Opor
garaian gaude, egutegiak eta ohiturak horrela diote, urteko egunik desiratuenak
dira guztiontzat. Egiaz disfrutatzeko aukera daukagu behingoz, gustuko duguna
egiteko denbora librea. Gehienok maletak egin eta herriak husten ditugu exodo
fortzatu batetan, askatasun minutuak aprobetxatu nahian. Gu ere ez gara
desberdin izan, furgoneta topera kargata, eguraldi iragarpen exkax batekin,
utzi genuen Abuztuaren azken astean Zaldibia.
Benasque
genuen helburu, aita mendizalea duen familia baten patua da hau, afizioa beti
egongo da tartean. Eguraldi txarra iragarrita zenez, erdi bidean geratzea
erabaki genuen, Murilloko kanpinean, Rigloseko mailoak genituen frente.
Euri
txikia ari zuen goizean, kafetxo bat eskuetan nuela kanpinean dagoen tabernako
leihotik begiratzen nuen nola erortzen zen. Asmo zehatzik gabe nengoen, zirudien
etxekoak ez zutela altxatzeko trazarik. Iragarpenaz zioen eguraldiak hobetzera egingo zuela, motxila hartu eta Peña Rueba aldera igotzea bat izan nuen.
Goizeko hamarrak ziren oinez Murilloko kanpinetik atera nintzenean, dagoeneko euririk ez zuen egiten. Azkar egin nahi nuen buelta, erritmo bizian nindoan, motxila arin bat neraman.
Lehen aldia zen Peña Rueba eskalatzeko asmotan nintzela, ez nituen garbi bideen kokapenak, soilik argazki bati bistazo bat emana nuen, buruan memorizatua neramana, eta askotan bezala krokisik gabe nindoan, Lorenzo Ortas bidea nahi nuen eskalatu.
Goizeko hamarrak ziren oinez Murilloko kanpinetik atera nintzenean, dagoeneko euririk ez zuen egiten. Azkar egin nahi nuen buelta, erritmo bizian nindoan, motxila arin bat neraman.
Lehen aldia zen Peña Rueba eskalatzeko asmotan nintzela, ez nituen garbi bideen kokapenak, soilik argazki bati bistazo bat emana nuen, buruan memorizatua neramana, eta askotan bezala krokisik gabe nindoan, Lorenzo Ortas bidea nahi nuen eskalatu.
Pareta azpira iritsi nintzenean, hasierako horma, hiru bide gorantz zihoazen, argazkian agertzen zen bezala, hauetatik bat Lorenzo Ortas bidea beharko luke
izan. Hasi eta berehala, eta beste behin, erratu nintzela konturatu nintzen, bidea askoz gogorragoa
suertatzen ari zen. Baina ez nuen buelta hartu, aurrera jarraitu nuen, azken finean bide guztiak antzeko iruditu zitzaizkidan. Gailurrera iritsi eta bide ferrataren traza hartzea bat
izan nuen, ziztu bizian jaisten hasi nintzen, lau ordu pasetan berriro nengoen
kanpinean igerilekuko ur freskoaz gozatzen.
Internet esker jakin nuen igo berria nuen bidea Frontera apache zela.
Internet esker jakin nuen igo berria nuen bidea Frontera apache zela.
Ekaitzak
bortitzak izaten segitzen zuten non nahi, gu zortez libratzen genituen, soilik
gauez botatzen zuen euri pittin bat, beste egun bat egon beharko genuen Murillon.
Biharamun goiza ere ezea zen, freskoa, mendi buelta on bat emateko aproposa. Kafetxoa eskuetan nuela,
tabernako leihotik ikusten nuen Mirador de los buitres mendia. Argi bat piztuz zitzaidan buruan, zergatik ez
ferrata igo?
Korrika irten nintzan kanpinetik Rigloseko
bidea hartuz, goizeko hamarrak izango ziren. Guztira hamabost kilometro dira,
gutxi gora behera, joan etorrian. Bide ferratak ez du inongo zailtasunik, bidea markatua dago, ez du galerarik. Eguerdiko
hamabi erditan kanpinean nintzan berriro, bi ordu eta erdi behar izan nituen
burutzeko.
Eguraldi
iragarpenak Auñamendietan hobekuntza bat iragartzen zuten hurrengo egunetako,
momentua genuen Benasquera joateko.
Ipar
haize hotz batek agurtu zigun Aneto kanpineko partzelan furgoneta kokatzen ari
ginela. Frantziatik lainoak sartzen ziren indarrez mendi puntak estaliz.
Aldaketa handia izan zen guretzako, Murilloko epeltasunetik Benasqueko hotzetara, desatsegina zegoen.
Nire asmoak trukatuak zetozen, aukera bat nuen soilik Benasqueko bailaran eskalatzeko,
ezin nituen etxekoak baldintza horietan eduki, hurrengo egunean eskalatu ondoren hanka egingo genuen. Pico Abadias edo Maladeta sur
bezala ezagutzen den paretan izango zen nire aukera, directa bidea nuen helburu.
