|
Marionetas sektorea |
|
|
Neguan
egunak hotzak izaten dira, gauak, aldiz, jelatuak. Egunez, eguzkiaren laguntzaz, eta bati bat eskaladarari esker, hotz eta pena guztiak alde egiten dute. Gauaz berriz, naiz eta
furgoneta eroso batetan egon, batzuetan, izozten zara, bihotzean destenplea duzu.
Animoa pittin bat epeldu asmotan, Raul Gonzalez eta biok, Pato, Cabra eta Pelitek
piztutako su ondora hurbildu ginen. Ahaztuak nituen su ondo baten alboan esertzeak
sortzen dituen efektu magikoak. Zirkulo beroaren barruan, batek kontatzen duen istorioa, beste batek botatzen duen txistea, ondokoaren algarak, erregai modura suaren indarra handitzea lortzen dute.
Tajos de las Alcandoras-ko su hartan ba zen une bat, Patok hitza hartzen zuenean gertatzen zitzaidan, bera Argentinarra da, oroitzapen urrunak ekartzen zizkidana. Patagoniako gau ilun eta hotzetan
pizten genituen suak ikuskatu nituen: Lenga-baso itxiaren iluntasunean sugar baten argiak itzal-zirkulu itxuragabe bat eratzen du, eta bero-espazioak ahots eta azentuzko ortzadarra askatu; ingelesez, gaztelaniaz, euskaraz, barrea da haien arteko lotura. Suzko zirkulu multikulturalak ziren, errespetu festak.
Andaluziako
Jaen probintzian dago Tajos de las Alcandoras. Kare harriko pareta hauetan eskalada
bide on asko topa ditzazkegu. Gehienak ez dira zailak, klasikoak
moduan izendatu ahalko genituzke, baina, badira estutu beharreko bideak, eta noski, oraindik librean eskalatu gabekoak ere. Guk, "Marionetas" eta "La Flamenca que no me miraba" eskalatu genituen. Klasikoa da lehena,
bastante ekipatua dago, librean egin ezkero bide eder bat suertatzen da.
Bigarrena beste kontu bat da, berria, oso ausarta, frantsesen beste eskalada
erakustaldi bat.
Ez ba
duzue txoko hau ezagutzen, nik gomendatzen dizuet, ez dizue huts egingo.
|
Marionetas bidea, erdiko tetxuaren ezkerretik dijoa |
|
Marionetas lehen largoa |
|
Bigarrena |
|
Hirugarrena |
|
Laugarrena |
|
Bostgarrena |
|
Sierra Nevada gailurretik |
Txoriek egiten duten bezala, negu gorriari zati bat kendu nahian, hegoalderantz jo genuen Raul Gonzalezek eta biok. Andaluziak, pairatzen genuen eguzki egarriak asetuko gintuen itxaropenez gindoazen. Ez nire lagun handiak, ez nik, ez geneukan Alkandorasetan eskalatuta, eta nire aldetik gainera Jaengo probintzia ere ez nuen ezagutzen.
|
Espolon Granadinos pareta |
|
la Flamenca lehen largoa |
|
Hirugarren luzea |
|
Laugarrena |
Gran noche de fuego, historias y cerveza. Un placer haberla compartido!!!
ErantzunEzabatuEl pelirrojo.
gracias a vosotros, saluda al resto de mi parte
ErantzunEzabatu