2011(e)ko uztailakren 14(a), osteguna

PEÑA ALTA- Muskaria eta Regendez bideak



   Goierri aldea lainoez eta euriaz hartuta dagoenean, hanka egitea da onena. Gipuzkoako mendixka berdeetatik ez oso urrun, beste panorama bat bilatu dezakegu, Kantauri itsasoko hezetasunak Toloño mendilerroarekin jotzean Errioxan mikroklima sortzen da, aparta mahatsondoentzat. Ardorako ona bada guretzako dudarik gabe ere.
   Muskaria lehenago eskalatua nuen ere, Regendez berriz lehen aldia izan da. Biak egiteko ideiarekin bidaia egin dut Meanoko haitzetara.
   Pareta hauetan zabaldutako lehen bideak dira hauek. Horman ikuskatzen diren bi arrakala nabarmen bakarrak igotzen dituzte. Ondoren etorri diren bideak beste kutsu bat izan dute.
   Muskaria bidea trepada txiki eta zikin bat egin eta gero hasten da. Bi parabolt daude bertan. Lehen luzea nahiz eta 6a+ izan, bideak duen exigentena izan daiteke. Nahiko zikina dago eta ez dago oso ekipatua. Hurrengo luzeak zoragarriak dira, oso harkaitz onean. Nahiko ekipatua dago, frienak apenas erabiliko ditugu. Luzeak bateratu daitezke.
   Regandez berriz, naiz eta ekipata egon ere, gehiago erabiliko ditugu frienak eta fisureroak. Lehen luzea ezkerretik eskubira dijoa jardin bateraino. Reunioa parabolt batean egingo dugu. Jardinetik gora 15 metrotara beste bilera bat dago. Hirugarren eta laugarren luzeak fisura zabal batetik dijoaz. Tximinia teknikan igo beharra dago. Paraboltak ondo kokatuak daude. Luze batetan eskalatu dezakegu bi tirada hauek.
   Ikusi dudanez bi bide eder hauen aldamenetan ekipamendu lanetan ari dira.

2011(e)ko uztailakren 4(a), astelehena

RANERO- Durdus bidea


DURDUS KROKISA

   Hau duk marka.  Ehun da berrogei metroko bide bat eskalatzeko bi egun behar. Gauza ez da asedioan ibili naizela, soka fijatuz, ez. Lehen egunean ez nuen lortu pareta azpira iristea. Nahiz eta goiz ibili nintzen larunbata horretan, bidea ez nuen ondo hartu, eta galdua ibili nintzan sasi eta harrikarietan. Bidea situatzea lortu nuenerako, eta bidearen traza garbi azaldu zitzaidanean, berandu zen dagoeneko. Etxekoak zain nituen, Karpin abenturara joateko plana egina  bai nuen umearekin, eta ezin hutsik egin. Beraz igandean beharko zuen izan.

Lekuko planoa

   Igandean berriz eguraldia nuen kontrako. Gauean ekaitzak jo zuen eta goizean oraindik trazak zebiltzan Picos aldean. Haizeak urrunetik trumoi hotsak ekartzen zituen niregana. Zerua, nahiz eta goizean oskarbi altxatu, estaltzen zihoan momenturo. Zain egon nitzan bidexkaren ondoan eguraldiak zein traza hartzen zuen ikusteko. Trumoi hotsak desagertu ziren euri fina bat haste zen unean. Asko botako ez zuen esperantzarekin segitu nuen paretara gerturatzearekin. Erabat bustia iritsi nintzen horma azpira. Zortez pareta lehorra zegoen. Materiala hartzen ari nintzen bitartean euria egiteari utzi zion.

Lehen luzea

   Lehen luzea flipe bat da. Ez naiz sekula ohituko tximinietan ibiltzeaz. Eskerrak parabolta dagoela tximini irteeran. Zein diferentzi luze hau aurretik egin edo bigarrenez joan. Materiala jasotzen ari nintzela, bueltan gora nentorrela, beste aurpegi bat ikusi nion arrakala handi honi. Bigarren eta hirugarren luzea batean igo nituen. Hirugarrena igotzeko artifiziala erabili nuen. Bigarrengoz saiatu nintzen librean pasatzen. Trabesia paso bat dauka fuerte xamarra. Laugarrena ere artifiazialez egin nuen gora. Librean salida batzuk beharrezkoak dira seguru batzuetara iristeko. Gantxo bat eraman ezkero ez zen hain behartua izango. Luze hau librean oso gogorra izango da. Bost garren luzea ongi egiten da librean, nahiz eta paso tonto bat izan.

Laugarren luzea

   Jeitsiera oinez egin nuen. Ranero gailurraren azpitik, Torca del Carlistako kolladura joan nintzen eta handik behera zuzen Pozolaguako aparkamendura.

Azken luzea


   Garaiz iritsi nintzan familiarekin karrantzako igerilekura joateko.



Ranero mendiaren magaletik