Goizeko
bostetan hartu nuen Vallibiernarako autobusa kanpin ondoko errepidean. Sorpresa
atsegina izan zen Arkaitz Yurrita bertan topatzea. Bi bezeroekin Aneto mendira zihoan. Pista bukaezina igo ondoren, eta gau hotzaren iluntasunean, autobusean gindoazen mendizale guztiak motxilak bizkarrean genituela, isilik, hasi ginen goruntz ibiltzen. Hotza izugarria zen, ur putzuak izoztuak zeuden, ipar haize
forte eta deserosoa zebilen. Altuera irabazten genuen eran haizearen indarra ere
handitzen zihoan. Coronas lakuan banandu nintzan talde guztietatik, ni Cregueñako leporantz hartu nuen nire norabidea, besteak berriz Coronaseko lepora,
Aneto egiteko asmotan zebiltzan guztiak. Eskuak izoztuak neuzkan, gore-tex
zamarraren poltsikoetan sartuta, txanoa ere jantzita neukan, baina ia ez nintzen berotzen.
Cregueñaseko lepotik ikuskatu al izan nuen pareta lehen aldiz, Pico Abadias
hego horma. Zuri zegoen, aurreko egunetako ekaitzak utzitako elur finez
estalia. Irudi horrek ez zuen asko iraun, mendi osoa laino itxi batek estali zuen, haize hotza nahiera zebilen. Paretaren oinarriraino joan
nintzan inertziak eramana, ez nuen itxaropena galdu nahi, goraino eraman ninduen ilusioa alde batera utzi. Elur berria zapaltzen
nindoan lainoak itsutzen nindutela. Hiru orduko bidea izan zen autobusetik hormaren oinarriraino. Gehiegizkoa izango nuen baldintza gordin horietan hormara sartzea, ez zuen pena merezi, gehiegizko sufrimendua izango
zen. Gainera etxekoak zain nituen beran toki epelago batetara mugitzeko, buelta hartu nuen.
Beste
egoera bat topatu genuen Alquezarren. Zamarrak kendu eta bainujantzia jarri
genituen.
Eskaladarako urte sasoirik hoberena ez da
uda, neguak aukera gehiago ematen du Alquezargo horma eguzkitsuetan jarduteko.
Guarako
bazterrak txunditzen naute. Lurra, haitza, eta uraren sinbiosia gorenekoa iruditzen zait. Eta etxekoak gustura zeudela zirudien, egunetik egunera inguruarekin integratuago, lurraren kolore gorria hartzen ari ginen.
Eskalada
kontuetara itzuliz; hainbeste zor diedan eskalada blog hauetako batean bilatu nuen nire asmoetarako egokia izan zezaken bide bat.
Tozal de las Macetas horman, Pudo ser clasica bideaz ari naiz. Bi mila eta hamalauan
zabaldutako bide honek, ia berrehun metro luze ditu, eta kalitatezkoa ikusten da. Gainera, eta hau oso garrantzitxua da, itzalean dago arratsean.
Oikoa
dudan moduan kanpinetik oinez atera nintzen, familia ditugun erosotasun guztiekin utzita, eta ordu eta erdian pareta azpian nengoen eskaladarako tramankulo guztiak motxilatik ateratzen. Ibilbidea hau izan
zen; Alquezarretik
Balsas de Basacol-era joan nintzen, eta handik, Abrigo de Quinzasera doan
bidetik igotzen ari nintzela, Tozal del Vero-ko hormara jaisten den bidera jo
nuen. Tozal de las Macetaseko pareta azken horren aurrean dago.
Eskalada
bidea polita iruditu zitzaidan, lehen luzea batit bat, ederra esango nuke.
Orokorrean ongi babestua dago bide osoa, era bat domestikatua. Dena librean eta
bistaz egin nuen, gradua esku zabala dauka. Bidean zehar, hainbeste gorrotatzen ditudan kordinoak zeuden
utziak txapetan. Kordino hauek, haizearen eraginez, txapak jiratzen dituzte, eta kasu
askotan txapak askatzen dira. Azken luzean honela zegoen txapa bat, ia erortzeko
zorian. Al nuen moduan pasa nintzen, eta berau eskuz estutu. Bigarrengoz kateatu
nuen luzea. Abisua pasatzen dut, norbait joatea pentsatzen ba du eraman dezala
giltza bat torloju hau estutzeko.
Beste egun batean San Pelegrin eskalada eskolan saioa bat
burutu nuen. Tozal de las Macetas moduan arratsez itzala hartzen horma eder honek. Leku aparta da Guarako eskola hau eskaladan jarduteko.
Penaz bukatu genituen oporraldiak, eta
eguraldi eguzkitsua utzi. Etxera itzulerarekin, eta egunerokoekin hastearekin
bat, eguraldi petrala sartu zaigu. Zer egin behar dugu, hemen bizi gara, ¡¡¡Gora
Euskadi aunque llueva!!!