2013(e)ko maiatzakren 27(a), astelehena

PEÑA MONTAÑESA - Futuro Incierto, Le Gout des Autres



   XXI. mendean, washap garaian, mikrotecnologiaren matxinadan, oraindik kasualitateak harritzen gaitu. 
   Gauza guztiak beraien martxa propioa dute, inertzia bat, etorkizuna idatzia omen dago, gertatutakoak gertatu behar zirelako izan al dira? Esplikatuko nahiz.
   Iñigo Mujika eta biok asteazkenean, arratseko zazpietan, Altsasun geratuak ginen Peña Montañesara joateko. Plana, ostegunean biok batera eskalatzea zen, eta, ostiralean Arkaitz Iurrita elkartuko zitzaigun gurekin batera trepatzeko.
   Bidaia oso atsegina izaten ari zen. Ixildu gabe gindoazen hizketan. Kontu asko genituen kontatzeko. Urte asko elkar ikusi gabe generamatzan.
   Gauza da, Jaka herriko errotonda batetik pasatzen ari giñela, momentu berean, instan horretan, Arkaitz autoarekin biribilgunean sartu zela ere. Nola esplika dezakegu koinzidentzia? momentu berdinean, leku berean, segundo horretan han topatzea. Guk ezin genuen. Berehala eman genion buelta harridurari. Elkar agurtu eta gertuen zegoen tabernan zerbeza bat hartzera joan ginen. Gauzak datozen bezala hartu beharra daude.


   Ostegunean, aipatu dudan plana segiz, Futuro Incierto bidea eskalatu genuen Íñigo eta biok. Ederra iruditu zitzaidan, luze batzuk brutalak ditu, ez dut zailtasuna edo esposizio gaitik esaten, eskalada mugimenduen bikaintasunez ari natzaizuet.

 
   Bi parte bereiztu daitezke nabarmen bide honetan. Lehenengo bost luzeak alde batetik, eta, hortik goraino doazen beste tiradak. Argi dago momentu desberdinetan zabalduak izan zirela. Desberdintasuna ekipamentuan nabaritzen da. Lehen zatian, espit gutxi batzuk daude kokatuak, eta, eskalada, konpromiso aldetik, esijenteagoa da. Bigarren zatian berriz, paraboltak dira fixo dauden seguroak, eta maizago daude. Parabolt hauek taladroz sartuak izan dira. Nire iritzia da, taladroa eskuetan zutela, beste itxura bat eman ziotela goiko parteari, hasierako bidearen nortasuna erabat aldatuz. Ez nahiz ari espita edo parabolta konparatzen. Kantitateaz ari nahiz soilik, goiko zatian luze batzuk oparitu egin ditu, eskalada zirraragarriagoa izateko aukera ezabatu. Esandakoa, bide haundi bat, pareta izugarri batetan.




















   Ostiralean Arkaitz helkartu zitzaigun, eta gure asmoak Penpenus pareta aldera bideratu genituen. Objektibo ausarta eta zaila generaman; Eneko Cesar eta Jose Zabalza seilua daraman Melon Opsesion bidea. Kasualidadea, edo hobe esanda, putada galanta gertatu zitzaigun. Goizean Arkaitz lepoko min izugarri batekin altxatu zen eta, ezinezkoa zuen mugitu. Ilusioak eta gogoak bultzatuta paretaruntz abiatu ginen, esperantza txiki bat generaman,  -Agian ongi berotuz pasatuko zait-, zioen Ormaiztegiko handiak. Ez zen horrela izan, horma azpira iritxi aurretik buelta hartu zuen.


   Iñigo eta ni geunden berriro bakarrik, hasierako asmoak aztertu ondoren,  B planera pasatzea adostu genuen,Passe muralles bidea eskalatzea. 
   Kosta zitzaigun Christianen bide ikaragarri honen hasiera bilatzea, eta mila buelta eman ondoren bustia zegoela konturatu giñan, beraz C planera pasa giñan.


   Le gout des autres bidea zen azken aukera hau, Christianen sormena ere. Plaketako eskalada bilatzen duen bidea dugu "Le gout des autres", ausardiaz zabaldutakoa. Taladroaren erabilera beharrezkoa izan dute haitz pañu hauetan murgiltzeko. Bidearen azken zatian harri hauskorra eta konpromiso handikoa dauka, errez mugitzen da Christian terreno hauetan. Orokorrean gogorra iruditu zait bidea, dena era askean kateatzea lortu dugu.










   Eskalada asteburu polita izan da Iñigo Mujikarekin batera pasatu dudana. Bi egun bizi hauetan izan dudan sentsazioa da Rockero zaharra biurtzen ari naizela.




2013(e)ko maiatzakren 18(a), larunbata

BALERDI - Shot the Sheriff



   Geroz eta nabarmenagoa da aldaketa klimatikoa gertatzen ari dela; Ipar poloko izotzak urtzen ari direla diote jakintsuek. Patagonia eskalada berriek adierazten dute eguraldia oso txarretik, txarrera pasatu dela. Gurean berriz, beti izan dugun eguraldi petralatik, oso petralera pasatu gara, kayak bati probetxu gehiago aterako diogu katu oin batzuei baino.


   Aurreko asteartean, eguraldi on leiho txiki bat aprobetxatuz, eta honek ia goi-mendiko estrategiaren itxura du, Aritz Azkue eta biok Balerdira joan ginen. Ederki pasatu genuen Shot the Sheriff bidea eskalatzen. Aritzek ez zuen pareta eta ingurua ezagutzen, txunditua geratu zen. Ia bi urte dira bidea zabaldu nuela, tamalez euri  asko egin du ordutik.

Paretara inguratzen


  Shot the sheriff bideak lau luze ditu. Sailkapen bat jarraituz, luze bakoitzari kalitatezko puntuazio bat eman ezkero, lehenak izango zuen puntu gehien. Oso ona da, niri behintzat asko betetzen nau. Bigarren eta hirugarren tiradak puntuz bateratuak egongo lirateke, nahiz eta hirugarrengoak gehiago eskatzen duen. Azken luzeak haitzaren kalitatea du kontran, honekin puntu gutxiago lortuko zituen, baina nik zirrara hori gustoko dut eta disfrutatzen dut eskalatzen. Guk hirugarren eta laugarren luzeak elkartu genituen, 50 metrotako tirada bat eginez.
 Orokorrean oso ongiko puntuazioa aterako zuen bideak. Hartu izango nituen nik gustura puntuazio horiek nire ikasle garaian. 


Paretara inguratzen

   Orokorrean oso ongiko puntuazioa aterako zuen bideak. Hartuko nukeen kalifikazio hori nire ikasle garaian. 



Bidexka pixka bat desbrozatzen

lehen luzea

bigarrena goitik
 
Hirugarren tirada
 
Hirugarrenean

Oinez jaistea erabaki genuen


2013(e)ko maiatzakren 15(a), asteazkena

VEGACERVERA - Cervezas Petete + Manos Blancas



  
   Bidai honetatik buelta orduko, mendian gertatu den azken istripu lazgarriaren berri izan genuen. Nik ez dut heriotza ulertzen, bizitza konprenitzen dut. Mendizaleak bizipen irrikikaz gaude. Magina  bat Xoxote, Aneto, Mont Blanc, Everest... igotakoa genuen Benantxio, bizitzeko gogoz blai. Gustukoa zenuen hori egin joan zara. Izan nire agurrik beroena, ikusi arte.

Arraroa egiten da bide bazterretik astea


   Picos aldean egun batzuk pasa ditugu. Vegacervera inguruan. Leongo lurretan. Parajeak ikusgarriak dira hemen, natura bere berezko egoera gordinean. Ez dut ezagutzen landa inguruneko despopulazioa hain agerikoa den beste lekurik, non nahi daude herri eta etxe hutsak. Bizitzeko eremu zaila da, klima hotz eta ezekoa.

Cervezas Petete lehena

   Andradosek Picos de Europa mendietako eskalada gidan aipatzen dituen gomendioak segiz, Vegacerverako horma ikugarrian, Cervezas petete, eta, Manos blancas, bideak elkartu genitun izugarrizko eskalada polita burutuz. Bigarren bide honetan, manos blancas, ekipaturiko bilerak kenduta ez dago inongo material fixorik marra osoan, dena ondo baino hobeto ziurtatzen da friend eta fisureroz.


Bigarrena goitik


   Vegacerverako paretak ez dira erabat tenteak, edo behintzat ez da hasierako itxura, eta, arrakala eta diedroz beteak daude. Bide asko ekipamendu berriarekin somatu ditut. Lan itzela egin dute inguru honetan. Itzuli beharko dut.
   

manos blancas lehena pasote polita da

   Leongo probintziara egin dudan bidai eder hau, familiarekin egin dut. Turismo pixka bat eginez leku harrigarriak ezagutu ditugu. Eskalada aldetik Valdehuesan izan gara kirol eskalada egiten. Vegacerverako eskalada nire lagun Raul Gonzalezekin batera izan da, pare bat egunez bere konpainiaz disfrutatzeko aukera izan dugu.




Raul bigarrengoan



Hirugarren tirada

Jaisteko rapelatzen da

  

2013(e)ko maiatzakren 3(a), ostirala

BERBERANA - HILTI 747


inguratzeko bidean



   Joan den mendeko azken urtearen hasieran, Alfonso, Kanu eta hirurok, Nepalen ginen.  Kewande mendia neguan eskalatzeko asmoz. Gogoratzen dut Namche Bazaarera arazorik gabe iritsi ginela, urte sasoi horretan ez da turista asko egoten, eta berehala ostatu hartu genuela. Etxeko nagusiak koadernotxo bat ekarri zigun bertan gure izenak idazteko. Alfonsok hartu zuen lehenbizi boligrafo eta papera;  Jose Mª Aznar idatzi zuen. Hurrena Kanu izan zen eta, asko pentsatu gabe,  Arnaldo Otegi idatzi zuen. Nire txanda zen azkena, zein izen idatzi? Xabier Arzallus atera zitzaidan. 


  Ondo pentsatu ahal izan duzuenez, ezin dugu imaginatu hain ideologi desberdina duten hiru politikari zerbait amankomuna sor dezaketenik. Oker zaudete. Ilusioz betetako proiektua zuten, Kusun Kanguru ipar aurpegian neguko eskalada egitea, eta, emaitza, Saati for ever (Lagunak betirako) bidea. 

materiala prest

   Txantxetan idatzi dudan benetako pasadizo honekin, adierazi nahi dut, ideologia eta interes pertsonalak alde batera utziz gero, egoerak, oro har, beste kolore alaiago bat hartuko lukeela. Beldurrik gabe, askatasunean bizitzea gizateriaren ametsa da.

Bidearen trazatua. beheko zati bat falta da.

   Gaurkoan ere pareta lehor baten bila Guardiaraino joan behar izan dut. Hilti bidea eskalatu dut Berberanako orratzean. Eguna ez zegoen oso txukuna, oso lainotua zegoen. Bidea ere une batzuetan bustia aurkitu dut, batik bat azkeneko luzea, Susana bidearekin batera egiten dena. Orokorrean material fixo gutxi aurkitu dut bidean zehar. Sumatu dudanez bide hau eskalatzen da. Harri hautsiak dauden pasarteak garbituak daude. Asko gustatu zait bidea. Aspaldidanik garbi dut, Berberana Euskal herriko abentura eskalada gunerik hoberena da. 



Lehen luzea

Bigarren tirada

Hirugarrena. Zuhaitzarekin burrukatu beharra dago pasatzeko.

Laugarren tirada oso bustia zegoen.

Lainoak cruz del castillo mendian. Logroño berriz eguzkitan.