarrena mundiala da ere, luzea, soka bakarrarekin egin genuenez tentuz joan behar izan ginen igurtzia ekiditeko.

Bosgarren luzea


Bosgarrena

   Eskalada erritmo ona generaman, tiradak bata bestearen atzetik azkar igotzen genituen, gozatzen gindoazen. Azken luzean geundela harrapatu gintuen eguzkiak, zartako bat izan zen, gustura egotetik sufritzerainoko distantzia txikia da.

Ezkaurre tontorra


Ur horma

Seigarrena


   
Zazpigarrena

      Urdaburu bidetik errapelatu genuen, pozik, ezinezkoa zirudiena egitea lortu genuelako.

Saiak eta Ugatzekin batera, xagutxoa izan genuen gure eskaladaren testigu bakarra.

2018(e)ko irailakren 12(a), asteazkena

PEÑA DE SIN - Venganza bidea




   Mendekua; indarkeria justifikatzeko aitzaki bat besterik ez da, bortizkeria estali nahian maiz erabiltzen dugun desenkusa. 
   Altsasuko gazteen auzia mendekua izan da, sententziaren bortizkeria bengantza terminoetan bakarrik ulertu daiteke, eta, pertsona batzuek justifikatzen dute.

   Furgoneta gidatzen noa Pirineoruntz, Eneko Cesarrekin geratua nago eskalatzeko, irratia piztua daramat. Albisteetan gertakariri tamalgarri batzuen bueltan Kataluniaren arazoari heltzen diete, oraingoan lazo orien kontuarekin hari dira, Altsasuko gertaerekin konparatzen dituzte, hemen ere jende multzo batek mendekua eskatzen du. Irratia itzaltzen dut.



   Nik ez dakit noren edo zeren kontrako mendekua hartu nahian ibili zen Josema Jarrin 1994-ean, bakarka, Peña de Sin horman, venganza bidea zabaldu zuenean. Izugarrizko balentria izan zen, lan itzela, tamalez, mendi erronka askoren moduan kirol meriturik gabe pasatu zena, sikiera, Josemak, bere mendeku pertsonala burutzea lortu izan balu.

   Zaia egiten zait pentsatzea horma batetan mendekua bilatu dezakezunik. Agian asmo horrekin sartu zintezke, amorruz beteta, baina, ziur naiz, amildegien eraginen ondorioz intentzio hori alde batetara geratuko dela. Gu, Aszeta mistikoen moduan, hormak aukeratzen ditugu bakean egoteko, gizalegeetatik urrun. Nire iritziz, gurea, mendeku pertsonala izan ohi da, gatazka propioa gainditu behar izatea; beldurra, gabezia... horrela besteak bakean uztea lortzen dugu.


Bidearen krokisa behin behinekoa egin arte

Trazadua 

   Orain bi urte hasi giñan Eneko eta biok venganza bidea askatzeko asmotan. Ahalegin hutsean geratu zen lehen saiakera ura, Josemak erabilitako eskalada teknika ez zetorren bat eskalada askearekin. Josemak buril zuloak egin zituen gantxoak kokatzeko eta, era ez natural horretan aurrera egin zuen haitz plaka lisoetatik. Garai batean ohikoak ziran teknika hauek,  horma handietako eskaladan erabiltzen ziran batit bat, nik Paineko erdi dorrean, intsumisioa bidean, erabili nuen teknika hau ere, edo gertuago, Txindokiko fronton horman Eskarlet O’Lara bidean ere aurkitu daitezke zulotxo hauek. 



   Aipatu dudan lehen saiakera horretan hirugarren luzetik jaitsi giñan Eneko eta biok, planteamendu berri batekin egin genuen bahera, - zergatik ez Josemari gure asmoak adierazi?, eta, aldi berean eskatu ea inporta zitzaion bere bidea era askerako berreraikitzea? - gure pozerako Josemak bai erantzun zuen.





   Iaztik ez nuen Enekorekin eskalatzeko aukerarik izan. Peña Santako horma ikusgarrian, Unairekin batera, Oparia bidea zabaldu genuenetik ez nuen bere berri izan. 
   Enekoren telefono deiak atseginak izaten dira beti, eskalada proposamen ederrez etortzen dira, ojo lince ezizena ez diote alperrik jarri, oraingoan ere fin ibili da.

Putreak nola elikatzen dituzten testigu izan giñan, ikusgarria.

   Puntu garrantzitxu bezala, igoera luze honetan zein zen erabili beharreko estrategia adostu behar genuen. Nik paretan lo egitea proposatzen nuen, horrela, uneoro, zegokigun lekuan egongo bai giñan, soka finkoetatik igotzen eta jaisten ibili ordez, indarra eta denbora aurreztuz.



   Peña del sinek inguratze motza du, eta, asko eskertzen da, batit bat, oreka galtzea eragiten dizun petate erraldoi batekin bazoaz.
   Venganzaren lehen luzea oso ona da, diedro perfektu batetik doa, cazador de estrellas bideak ere bertatik hartzen du hasiera. 
  Duela bi urteko saiakerarekin konparatua, oraingoan, igotzen gindoazela bidea moldatzen genuen, eta, oso atsegina gertatzen ari zen. Pareta tentea denez petatea arazorik gabe igo genezakeen, bidearen hasieran pare bat alditan trabatu zitzaigun bakarrik.
  Lasai gindoazen, marraskiloen moduan, behar genuen material guztia gainean generaman. Eskalada luzeak; gogorrak eta, oso ederrak ateratzen ari ziran. 
   Ilunabarrak bosgarren bileran arrapatu gintuen, bele zulo zikin bat, oso desatsegina gertatuko litzaiguke gaua bertan pasatu behar izatea. Enekok, buruko argiarekin, seigarren tirada eskalatu zuen, zorionez errepisa on batetan bukatzen zena, gaua pasatzeko egokia.







   Ez nuen lo sakon bat egiterik izan, buelta dezente eman nituen postura ezin hartuz, garrantzitsuena deskantsatzea zen, eta, indarrak berritzea, geratzen zitzaigun bide zatia eskalatu ahal izateko.





   Gogor hasi giñan eskalatzen bigarren egunean ere. Zortzigarren luzea arrakala eder batetik doa, oso tirada ona da, asko eskalatu beharrekoa. Aurreko egunaren erritmo berdina generaman, luzeak librean igotzea kostatzen ari zitzaigun. 




    Azken luzeak sabai bat hartzen du, zuhaitz batzuk daude traba egiten sabai honen erdi erdian. Sabaiaren ezkerretara diedro etzan bat ateratzen da, askoz erakarriagoa eta, gure iritziz, era askean, logikoagoa, beraz hortik tiratu genuen.



   Hormaren gainean geunden jadanik, eskaladaren parte bihurtu zen petate zaharra alboan genuela. Venganza bidea era askean egin izana, eta, eskalada bide on bat berreskuratu dugun sentsazioarekin pozaren pozez geunden, esker onez besarkatu giñen Eneko eta biok.



      Jaisteko sin plan bidea erabili genuen, errapelatzeko ongi prestatua dago.