Gendeak nortasuna behar du harremanak izateko, bai norberarena, bai taldearena ere. Nortasun
propioa hazten goazen eran, urteen poderioz, sortzen dugun izaera da, bata bestearengandik bereizten gaitu, ez daude nortasun bera duten bi pertsona.
Taldeko nortasuna edo identitatea, aldiz, giza multzoak hartzen ditu, beren artean dituzten antzekotasun kulturalak osatzen dute, etnia izenez ezagutzen da.
Lehen aldia da bidai batetan, eta bidai batzuk eginak ditut, Euskaldunen nortasun kolektiboa ezaguna dela. Behingoz, Aleman, Txinatar edo Espainiar baten
pareko sentitu naiz.
Gehienetan, gure talde nortasuna ezezaguna egin zaie jakin minez galdetzen dutenei; -where are you from? eta nire erantzuna ulergaitza gertatzen da. Eta bat-batean, Europa zaharraren mugetan, Georgia ahaztuan, Euskaldunen berri dute. Are gehiago, estimatzen gaituzte. Gure kulturarekiko interesa nabari zaie; hizkuntza, kirola, musika; Mikel Laboa ezagutzen zuen neska batekin egin nuen topo. Baina gure nortasun kolektiboan gehien estimatzen dutena; Euskal kulturak, traba guztien gainetik, azazkalez eta hortzekin helduta, denboran irautea lortu izana da.

Ushba nortasun handiko mendi bat
da, bai hego punta arrokatsua, baita bikia duen ipar punta elurtua ere. Oso mendi tentea da, naiz eta aurpegi guztiak ongi aztertu, ez duzu eroso igotzeko lekurik aurkituko, eskalatzea beharrezkoa da bi tontor erakargarrietako edozein oinkatu ahal izateko. Gure eskalada hego-mendebaldeko pilarean garatu zen.
Trazatu dotore hau era poetiko batetan deskribatzen ausartu naiz, sexu gosea oinarri hartuta, Ushba emakume liraina balitz bezala ikusi eta sentitu nuelako:
"Glaziar zuri eta biurri batek estaltzen dizkio oinak, izara garbia balitz bezala. Erdi etzana dago, hankak tolestuta, izter luzeak, desiragarriak, horrela gehiago nabarmentzen zaizkio. Gorputz lerdena tentetua dauka, altxatu behar dela dirudi. Gerri mehetik hasi eta sorbalda helezinetaraino, ondo formatako figura baten parte dira, erakargarria, berotzen zaituena. Bere bi bular sendoen arteko kanal debekatuan sartzea da nire obsesioa. Ezpainak musukatuko nizkioke, baina ezinezkoa zait, ile zuri batek, urruneko burutik sorbalda biluzietaraino erortzen diren ile-xerlo kizkurrek, aurpegi ederra estaltzen diote. Guztira bi mila metro bekatu dira, bi kilometro amets erotiko."

Uztailaren
bederatzian Mestian ginen Kepa Escribano, Raul Gonzalez eta idazten ari den hau. Bidai azkarra izan zen, Bilbo-Madril-Tbilisit-Mestia, dena segidan egin bai genuen, 36 orduko non-stop bidea. Bidaia garraio publikoa erabiliz egin genuen, eta azken zatia, Tbilisitik - Mestiara, "marshuka" batetan izan zen, pertsonaz bete arte irteten ez diren furgonetak. Oso oroitzapen onak ditut "marshukaz" egin genuen zati honetaz, bideoan ikus dezakezue zein giro sanoa eraman genuen, musika komunikazio bidea bihurtu zen, gure nortasun kolektiboak azaldu genituen.
Mestian Roza´s guest house pentsioan hartu genuen ostatu, eta izugarri ongi portatu ziran gurekin. Roza etxeko andrea da, berak eramaten du ostatuaren ardura. Bere senarrak, eta familiako ainbat kidek, laguntzen dute eginkizun horretan. Svanetian ikusi dut, ekialdeko herrialdeekin alderatuta, emakumeak familia antolamenduan duen agintaritza, onartzen dute emakumeak izatea familiaren sostengu ekonomikoetako bat.
Mendi irteherak prestatzen oso lagungarri egin zitzaigun Roza; non eta zer jaki esosi, ibilgailuak eta zaldiak bilatu...
Mestia Georgian dago, Svanetia probintzian. Turismoa ez da arrotza Mestian, indartu nahian dabiltza inguruko ekonomiari laguntzeko. Hemen, oraingoz, ez duzue jende andanak bilatuko. Atsegiña iruditu zitzaidan Mestia, oso gustura egon ginen.
Ez genituen egun asko mendian aritzeko, hiru astetako bidai bat zen hau, egunak aprobetxatu behar genituen. Bidai luzetik indarberritzeko beharrezkoak izan genituen bi egunen ondoren martxan jarri ginen, gainera eguraldi iragarpenak juxtu pare bat egun on ematen zituen, aprobetxa beharrak zeuden, mendi puska hauetan eguraldiak aintzen du.
Uztailaren hamaika Ushbarako hurbilketa eguna izan zen. Rozaren etxean 4x4 ibilgailua hartu genuen, Mestiatik - Mazeri herrira joateko lehenik, eta handik Bechora haranera. Bechon zamak igotzeko zaldi bat genuen gure zain. Azaldu behar dut, orain, zaldiena beharrezko ez dudala ikusten. Guk, ezjakintasuna gaitik, Ushba hego ertzaren igoera antolatu genuenean, beste dimentsio batzuk espero genituen. Gehiegizkoa izan zen gure estrategia, askoze arinago egin daitezke eskalada hauek. Alpetako igoera gogor bat bezala planteatzea egokiagoa dela iritzi dut.
Lehen egunean mila bostehun metro desnibel igo ondoren, glaziarrean kanpatu eta pasatu genuen gaua, hego-mendebal ertzaren azpian, hasieran planteatzen genuen kanpamentua baino bi ordu gorago kokatu ginen.
Uztailaren hamabian, egun sentiaren lehen argitan, eskaladari ekin genion. Arin gindoazen bidearen lehen zatian. Arista luze bat da, tirada pare bat kenduta zailtasun gutxikoa, ala eta guztiz metroak igotzea kostatu zitzaigun.
Horma tentearen azpira goizeko azken ordutan iritxi ginen, bibaka egiteko leku on bat dago hemen, guk aurrera segitzeko asmoa genuen.
Elurtegi bat zeharkatu behar da hormako pareta tentea hartzeko, granpoiak jarri behar izan genitun pasarte hau gainditzeko, hemendik aurrera eskalada asko aldatzen da. Oso nabaria zen jarraitu beharreko norabidea, diedro zabal bat hartu beharra dago. Gustagarria egin zitzaidan eskalada zati hau, harria ez da txarra, nire ustez 6c graduko zailtaunak gainditu behar izan genituela tarte batzuetan.
Diedro zabala igotzen gindoazen eran Myshliaev bidea sakonago egiten da, tximinia bihurtzen. Izotz pasarteak gerotz eta ugariagoak ziren ere, granpoi eta pioletak erabili beharrean aurkitu ginen gora egin ahal izateko. M5 graduko zailtaunak gainditu genituen.
Arratsa aurreratua zegoen horma ondorengo elur zelaira iritsi ginenean. Oso kontuz ibiltzeko zatia suertatu zitzaigun hau, elurrak ez zuen inongo sendotasunik, azukarra bustia zen. Oso poliki, gure gain hartzen ari ginen arriskuaz jakitun, aseguratzeko ia inungo aukerarik gabe, luze egin zitzaizkidan uneak izan ziren hauek, Myshliaev bideko zailenak. Zortez, elur zelaiaren goi partean izotz ono aurkitu genuela, trabeska burutu genuen luze batetan ertzaren irtehera hormara iritsi ginen.
Gaueko geruza beltza ingurua estaltzeko zorian zegoen, soilik hiru haitz luze tente falta zitzaizkigun Myshliave bidea bukatzeko, Ushba hego-mendebalde ertza eskalatzeko, argi faltagaitik bertan gaua pasatzea erabaki genuen.
Gaua luzea, deserosoa eta hotza izan zen. Haitzaren gainean eserita, soilik lumazko txaketarekin babestuta, igaro genuen bukaera gabeko gaua. Egunsenti miresgarria iritxi orduko martxan ginen berriro, gorputza jelatua eta hezurrak gogor genituen. Bi luze tente eskalatu ondoren, 6b+ zailtasuna gainditu behar izan genituen, ertzaren azken elur maldetara iritsi ginen. Granpoiak jantzita azken luzea burutu genuen, Myshliave bidea egina zegoen, ertzaren gainean ginen.
Uztaila hamairuko goiza aurreratua zegoen hirurok ertzaren gainean helkartu ginenean. Ez ginen pozarren besarkatu, Ushba gailurra zen ordundik aurrera gure helburu. Aldiz, gure kontrarako, egunak zein joera hartu behar zuen garbi ikusi zitekeen, laino potolo eta pisutsuak sortzen ari ziran non nahi, Mestian ikusi ahal izan genuen iragarpen meteorologikoa ekaitza ematen zuen egun honetarako.
Ideiak ez ziran garbiak, zalantza asko genituen. Gailurrera segitzen bagenu, eta une batetan atzera egin beharrean suertatu, berriro puntu honetara itzultzea benetan zaila ikusten genuen. Gailurrera segitzen bagenu eta, tontorrera igo, hego aurpegitik jaitsi beharko genuen, eta ez genuen ezagutzen, ez genuen astirik izan berau ikuskatzeko. Gailurrera segitzen bagenuen eta, aukerarik handiena, ekaitza sartu, arazoak izango genitun. Beraz, argi zegoen, balantza alde batetara inklinatzen zen, zentzukotasunera. Errapelatzen hasi ginen.
Errapelatzeko lekuak ez zeuden muntatuak, jaisten gindoazen eran inprobisatzen genituen. Bilera batzuk erdi ekipatuak zeudenez berauek erabiltzen genitun behera egiteko. Zerua bitartean iluntzen zihoan, Uhsba gailurra dagoeneko lainoak tapatzen zuen. Eta horma tentearen azpiko bibakera iristen ari ginela ekaitza askatu zen.
Trumoien eztandak ikaragarriak ziren, tximistak non nahi zebiltzan, gure aurpegiek egoera ikaragarria islatzen zuten, beldurtuta geunden.
Azken ertz zatia jaistea konplikatua gertatu zitzaigun, zati batzuek destrepean egin beharrean izan ginen, zortez euri txikia zen, zarata eta dirdira handiagoa. Ilunabarrean, era bat bustiak, glaziarrean utzitako dendan ginen berriro, lehertuta geunden.
Ekaitzak gauerdira arte iraun zuen, glaziarrak, alboko hormen eraginez, handitu egiten zituen trumoien zarata eta tximisten argia, beldurgarria izan zen. Bapatean, eztanda festa hasi zen moduan, dena geratu zen, ixiltasun unkigarri batek estali gintuen. Hurrengo egunean, arazorik gabe, behera egin genuen.
Ez genituen egun asko mendian aritzeko, hiru astetako bidai bat zen hau, egunak aprobetxatu behar genituen. Bidai luzetik indarberritzeko beharrezkoak izan genituen bi egunen ondoren martxan jarri ginen, gainera eguraldi iragarpenak juxtu pare bat egun on ematen zituen, aprobetxa beharrak zeuden, mendi puska hauetan eguraldiak aintzen du.
Uztailaren hamaika Ushbarako hurbilketa eguna izan zen. Rozaren etxean 4x4 ibilgailua hartu genuen, Mestiatik - Mazeri herrira joateko lehenik, eta handik Bechora haranera. Bechon zamak igotzeko zaldi bat genuen gure zain. Azaldu behar dut, orain, zaldiena beharrezko ez dudala ikusten. Guk, ezjakintasuna gaitik, Ushba hego ertzaren igoera antolatu genuenean, beste dimentsio batzuk espero genituen. Gehiegizkoa izan zen gure estrategia, askoze arinago egin daitezke eskalada hauek. Alpetako igoera gogor bat bezala planteatzea egokiagoa dela iritzi dut.
Lehen egunean mila bostehun metro desnibel igo ondoren, glaziarrean kanpatu eta pasatu genuen gaua, hego-mendebal ertzaren azpian, hasieran planteatzen genuen kanpamentua baino bi ordu gorago kokatu ginen.
Glaziarrean gora |
Glaziarrean kanpaturik
Pilarraren bista hazpitik
|
Uztailaren hamabian, egun sentiaren lehen argitan, eskaladari ekin genion. Arin gindoazen bidearen lehen zatian. Arista luze bat da, tirada pare bat kenduta zailtasun gutxikoa, ala eta guztiz metroak igotzea kostatu zitzaigun.
Hurrengo egunean goiz
|
Aristan |
Horma tentearen azpira goizeko azken ordutan iritxi ginen, bibaka egiteko leku on bat dago hemen, guk aurrera segitzeko asmoa genuen.
