Montrebei congostoa, Pertusako ermitatik |
Azken
aldian haitzeetan haizeak nahastuak dabiltza, non nahitik iristen dira debekuen
zurrunbiloak. Natura dago urakana begiaren erdian, natura ulertzeko eta
gozatzeko era. Nik diot ez dagoela eskalatzaileak baino naturazale
amorratuagorik. Kepak ozenki adierazten du ere, – Solo nos falta cagar verde –, ni ados nago.
Hemen, natura bizitzeko bi modu elkar talka egin dute. Bata Mowgli gisa da, el libro de la selva; gizaki batzuek animali basatiekin batera bizi dira, ulertu eta errespetatzen dituzte. Bestea naturalista modua da; pertsona batzuk, ezkutuan, bere prismatikoekin, animali basatien intimidadea zelati begiratzen pasatzen dituzte orduak.
Mowgli mendi hauetan zehar aspalditik dabil; basurdeek baso itxi eta zeharkaezinetan sortutako bidexkak segitzen ditu, sasietan eta adarretan trabatuz, eskalada egiteko ahin gustoko dituen paretetara iritsi nahian. Haitzetan, putreaz eta bestelako hegazti eta animaliez inguratuta dago beti. Piztiek harriduraz begiratzen dute, ez diote inongo beldurrik.
Naturalistak maite du ingurugiroa. Haitzetan gora eskalatzaile bat ikusten duenean, eta, arrotz horren erruz txoriren bat hegaka sumatzen badu, sutan jartzen da. Naturalista ikertzailea da eta, eskaladaren aurkako jarrera argudio zientifikoekin justifikatzen du. Bere kexuak administraziora eramaten ditu erregulazio bat eskatuz. Administrazioak eskuak igurtziz parke natural, nazional edo horrelako figura potolo batean kokatzen du ingurua. Izendapen honekin batera hasten dira sortzen instalakuntzak; interpretazio zentroak, bide erosoak, orientazio seinaleak, errekak zeharkatzeko jesukriston zubiak. Eta azpiegitura guzti horrek jendea erakartzen du, ingurugiroaren deskalabrua.
Hemen, natura bizitzeko bi modu elkar talka egin dute. Bata Mowgli gisa da, el libro de la selva; gizaki batzuek animali basatiekin batera bizi dira, ulertu eta errespetatzen dituzte. Bestea naturalista modua da; pertsona batzuk, ezkutuan, bere prismatikoekin, animali basatien intimidadea zelati begiratzen pasatzen dituzte orduak.
Mowgli mendi hauetan zehar aspalditik dabil; basurdeek baso itxi eta zeharkaezinetan sortutako bidexkak segitzen ditu, sasietan eta adarretan trabatuz, eskalada egiteko ahin gustoko dituen paretetara iritsi nahian. Haitzetan, putreaz eta bestelako hegazti eta animaliez inguratuta dago beti. Piztiek harriduraz begiratzen dute, ez diote inongo beldurrik.
Naturalistak maite du ingurugiroa. Haitzetan gora eskalatzaile bat ikusten duenean, eta, arrotz horren erruz txoriren bat hegaka sumatzen badu, sutan jartzen da. Naturalista ikertzailea da eta, eskaladaren aurkako jarrera argudio zientifikoekin justifikatzen du. Bere kexuak administraziora eramaten ditu erregulazio bat eskatuz. Administrazioak eskuak igurtziz parke natural, nazional edo horrelako figura potolo batean kokatzen du ingurua. Izendapen honekin batera hasten dira sortzen instalakuntzak; interpretazio zentroak, bide erosoak, orientazio seinaleak, errekak zeharkatzeko jesukriston zubiak. Eta azpiegitura guzti horrek jendea erakartzen du, ingurugiroaren deskalabrua.
Era xelebrean kontatu dizuedan istorio honen adibide garbia Montrebei duzue, non Mowgli eta bere animali lagunak zoriontsu bizi izan diren ingurune basatia desnaturalizatu egin da ingurumen-turistaren mesedetan
Berezia izan da eskalada bidai hau, ez ohiko eran hasi eta bukatu bai nuen.
Kotxerik gabe nengoen, istripu txiki baten ondorioz furgoneta tailer mekanikoan zen. Chema eta Keparekin geratua nengoen Montrebeira eskalatzera joateko. Ingurukoak ez nahaste arren, eta gustoko dudalako, garraio publikoan mugitzea erabaki nuen.
Jacan jarri genuen hirurak elkartzeko tokia. Beraz, motxilan beharrezko gauzak soilik nituela, eguerdian Beasainen hartu nuen Iruñarako autobusa. Esan beharra daukat, ezinbesteko gauzen artean, katu oinekin batera, kranpoiak eta pioletak neramala, agian izotzean ibiltzeko aukera izango genuela zioten.
Iruñako autobus geltokian puska bat itxaron behar izan nuen Jacarako autobusa hartu ahal izateko. Arratseko zortzirak inguru iritxi nintzen Jacara, Beasaindik eguerdiko ordubatetan atera nintzenez, zazpi ordu luze eraman zizkidan Jacara iristea. Nahi duzuena esango duzue, baina gogorra da inguruarekiko koerentziaz jokatzea.
Lagunak zain nituen Jacan, nik baino bidaia erosoagoa egin zuten hauek, Olatz agurtu ondoren Benasque bidea hartu genuen, hurrengo egunean Ardonesen izotza eskalatzeko asmoa generaman.
Chemaren autokarabanaz gindoazen errepide ilunean zehar, orduari jaramonik egin gabe gidatzen, ibilgailuaren erosotasunean sartzean denboraren pertzepzioa aldatu zitzaidan, ez neukan inora iristeko presarik.
Egun berriaren argitan, errepide ondoan lo egin ondoren, paisaia elurtu batek agurtu gintuen autokarabanako atea irekitzean, Cerler eski estazioaren ondoan ginen. Kosta egin zitzaidan makarrak kentzea, esan behar dut nagia ere ematen zidala eskalatzea, banekien zer geneukan aurrean eta ez zen oso motibagarria.
Ardones izotz eskola bat da, tendentzia berrikoa, kirol eskalada. Ez dugu izotz asko aurkituko eskola honetan, harri kaskarra duen haitzezko desplome batetan ibili beharko dugu pioletaz eta kranpoiaz.
Izotz jauzi txiki batzuetan berotu ondoren horma eze eta ilun batera pasatu ginen, Makinodromo du izena dry-tooling sektore honek. Nik uste dut gehiago izan zela zerbait egiteagatik, gorputza bero edukitzeagatik, bideek eragiten zidaten motibazioagatik baino, eskalatzen jarraitu nuen. Bistaz, eta, eskalada zintak jartzen, Titans bidea kateatzea lortu nuela ausartzen naiz esatera, pentsatzen nuena baino gehiago izan zen hori. Nahikoa nuen egun ez ohiko horretarako, desplome itxusi hauetan indarrak azkar agortzen dira. Nik nahiago dut mendian aurkitzen duzun eskalada misto derrigortua, izotz-lerro logiko bat lehorrean jarraitu behar izateko premia, eta, halakorik ezean, Montrebeiko hormak.
Montrebei asko aldatu da nire azken bisitatik, hortik kontakizunaren hasiera, esaterako, gerturatzeko bidea hobetu egin dute. Orain, Viacamp herritik hartzen da pista. Aurreko bi bisitetan Tolva herritik Congosterako bidea egin nuen, oso txarra zen pista hau, kotxentzako tortura bat. Interpretazio zentro bat eraiki dute Viacampen, taberna eta autokarabana aparkalekuarekin. Orain, egunean gora eta behera ibiltzea da normalena; lehen, eskalatu nahi izanez gero, nahitaezkoa zen egun batzuetarako igotzea, eta zin dagizuet isolamendu sentsazioa ikaragarria zela.
Irtera honetan bi
bide eskalatzeko aukera izan dut, Puñalada trapera eta Totxaires, lehena Keparekin, bigarrena Chemarekin.
Puñalada Trapera bidea Pilastra dels voltors izeneko horman dago, Aragoiko zonan. Haitz zati deigarri honetara ezin da horma erraldoiaren oinarritik sartu, gailurretik gertu dagoen erlaitz batetik jaitsita iristen da; rapel bat egin behar da. Sektore hau Montrebeiko eskalatzaileen bigarren belaunaldi baten zati dela esan daiteke; behin Aragoiko pareta zabaleko lerro nabarmen ia guztiak eskalatuta, eskalatzaileak igotzen dira harkaitzezko oihal erakargarri honen bila. Gaur egun eskalada bidez josia dago pareta.
Puñalada Trapera bidea, Albirek, Badiak, Rigolek eta Albesak, eskalatzaile katalanak, 2000 urtean
zabaldu zuten. Asko gustatu zait bidea, ona da, haitza den bezalakoa, sektore osoan harria kalitate handikoa ikusten da. Montrebeiko zona honetan sokada dezente ibiltzen direla nabaria da.
Gerturatze bitxia dauka pareta honek. Lehenik Montsec punta ingurura urbilduko gara, eta ondoren amildegian bidezka bat segiz horma azpira jaitsi beharko dugu, bistak ikusgarriak dira. Harrizko dorre handi bat dago amildegiko bidexka nondik hartu adierazteko.
Kepa bigarrengo tiradan. 6c benetan gogorra
|
Chemari eta biok bigarren egunean eskalatu genuen bideari ez zaio goitik sartzen, amildegiaren sakonera jaitsi behar da urtegiko ur mantsoetaraino, hormak ezin dira gehiago aprobetxatu. Totxaires eskalatu genuen, izen
handiko bidea, eskalatzaile aparta batzuk zabaldua, Cugat eta
Alsina, 1992 urtean, erakustaldi bikaina eman zuten.
Maisutasunez, eskalada askea ardatz zutela, estilo garbian, pareta erraldoiari puntu ahulak ondo bilatzen haitz plaka zoragarri batzuk elkartuz, igoera zorrotz eta konpromezu handikoa sortu zuten. Komentatu beharra daukat, bide honetaz idazten ari naizenez, seguru fixoen kalitatea oso
txarra dela, bidearen pasarte asko babesten dituzten buril herdoilduen bizia agortua dago jadanik. Pena bat litzateke, hain bide ona, lau burilen gaitik, egunen batetan eskalatzerik ez izatea.
Hozt egiten zuen Congosteko errekazuloan goizeko lehen ordu horietan, beti horrela da, oso baldintza gogorretan hasi behar izaten da eskalatzen. Eguzkiak indarra hartu ahala kondizioak hobetzen dira.
Totxaires bidea kateatzea lortu genuen, horrek asko bete gintuen, ez bakarrik zailtasun fisikoagaitik, tekniko eta mentalki oso gogorra delako.
Egun argia bukatzear zegoela atera ginen hormatik, neguan egunak motzak dira, baina oraindik asko falta zitzaigun eskalada amaitutzat emateko, aparkalekura jaitsi beharra zegoen. Frotal argien laguntzaz, bide luze eta deserosoa segiz, ordu txikietan iritxi giñan bueltan autokarabanaren goxotasunera.
Eskertu nahi nituzke irteera hau zoragarria eta oso dibertigarrira egin
duten lagun guztiei; Cecil eta Nacho, beraien etxeko goxotasuna gurekin
banatzeagaitik. Mirian, Ardoneseko egunean erakutsi zuen irribarreagaitik.
Olatz, eskalatzaile ona eta pertsona aparta delako, mila esker. Arkaitz eta Eva,
Ormaiztegiko txikia beti dago or, ziztu batetan egin genuen bueltako bidaia; itzuleran ez nuen autobusa hartzeko beharrik izan, Arkaitzek etxera ekarri ninduen bueltan. Eta zer izango zen guzti hau Kepa eta Chemaririk gabe, aspergarriagoa seguru, asko maite zaituztet.
Chema hamaika garren luzean |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina