2016(e)ko urriakren 10(a), astelehena

PEÑA SANTA-Mar de nieblas


  Laino itsiak itsutzen gaitu, aurrean duguna ez dugu ikusten. Sinplea eta erraza dena konplikatua bihurtzen du honek. Ikusmengabe, zein norabide hartu behar dugun ez jakinik, arriskuaren mamua somatzen hasten gara. Leku berdinean bueltaka gabiltza irteera iritsi ezinik, noraezean, eta, bakoitza bere iritzia ematen hasten da. Batek gora, bera besteak, ezkerretara honek. Denak saiatzen gara gure irtenbidea azaltzen, ikusten ez duten horiei gure orientazio espazialez konbentzitzen. Momentu bereziak pertsonen portaera errealean.

  

Gauez eta lainopean iritsi ginen Peña Santa gailurrera, "Mar de nieblas" bidea era askean igota gentozen, Unai Mendia, Kepa Escribano eta hirurok. Ederra joan zen eguna, eguraldia aparta zen, adiskidetasuna ezin hobea.




Eskalada bidea, "mar de nieblas", bi mila garren urtekoa da, Jose Manuel Fernandez eta Miguel Pita zabaldua. Era askean 6c gradua eta, era artifizialean A2 gradua, partekatzen zuen. Era artifizialean buriladoraerekin kakoentzako zulotxoak eginez gainditu zituzten pauso asko.






Haitz oso onean, bati bat bidearen bigarren zatian, kare harrizko horma grisean Peña Santan ohikoak diren kanal bertikalak dira ezaugarri berezienak, era bat txunditu ninduten plaka hauek. Gure iritziz, era askean 7b gradua ateratzen da gehienez. Hamar garren luzea kenduta, non hortzak gehiago estutu behar diren, kako talona erabili genuen pauso bat babesteko, arazo handirik gabe egin daiteke librean bide osoa.

















Ez zen hau izan burutu genuen bide bakarra. Aurreko egunean, Pico Pedalejon "Big Bang" bidea eskalatuak gentozen. Bidea kateatzea lortu genuen, sokadaren lana emaitza orokorra moduan kontsideratzen ba dugu. 1996 garren urtean zabaldua, Angel Bengoechea eta Javier Saenz eskalatzaile kantabriarren eskuz. 7c zailtasunak ditu, eta nabaritzen zaizkio eskaladan denbora ez dela alperrik pasa, gaur egun eskalada gradu hauetan beste era batetara zabaltzea lortu da, jendea indartsuago dago. Asko gustatu zitzaigun bidea eta pareta izugarri hau.







Udazkena emen da


Peña Santako infoa nahi ezkero enlaze hau ona da: