2014(e)ko urtarrilaren 27(a), astelehena

TAJOS DE LAS ALCANDORAS - La Flamenca que no me miraba

Marionetas sektorea


   Neguan egunak hotzak izaten dira, gauak berriz izoztuak. Egunez, eguzkiaren laguntzaz, eta bati bat eskaladarari esker, hotz eta pena guztiak alde egiten dute. Gauaz berriz, naiz eta furgoneta eroso batetan egon, batzuetan, jelatzen zara, bihotzean destenplea duzu. 
   Animoa pittin bat epeldu asmotan, Raul eta biok, Pato, Cabra eta Pelik piztutako su ondora hurbildu ginen. Ahaztuak nituen su ondo baten alboan esertzeak sortzen dituen efektu magikoak. Zirkulo bero horren barruan, batek kontatzen duen istorioa, beste batek botatzen duen txistea, honen algarak, erregai modura suaren indarra handitzea lortzen dutenak.        
   Tajos de las Alcandoras-ko su hartan ba zen une bat, Patok hitza hartzen zuenean, bera Argentinarra da, oroitzapen urrunak ekartzen zizkidana. Patagoniako gau ilun eta hotzetan pizten genituen suak ikuskatu nituen. Suzko zirkulu multikulturalak, errespetu festak ziren. 


   Andaluziako Jaen probintzian daude Tajos de las Alcandoras. Kare harriko pareta hauetan eskalada bide on asko topa ditzazkegu. Gehienak ez dira zailak, klasikoak moduan izendatu ahalko genituzke, baina, badira estutu beharreko bideak, eta noski, oraindik librean eskalatu gabekoak ere. Guk, "Marionetas" eta "La Flamenca que no me miraba" eskalatu genituen. Klasikoa da lehena, bastante ekipatua dago, librean egin ezkero bide eder bat suertatzen da. 
   Bigarrena beste kontu bat da, berria, oso ausarta, frantsesen beste eskalada erakustaldi bat.
   Ez ba duzue txoko hau ezagutzen, nik gomendatzen dizuet, ez dizue huts egingo. 



Marionetas bidea, erdiko tetxuaren ezkerretik dijoa

Marionetas lehen largoa

Bigarrena

Hirugarrena

Laugarrena

Bostgarrena

Sierra Nevada gailurretik



Espolon Granadinos pareta

la Flamenca lehen largoa

Hirugarren luzea

Laugarrena




2014(e)ko urtarrilaren 7(a), asteartea

BI HAIZPE - Neguko bidea


Haitz handia neguko egun triste batetan

                                                       
                                                       !!! Hey Olentzero ¡¡¡
                                                         Te quedas en paro
                                                                  en Enero
   Zailak daude gauzak. Lan erreforma indarrean sartu zutenetik, ez da inor salbatzen. Gure ikazkin mirestua barne.
                                                        !!! Hey Olentzero ¡¡¡
                                                       Baltasar lo hace por
                                                           menos dinero
   Prekariedadeak hori dakar, gizartearen balore galerak. Beti egongo da norbait, mila arrazoien gaitik, bere burua saltzeko prest.
                                                     !!! Hey Olentzero ¡¡¡
                                                        Tendrás que ir
                                                         al extranjero
   Tamalez beste erremediorik ez du izango. Kurrikulunarekin Alemania aldera joan beharko du, han Eguberrietako opari asuntoa hobe omen dago.


Bidea non hasten den adierazten duen ikurra

   Ez dut gauza handirik esango Neguko Bideari buruz. Ikusi dudanez maiz errepikatzen da. Gainera, interneten, informazio dezente agertzen da ere. Gustatu zait bidea. Orratz handiko hego pareta zeharkatzen du lerroak, beti haitz sanoa bilatzen. Baita lortu ere. Estimatzen dira honelako bideak Euskal herrian, non, pittin bat estutu beharra duzun burua bideak sortzeko.
   Nire aldetik “txapo”, bidea ehuneko ehun gomendagarria.


Erreka zeharkatzea asko aldatu da zubi berriarekin


Olentzero, Irurtzungo bi haizpetan, gabonetako estresa kentzen

 Bertsoak Santiago Delgado y los Runaway Lovers-enak dira