2014(e)ko ekainaren 5(a), osteguna

TXINDOKI - Papildo bidea



   


   Gazteak ginela, gazteak bakarrik bizitzera ausartzen diren bezala bizi ginen, etorkizunari begiratu gabe, kemenez. Garai latzak ziren, eta horrek markatu gintuen. Gure ideiekin koherentziaz jokatzen saiatu ginen, muga arriskutsuak zeharkatzen. Antisozial esaten ziguten, bai, zeren ez zitzaigun gustatzen gizartearen hipokresia, normak. 
   Dena ez zen hain erraza, hain sinplea, errebeldiak prezio bat du, bizitza bezain altua. Drogek banandu gintuzten, tamalez, inguratuak geunden. Zuk aurrera jarraitu zenuen, lurrean ez dagoen gailur baten bila, bide arriskutsu batetik, sokarik gabe, erorikoa zorigaiztokoa izango zenaren jakitun.  
Omenaldi txiki bat egin nahi dizut, nire erara, biok elkartu gintuen ihardura batez, eskalada. Zure izena daraman bide hau behetik zabaldutakoa da, era garbian, mendiarekin komunikatzen saituz. Goierriko bailara menderatzen duen gailur harritsu ederrean dago, Txindoki mendian, esker oneko harkaitza zeharkatzen ausartzen den edonoren gozamenerako.
   Javier Aranburu “ Papildo “, Ordizian jaio zen. Gure herrian laurogeiko hamarkadan zegoen eskalada giro onari esker gazte hasi zen eskalada munduan. Eskalada pila bat egin genituen elkarrekin gure hastapenetan, trebezia baino indar eta kemen handiagoz. Ez ditut sekula ahaztuko Ordesako horma kaotikoetara egiten genituen udako bidaiak. Eskalada asko eta onak egin genituen haitz zoragarri horietan eta, horien artean, azpimarra nahiko nuke, 1987an, Papildok, Manu Beriainekin batera, Rasc bidea librean igotzea lortu zutena, haraneko eskalada askea maila altuagoan jarriz.

Lau urte dira Javier Aranburu, "Papildo", utzi gintuela, bere bihotzaren erritmo bizkorrak atseden hartu zuela.

   !!! Zu gaitik, lagun ¡¡¡



lehen luzearen hasieran


bigarren luzea



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina