Ez da bat-batean gertatzen, denbora behar izaten du. Normalean mantso etortzen da, ibaiko ura udan bezala, suabe, atsedenik
gabe, mendietan jaiotzen denetik itsasoan desagertzen den arte. Ez zaitu egoerak harrituko, kontziente bai zara pasa den denbora ez dela
alferrikakoa izan. Garrantzitsua dena, ibaiko urak egiten duen moduan urloa topatzen duenean, hura gainditu eta itsasorako bidea jarraitzea da. Nire sentsazio hau, beterania izanen da, eskalatzen harrapatu nau.
|
Lehen luze gupidagabea
Enekoren azken eskalada proposamenarekin
etorri zitzaidan sentsazio nabarmen hau, Zurizako Espelunga horman dagoen Culo spray
bidean hain zuzen ere. Mikel Pérez de Larraya, Ander Zabalza, eta, Mikel
Ironizaren laguntzarekin zabaldutako bidea dugu. Iruñako alpinista
belaunaldi berria ditugu, oso indartsu datozenak, segida emanez beti goi mailan
egon den Nafarroako alpinismo giroari.
Culo spray bidearen krokisa eskuan nuela
gertatu zitzaidan narratzen hari natzaizuen zalantza arraro hori, -kapaz izango
naiz gazte hauen proposamenarekin aurrera egiteko?, ni eskalatzen hasi
nintzenean, orain hiru hamarkada, eskalatzaile hauek jaio gabeak ziran
oraindik.
Bigarren tirada
Burutazio bitxi
horiek bueltaka neramatzan Espelunga hormaren itzal babesgarriaren bila
nindoala, iraileko ostegun lasai bat zen. Zutik, gora begira, Culo spray bidearen hasieran, lurretik hamar metrotara dagoen
bigarren parabolta ikustean, deigarri egin zitzaigun. Bertatik mosketoi bakarti bat
zegoen zintzilik, gurea baino lehenagoko sokadaren batek utzia, nire sentsazio arraroa handitu besterik ez zen egin. Bere herioarekin
kontzientea den, baina, borrokarako prest dagoen gerlaria bezala, luzearekin hastea eskatu nion Enekori. Katu oinak jantzita hil nahi nuen. Horrela
izan zen, urte luze hauetan harkaitzera itsatsita egotetik ikasitako trikimailu guztiak probatu nituen eta, amore eman besterik ezin izan nuen egin. Haitzakia ahoan
nuela izan zen, nola ez: hirurogei garren hamarkadako haurrak, jaiotze kopuruaz asko izan omen ginen,
gehiengoak berriz, altueran, eskasak. Enekoren txanda etorri zen ondoren. Oni pausoa trabatu zitzaion ere, baina bera, ez zegoen ain azkar amore emateko prest. Dena
galdua zegoela pentsatzen hasiak ginen unean, Eneko pauso gupidagabea gainditzea
lortu zuen.
Hirugarrena
|
Zorioneko gu, penagarria izango litzaiguke pauso exkas batengatik hurrengo luzeetan dagoen kalitatezko eskalada galtzea.
Laugarrena
Bigarren tirada izugarri ona da, arrakala eskalada modukoa. Ezkerrean kokatua dagoen lehen parabolta ez genuen txapatu, zuzen sartu ginen arrakalara.
Hirugarrena mundiala da ere, luzea soka bakarrarekin egin genuenez tentuz joan behar izan ginen igurtzia ekiditeko.
|
Bosgarren luzea |
Bosgarrena
Eskalada erritmo ona generaman, tiradak bata bestearen atzetik azkar
igotzen genituen, gozatzen gindoazen. Azken luzean geundela harrapatu gintuen
eguzkiak, zartako bat izan zen, gustura egotetik sufritzerainoko distantzia
txikia da.
|
Ezkaurre tontorra |
Ur horma
Seigarrena
Zazpigarrena
Urdaburu
bidetik errapelatu genuen, pozik, ezinezkoa zirudiena egitea lortu genuelako.
|
Saiak eta Ugatzekin batera, xagutxoa izan genuen gure eskaladaren testigu bakarra. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina