Gaur bezelako egun batean, duela bi mila urte, Jesukristok bere kalbarioa izan zuen. Aste santuan gabiltza egun hauetan. Bizkarrean gurutze handi bat zuela Golgota mendia igo zuen, Erromatar soldaduek kolpatzen zuten bitartean. Gurutzea Golgota mendiaren puntan ezarri zuten, Euskal
Herriko mendi askotan bezala, Nazareteko jesus bertatik zintzilikatu zuten esku eta hanketan iltze bana sartuz.
Ideia ori etorri zait burura Uzturreko gailurrera iritsi naizenean eta, aurrez aurre, gurutze zuri erraldoiarekin topo egitean. Zergatik gurutzea? Norbaitek Tolosatik bizkarrean igoko zuen? Merezi bai.
Ideia ori etorri zait burura Uzturreko gailurrera iritsi naizenean eta, aurrez aurre, gurutze zuri erraldoiarekin topo egitean. Zergatik gurutzea? Norbaitek Tolosatik bizkarrean igoko zuen? Merezi bai.
Zaldibiko plaza
Gaur egun, erlijio eta sinismenak albo batetara utzita, mendi gailurretara iristen garenok, izerdiz blai eta arnas estu, nahiko penitentzia egin dugu. Aurreko eguneko zerbeza eta Jan desfasea garbitu nahia izaten da gehienetan. Gailurrera iristsi eta aire garbia arnastuz gero, ziur gaude gure penitentzia bete dugula, eta prestu gaudela berriro zerbezaz asebetetzeko.
Zein ederto, nik beintzat ez dut bidea alperrik egin, purifikatu naiz, jaisterakoan lehen gauza Izaskunen pintxo eta kaña hartuko ditut. Ahula da haragia.
Uzturre mendia Tolosatik
Egunkaria bidea asko gustatu zait, motza baina ona da. Oso ondo ekipatua dago. Bidearen hasiera iristeko altzairuzko kable luze bat dago babes moduan. Trepada hori nahiko zikina dago, beraz, norbait joaten bada, eta animoak baditu, zerratxo bat eraman. Bertaratzeko bi
aukera daude. Uztureko bide normala hartu eta gailurrera iristear gaudela
kanalera jaitsi, hortik kablera iritsiko gara. Edo, zuzen azpitik. Azken hau, ezagutu gabe, liosoa gerta daiteke. Noski, nik, azken hau hartu nuen.
Uzturre Izaskundik
Egunkaria bidearen eskuinetara ekipatutako beste bide bat ikusi dut. Ez dut inongo informaziorik. Norbaitek informazioa partekatu nahiko balu, idatzi.
Gerturatzen
Zoriondu nahi ditut Asier eta bere kideak Egunkaria bidea zabaltzea gaitik, Gipuzkoan horrelako eskalada bideen faltan gabiltza. Goiz eder bat pasa
dut zuen lanari esker.
Kuriosidade
bezala, eskalada irteera hau bizikletaz egin dut. Zaldibian hasi naiz pedalei
astintzen eta Tolosaraino joan nahiz N1 zaharraren alboan doan bidegorritik. Tolosatik Izaskunera iritsi
nahiz eta pistan gora txirrindua utzi dut. Lehen maldak hasten direnean ezkerretara egin dut pista zabal bat hartuz, Uzturre mendiaren azpian utzi nau honek, baso itxia zeharkatuz, maldan gora zuzen, iritsi naiz paretara, Egunkaria bidea eskalatu, gailurrean flipatu, eta
bizikleta gainean berriro, Zaldibiara bueltatu naiz.
Bidearen hasiera
Pekatariok horrelako penitentziak behar izaten ditugu gure anima galduak salbatzeko.
Gailurrean