2014(e)ko apirilaren 1(a), asteartea

SIERRA AITANA - Puig Campana - Ponoig - Penia Roc



   Gizakiak beti sortu izan ditu espazio artifizialak bere gozamenerako. Gustoko duena hartzen du, nahi ez duena ezkutatu. 
   Adibide garbia mediterranio kosta dugu; itsasoa, hondartza eta eguzkia dira garrantzitsuak hemen, hiru elementu horiek osatzen duten aldarea, gurtu eginteko jainkosa. Atzean, muga bat ezarriz, hesi bat osatzen, hormigoizko eraikin erraldoiak daude, zirkulotik kanpo dagoen guztiari garrantzia kenduz, oztopotzen.
   Mediterraneaoan ez dira ohikoak inguru artifizialen onurak utzi eta hesitik beste aldera pasatu nahi izaten duten turistak, ideia oso zehatzak dituzten bidaiariak behar dute izan. Mendizaleak izaten dira muga zeharkatzera ausartzen diren horietako batzuk. Inguru artifizialetan preso sentitzen dira,  apartamentuak eskeintzen dizkieten bistak ez dituzte asetzen, nahiago dute itsasoaren handitasuna hesiaren atzean dagoen gailur garaienetik ikusi.
    Benidormen egun batzuk familian igarotzeko planari bai esan nioenean, hesia zeharkatu behar nuela garbi nekien. Motxila nirekin neraman, arnesa, soka eta eskaladarako beharrezkoak nituen material guztiekin batera.


  Askotan zailagoa da eskalada bidea libre aurkitzea bidearen zailtasuna baino. Bide batzuk izena dute, eta beti dago sokadaren bat igotzeko prest. Gaur lehen orduan hiru sokada ginan Puig Campana hego espoloia igotzeko irrikiz. Ni bigarrena izan naiz horma azpira iristen, juxtu ingeles batzuen aurretik ailegatu naiz. Ordurako bikote bat hasia zan eskalatzen, mantso zihoazen. Ea inportako zitzaien pasatzen banitu galdetu diet. Neskak ez pasatzeko esan dit, nahiago zuela inor gainetik ez eramatea. Errespetatu ditut. Garbi nuen ni askoz azkarrago ibiliko nintzela, ez zirela konturatu ere egingo nire presentziaz. Baina, beraiek zuten lehentasuna. 
   Normalean horrela izaten da, bidearen azpira lehenengo iristen dena du preferentzia. Eskalatzaile gehienok onartutako arau bat dugu hau. Tamalez, beti ez da horrela izaten, batzuetan gaizki ulertuak gertatzen dira. Nik pasatu izan dut trantze txar hori: urte batzuk pasatu dira jadanik, Gavarniko izotz hormetan gertatu zitzaidan. Ez zen batere atsegina izan, ezagunak zirelako, baina, bidearen azpira gu iritsi ginen lehenago, eta ez geunden prest inungo azalpenik eman ez zigutenei, araua hautsis, gure aurretik pasatzen uzteko, izotz eskaladan gainean norbait izatea arriskutsu gerta daiteke.

   Bikotearen erabakia errespetatuz bidez aldatu nuen, hego-mendebalde ertz integralera joan nintzan. Zailtasun berdinekoak dira bi ertzak, baina, doblea luzera du hego-mendebalde ertz integralak. Konpromezu handiagoa du ere, eta ez da ain sarri egiten.
   Hego-mendebalde ertz integralak 900 metro luzera dauka. Bi zatitan banatu beharra dago ertza osorik egiteko; lehen zatia edo beheko ertza, arista aristoteles bidetik egiten dena, ondoren errapel batez Barranc de l,infernera jaitsi beharra dago, eta bigarren zatia izango zen hego-mendebalde ertzetik gailurrera segitzea.

Hego-medebalde ertzaren hasiera. haitz mundu bat aurretik

   Oso azkar eskalatu nuen hego-mendebal ertz osoa, zati asko sokarik gabe burutu nituen. Asko gustatu zitzaidan bidea, alpinismo zapore handia dastatu nuen. Puig Campana gailurretik itsasoaren handitasuna begiztatu nuen, Benidormeko hesia nire oinetan nuen. 
  Puig Campanan Diedros magicos bidea eskalatu nuen ere. Ponoigen ezagutu nituen Valentziar batzuek gomendatu zidaten eta.

 


 
   Ponoigten ere itxarotea tokatu zitzaidan. Jaitsierako rappeletan izan zen. Azken aldian ataskuak gertatzen ari omen dira zati honetan. Errua, ekipatu berri duten bide ferrata bat, abentura enpresak ekartzen dituzte beraien bezeroak bide hau igotzera, eta jaitsiera zati hau trabatu egiten omen zaie. Pazientziaz hartu behar dira hasi berrien rappel maniobrak. Zein konplexuak gerta dakioke, ez jakin bati, mugimendu basikoenak burutzea. 
   Bi bide igo ditut Ponoigeko paretean. "Cocidito Madrileño" eta "Cafe Licor". Oso onak biak. Haitzaren kalitatea paregabea dute, guztiz ekipatuak daude.




Cocidito hasierako largotan


Cocidito azkenengo tiradetan






Cafe licor lehen lagoan

cafe licor erdi aldean

cafe licor azkenengo largotan


   Penya Rocen ez dago jende ilararik, hobeto esanda, ez dago eskalatzailerik. Leku esijentea da oso. Abentura eskaladetan trebea izan behar duzu bertan eskalatu al izateko. Benidormen egon naizen denboraldian bitan gahinditu dut hesia Penya Rocera etortzeko. Lehen aldian, "Milana Bonita" igo nuen. Ondo estutu behar izan nuen bide hontatik airoso ateratzeko. Bigarren aldian, "Crak of Tranquility" saiatu nintzan igotzen. Eguna desatsegiña atera zen, haizeak atzera egitera behartu ninduen. Laugarren luzeko tiradan gertatu zen, hotzak akabatzen nengoela, lainoak estaltzen zidaten, ezinean nenbilen. Lasai hartu beharreko luze bat da hau, arrakala garbia. Ezin nuen prezipitatu, akatsik egin. Luzea destrepatu eta, ezkerrera ateratzen den kanal batetik gora tiratu nuen. Suertez, bi largotan, gailurrera irten nintzen.



milana bonita lehena
  
milana bonita bigarrena





craks of tranquility lehena

   Sella inguruan friki pixka bat egiteko aukera izan nuen ere. Argentinako bikote batekin egin nuen topo, eta oso goiz atsegiña pasatu nuen beraiekin eskalatzen eta solasaldian.
   Askok pentsatzen arituko zarete hainbeste eskaladakin familia ahaztua izango nuela, ba ez zen horrela izan, gehienetan, bi irtera luze kenduta, hotelera bueltatzen nintzan bazkaltzera. Arratsetan habitat artifizial horren parte bihurtzen nintzen ni ere.

  







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina