Haitz handia neguko egun triste batetan |
!!! Hey Olentzero ¡¡¡
Te quedas en paro
en Enero
Zailak daude gauzak. Lan erreforma indarrean
sartu zutenetik, ez da inor salbatzen. Gure ikazkin mirestua barne.
!!! Hey Olentzero ¡¡¡
Baltasar lo hace por
menos dinero
Prekariedadeak hori dakar, gizartearen balore
galerak. Beti egongo da norbait, mila arrazoien gaitik, bere burua saltzeko
prest.
!!! Hey Olentzero ¡¡¡
Tendrás que ir
al extranjero
Tamalez beste erremediorik ez du izango gure baso-mutilak.
Kurrikulunarekin Alemania aldera joan beharko du, han Eguberrietako opari asuntoa hobe omen
dago.
Ez dut gauza handirik esango Neguko Bideari
buruz. Ikusi dudanez maiz errepikatzen da. Gainera, interneten, informazio
dezente agertzen da ere. Gustatu zait bidea. Orratz handiko hego pareta
zeharkatzen du lerroak, beti haitz sanoa bilatzen. Baita lortu ere. Estimatzen dira honelako
bideak Euskal herrian, non, pittin bat estutu beharra duzun burua bideak sortzeko.
Nire aldetik “txapo”, bidea ehuneko ehun
gomendagarria.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina