2016(e)ko urriaren 10(a), astelehena

PEÑA SANTA-Mar de nieblas


  Laino itxiak itsutu egiten gaitu, aurrean duguna ez dugu ikusten. Sinplea eta erraza dena konplikatua bihurtzen du honek. Ikusmen gabe, zein norabide hartu behar dugun ez jakinik, arriskuaren mamua somatzen hasten gara.
 Leku berdinean bueltaka gabiltza irteera iritsi ezinik, noraezean. Nekeak ezinegona sortzen hasten denean, irtenbide azkarra bilatu nahi diogu egoerari; batek goitik dela dio, behetik besteak, nik ordea ezkerretik. Denok saiatzen gara konponbide bat ematen, besteak konbentzitzen ikusten ez duten baina guk ikusten dugun horretaz. Mendiko arriskuaren kudeaketa psikologiko hutsa.


  

Gauez eta lainopean iritsi ginen Peña Santa gailurrera, "Mar de nieblas" bidea era askean igota, Unai Mendia, Kepa Escribano eta hirurok. Ederra joan zen eguna, eguraldia aparta izan zen, adiskidetasun betean, harik eta mendi zoragarri honen jaitsieran lainoak harrapatu gintuen arte eta nire idazkiaren hasieran deskribatu ditudan gertaerak gertatu.





Eskalada bide hau, "Mar de nieblas", bi mila garren urtekoa da, Jose Manuel Fernandez eta Miguel Pita zabaldua. Era askean 6c gradua eta era artifizialean A2 gradua partekatzen zuen. Era artifizialean buriladoraerekin kakoentzako zulotxoak eginez gainditu zituzten pauso asko.






Haitz oso onean doa bidea, batez ere bidearen bigarren zatian, kareharrizko horma grisean, Peña Santako kanal bertikalak dira hemen ezaugarririk bereziena, kanal hauek txundituta utzi ninduten.
Gure iritziz Mar de nieblas era askean 7b gradua ateratzen da gehienez. Hamar garren luzea kenduta, non hortzak gehiago estutu behar diren, kako talona erabili genuen pauso bat babesteko, arazo handirik gabe egin daiteke librean bide osoa.

















Ez zen hau izan burutu genuen bide bakarra. Aurreko egunean, Pico Pedalejon "Big Bang" bidea eskalatu genuen. Sokadaren talde-lana kontuan hartzen badugu, bidea kateatzea lortu genuela esan dezakegu; batek huts egin zuen lekuan besteak ongi egin zuen, eta alderantziz.
Big Bang 1996 garren urtean zabaldu zuten Angel Bengoechea eta Javier Saenz eskalatzaile kantabriarrek. 7cko zailtasunak ditu eta nabaritzen zaizkio bideari denbora ez zaiola alperrik pasa. Behetik egindako irekitzeetan, gaur egun, eta eskaladako goi maila hauetan, kalitate handiagoarekin irekitzea lortu da, mugimendu behartuagoz, era askean gradu gehiago behar duzu izan igotzeko. Baina aurrerapen hau posible izateko aitzindari hauen lana funtsezkoa izan zen, Big Bang horren adibide bat da, azken 30 urteetan nondik ibili garen arrastoa. Bidea asko gustatu zitzaigun eta horma hau izugarria da.








Udazkena emen da


Peña Santako infoa nahi ezkero enlaze hau ona da:

2 iruzkin:

  1. Lo pasariais en grande! Y para cuando la totem sartu?

    ErantzunEzabatu
  2. fue el azar el que decidio, Totem o mar de nieblas y salio esta ultima, muy a pesar de unai. otra vez sera.

    ErantzunEzabatu