2018(e)ko irailaren 12(a), asteazkena

PEÑA DE SIN - Mendeku bidea (Venganza)




   Mendekua; indarkeria justifikatzeko aitzaki bat besterik ez da, bortizkeria estali nahian maiz erabiltzen dugun desenkusa. 
   Altsasuko gazteen auzia mendekua izan da, sententziaren bortizkeria bengantza terminoetan bakarrik ulertu daiteke, eta, pertsona batzuek justifikatzen dute.

   Furgoneta gidatzen noa Pirineoruntz, Eneko Cesarrekin geratua nago eskalatzeko, irratia piztua daramat. Albisteetan gertakariri tamalgarri batzuen bueltan Kataluniaren arazoari heltzen diete, oraingoan lazo orien kontuarekin hari dira, Irratiko tertuliakideek gertakariak Altsasuko jazoerekin alderatu dituzte, hemen ere jende multzo batek mendekua eskatzen du. Irratia itzaltzen dut.



   Nik ez dakit noren edo zeren kontrako mendekua hartu nahian ibili zen Josema Jarrin 1994-ean, bakarka, Peña de Sin horman, venganza bidea zabaldu zuenean. Izugarrizko balentria izan zen, lan itzela, tamalez, mendi erronka askoren moduan kirol meriturik gabe pasatu zena. Gutxienez, Josemak bere mendeku pertsonala burutzea lortu izan badu.
   Zaia egiten zait pentsatzea horma batetan mendekua bilatu dezakezunik. Agian asmo horrekin sartu zintezke, amorruz beteta, baina, ziur naiz, amildegien eraginen ondorioz intentzio hori alde batetara geratuko dela. Gu, Aszeta mistikoen moduan, hormak aukeratzen ditugu bakean egoteko, gizalegeetatik urrun. Nire iritziz, gurea, mendeku pertsonala izan ohi da, gatazka propioak gainditu beharra; inkonformismoa, fustrazioa, beldurra... horrela besteak bakean uztea lortzen dugu.


Bidearen krokisa behin behinekoa egin arte

Trazadua 

   Orain bi urte hasi ginen Eneko eta biok venganza bidea askatzeko asmotan. Ahalegin hutsean geratu zen lehen saiakera ura, Josemak erabilitako eskalada teknika ez zetorren bat eskalada askearekin. Josemak buril zuloak egin zituen gantxoak kokatzeko eta, era ez natural horretan aurrera egin zuen haitz plaka lisoetatik. Garai batean ohikoak ziran teknika hauek,  horma handietako eskaladan erabiltzen ziran batit bat. Nik Paineko erdi dorrean, intsumisioa bidean, erabili nuen teknika hau. Edo gertuagoko leku batean, Txindokiko fronton horman, Eskarlet O’Lara bidean aurkitu daitezke zulotxo hauek. 



   Aipatu dudan lehen saiakera horretan hirugarren luzetik jaitsi ginen Eneko eta biok, baina  planteamendu berri batekin egin genuen bahera, - zergatik ez Josemari gure asmoak adierazi?, eta, aldi berean eskatu ea inporta zitzaion bere bidea era askerako berreraikitzea? gure pozerako Josemak bai erantzun zuen.





   Iaztik ez nuen Enekorekin eskalatzeko aukerarik izan. Peña Santako horma ikusgarrian, Unairekin batera, Oparia bidea zabaldu genuenetik ez nuen bere berri izan. 
   Enekoren telefono deiak atseginak izaten dira beti, eskalada proposamen ederrez etortzen dira, ojo lince ezizena ez diote alperrik jarri, oraingoan ere fin ibili da.


Putreak nola elikatzen dituzten testigu izan ginen, ikusgarria.


  Eskaladarekin hasi aurretik, argitu beharreko gaiak genituen. Puntu garrantzitxu bezala, igoera luze honetan zein zen erabili beharreko estrategia adostu behar genuen. Nik paretan lo egitea proposatzen nuen, horrela uneoro zegokigun lekuan egongo ginen, soka finkoetatik igotzen eta jaisten ibili ordez, indarra eta denbora aurreztuz.




   Peña del sinek inguratze motza du, eta, asko eskertzen da, batit bat, oreka galtzea eragiten dizun petate erraldoi batekin bazoaz.
   Venganzaren lehen luzea oso ona da, diedro perfektu batetik doa, cazador de estrellas bideak ere bertatik hartzen du hasiera. 
  Duela bi urteko saiakerarekin konparatua, oraingoan, igotzen gindoazela bidea moldatzen genuen, eta, oso atsegina gertatzen ari zen. Pareta tentea denez petatea arazorik gabe igo genezakeen, bidearen hasieran pare bat alditan trabatu zitzaigun bakarrik.
  Lasai gindoazen, marraskiloen moduan, behar genuen material guztia gainean generaman. Eskalada luzeak; gogorrak eta, oso ederrak ateratzen ari ziran. 
   Ilunabarrak bosgarren bileran arrapatu gintuen, bele zulo zikin bat, oso desatsegina gertatuko litzaiguke gaua bertan pasatu behar izatea. Enekok, buruko argiarekin, seigarren tirada eskalatu zuen, zorionez errepisa on batetan bukatzen zena, gaua pasatzeko egokia.







   Ez nuen lo sakon bat egiterik izan, buelta dezente eman nituen postura ezin hartuz, garrantzitsuena deskantsatzea zen, eta, indarrak berritzea, geratzen zitzaigun bide zatia eskalatu ahal izateko.





   Gogor hasi giñan eskalatzen bigarren egunean ere. Zortzigarren luzea arrakala eder batetik doa, oso tirada ona da, asko eskalatu beharrekoa. Aurreko egunaren erritmo berdina generaman, luzeak librean igotzea kostatzen ari zitzaigun. 




    Azken luzeak sabai bat hartzen du, zuhaitz batzuk daude traba egiten sabai honen erdi erdian. Sabaiaren ezkerretara diedro etzan bat ateratzen da, askoz erakarriagoa eta, gure iritziz, era askean, logikoagoa, beraz hortik tiratu genuen.



   Hormaren gainean geunden jadanik, eskaladaren parte bihurtu zen petate zaharra alboan genuela. Venganza bidea era askean egin izana, eta, eskalada bide on bat berreskuratu dugun sentsazioarekin pozaren pozez geunden, esker onez besarkatu giñen Eneko eta biok.




      Jaisteko sin plan bidea erabili genuen, errapelatzeko ongi prestatua dago.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina