2012(e)ko maiatzakren 8(a), asteartea

LA CABRERA - Eskalada batzuk


Pico de la Miel eta La Cabrerako orratzak
   Gogoa jartzen dugula ez dago dudarik. Ez zen egun aproposena eskaladan aritzeko, baina gu han ginen. Arrakalak bustiak zeuden, eta, euri txikia egiten zuen aldiro. Bromatan aritu ginen egoeraz, europarragoak bihurtzen ari garela esanez. Beti komentatu izan da ipar aldean eguraldi txarrarekin eskalatzen aritzen direla, beraz, integraziorako pauso bat eman genuen guk.
   Granitoan  eskalatu nahi genuenez La Cabrera gerturatu ginen. Arroka tipo hau da ugaria Guadarrama eta Gredos mendietan. Ohitura asko ez dugunez inguru hauetara mugitzeko, joaten garen bakoitzeko bertako lagunei deitzen diegu gurekin elkartu eta eskalada saiotxo batzuk egiteko, Raul Gonzalez animatu zen gurekin asteburua pasatzea.

   Kepa, jose manuel araiz bidean

   Larunbatean bakarrik geunden paretetan, normala, gu pixka bat iparralderago bizi garenez Europarrekin integratzeko beharra handiagoa dugu. Pico de la Miel horman dauden bideetatik hasi ginen. Itxurak erakartzen duelako, eta, inertzia horri segiz, Psicosis bidearekin hasi ginen. Polita iruditu zitzaigun marra hau, plakeroa, ezea egon arren harri granitoak ongi heltzen zuen. Ondorengo eskaladetarako bide klasiko batzuk aukeratu genitun. Jose Manuel Alaiz eta Diedro Loquillo, biak zuhaitz arte.

Aguja de los tres amigos

   Igandean berriz Aguja de los tres amigos aldera jo genuen, eguraldia pittin bat hobeagoa zen. Via sin nombre, Metamorfosis eta Sobaco de mono eskalatu genituen. Ederrak hirurak. Ez ziran metro asko izan, baina nekaturik geunden, eskalada garbia denean psikolojikoki ere esfortzu bat da, hotza egiten zuen ere.

Kepa, sin nombre bidean
   Granitoa, eta bati bat, seguru flotanteak beste kontu bat dira, eskaladak beste dimentsio bat hartzen du hemen. Eskalada teknika hau, eta, mugimentuak dominatzea, denbora eskatzen dute, granitoan aritzea, laister etorri beharko dugu berriro.

Raul, sin nombre bidean

Mikel, metamorfosis bidean

 Mikel, metamorfosis azken txanpan