Elurtegi bat zeharkatu behar da hormako pareta tentea hartzeko, granpoiak jarri behar izan genitun pasarte hau gainditzeko, hemendik aurrera eskalada asko aldatzen da. Oso nabaria zen jarraitu beharreko norabidea, diedro zabal bat hartu beharra dago. Gustagarria egin zitzaidan eskalada zati hau, harria ez da txarra, nire ustez 6c graduko zailtaunak gainditu behar izan genituela tarte batzuetan.
pareta bertikalaren hasiera |
mistoko luze bat |
Arratsa aurreratua zegoen horma ondorengo elur zelaira iritsi ginenean. Oso kontuz ibiltzeko zatia suertatu zitzaigun hau, elurrak ez zuen inongo sendotasunik, azukarra bustia zen. Oso poliki, gure gain hartzen ari ginen arriskuaz jakitun, aseguratzeko ia inungo aukerarik gabe, luze egin zitzaizkidan uneak izan ziren hauek, Myshliaev bideko zailenak. Zortez, elur zelaiaren goi partean izotz ono aurkitu genuela, trabeska burutu genuen luze batetan ertzaren irtehera hormara iritsi ginen.
Gaueko geruza beltza ingurua estaltzeko zorian zegoen, soilik hiru haitz luze tente falta zitzaizkigun Myshliave bidea bukatzeko, Ushba hego-mendebalde ertza eskalatzeko, argi faltagaitik bertan gaua pasatzea erabaki genuen.
Gaua luzea, deserosoa eta hotza izan zen. Haitzaren gainean eserita, soilik lumazko txaketarekin babestuta, igaro genuen bukaera gabeko gaua. Egunsenti miresgarria iritxi orduko martxan ginen berriro, gorputza jelatua eta hezurrak gogor genituen. Bi luze tente eskalatu ondoren, 6b+ zailtasuna gainditu behar izan genituen, ertzaren azken elur maldetara iritsi ginen. Granpoiak jantzita azken luzea burutu genuen, Myshliave bidea egina zegoen, ertzaren gainean ginen.
Uztaila hamairuko goiza aurreratua zegoen hirurok ertzaren gainean helkartu ginenean. Ez ginen pozarren besarkatu, Ushba gailurra zen ordundik aurrera gure helburu. Aldiz, gure kontrarako, egunak zein joera hartu behar zuen garbi ikusi zitekeen, laino potolo eta pisutsuak sortzen ari ziran non nahi, Mestian ikusi ahal izan genuen iragarpen meteorologikoa ekaitza ematen zuen egun honetarako.
Ideiak ez ziran garbiak, zalantza asko genituen. Gailurrera segitzen bagenu, eta une batetan atzera egin beharrean suertatu, berriro puntu honetara itzultzea benetan zaila ikusten genuen. Gailurrera segitzen bagenu eta, tontorrera igo, hego aurpegitik jaitsi beharko genuen, eta ez genuen ezagutzen, ez genuen astirik izan berau ikuskatzeko. Gailurrera segitzen bagenuen eta, aukerarik handiena, ekaitza sartu, arazoak izango genitun. Beraz, argi zegoen, balantza alde batetara inklinatzen zen, zentzukotasunera. Errapelatzen hasi ginen.
Errapelatzeko lekuak ez zeuden muntatuak, jaisten gindoazen eran inprobisatzen genituen. Bilera batzuk erdi ekipatuak zeudenez berauek erabiltzen genitun behera egiteko. Zerua bitartean iluntzen zihoan, Uhsba gailurra dagoeneko lainoak tapatzen zuen. Eta horma tentearen azpiko bibakera iristen ari ginela ekaitza askatu zen.
Trumoien eztandak ikaragarriak ziren, tximistak non nahi zebiltzan, gure aurpegiek egoera ikaragarria islatzen zuten, beldurtuta geunden.
Azken ertz zatia jaistea konplikatua gertatu zitzaigun, zati batzuek destrepean egin beharrean izan ginen, zortez euri txikia zen, zarata eta dirdira handiagoa. Ilunabarrean, era bat bustiak, glaziarrean utzitako dendan ginen berriro, lehertuta geunden.
Ekaitzak gauerdira arte iraun zuen, glaziarrak, alboko hormen eraginez, handitu egiten zituen trumoien zarata eta tximisten argia, beldurgarria izan zen. Bapatean, eztanda festa hasi zen moduan, dena geratu zen, ixiltasun unkigarri batek estali gintuen. Hurrengo egunean, arazorik gabe, behera egin genuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina