2012(e)ko ekainaren 7(a), osteguna

PEÑA MONTAÑESA- !!! Que riesgo tiene la prima ¡¡¡



   Eskalatzaileei galdetzen ba diegu zein den beraientzat eskalada bide perfektua, logikoki ez ginateke denok ados egongo. Batzuek metro asko eta gailur lirain bat eskatzen dute. Besteak berriz  desplome batean gestu eder eta zailak egiten geratuko ziran. Daude baita ere arrakaletan gustura ibiltzen direnak, hormaren pitzaduretan gorputzeko edozein zati sartuz aurrera egiten plazerra lortzen dutenak. 
   Orain beste galdera bat planteatzen dut. ¿ zein izango zen zuek zabaldutako bide perfektua ?.Hemen gauza konplikatu egiten da nire iritziz, eta ari naiz behetik zabaldutako bidetaz, ez goitik ekipatutako marretaz. Txemarik eta biok iritzi berdinekoak gara horretan. Ez dio inporta luzea edo motza izan, arrakala edo desplomea, kare harria, granito arroka... haitzaren kalidadea ona bada eta progresioa babesteko aukerak ematen baditu, bidea garbia behar du izan.  

   Bidearen hasiera. Ezkerreko arrakalatik dijoa.

   Urteak daramatzagu Txemarik eta biok elkarrekin eskalatzen. Ondo ezagutzen dugu elkar. Badakigu batera gure eskalada proiektuak burutu al izango ditugula, mendian asko dugu berdin.
    Maiatzerako geldituak geunden, Txemak Peña Montañesan bi proiektu zituen ikuskatuak. Bietatik bat aukeratu beharra zegoen, hori egin genuen.

Lehen luzea.
   Buerdako orratzetan marra posible bat ikuskatua zuen Txemak aspalditik. Presunto homicida eta Devorando la vida bideen artean. 
   Buarda orratzera inguratzeko kanal handiko bidea hartu beharra dago, ordu eta erdiko bidea da. Hasiera oso nabarmena dauka "Que riesgo..." bideak, arrakala batetik hasten da kobaren ezkerraldean. Bidean zehar oso material fixo gutxi utzi dugu. Lehen bileran iltzea eta parabolta daude. Hirugarrengo bileran iltze bakarra. Laugarren bileran parabolta dago eta luzean iltzea. 
   Bidea ondo babesten da friend eta mikrofriendez. Laugarren eta bosgarren tiradetan mikrofriendak dira giltzarri.

Bigarren tirada.

   Nire aldetik adierazi nahi dizuet oso arro nagoela eskalada honetaz. Nire eskalada eboluzioan puntu bat gehiago estutu dudala iruditzen zait.


Hirugarren luzean.

   Laugarrena. Ondo garbitua utzi genuen.


Bosgarren luzean.

    Hor dago nahi duenarentzat.