Dena
da gezurra ¡¡¡. Ezer ez da egia ¡¡¡.
Parisen klima aldaketari buruzko gailurra. Mandatariek
al zuten guztia egin omen dute. Akordio minimo batetara iritsi dira: GEZURRA
Sirian gerran daude. Izugarrizko drama
humanitario baten aurrean gaude. Gure gobernu aberatsek al duten guztia egiten
dute: GEZURRA
Espainia hauteskunde kanpaina bortitz batean
murgilduta dago. Alderdi politiko guztietako kandidatuak beraien promesa
elektoralak lau haizetara azaltzen dituzte: GEZURRA
Lau t´erdiko pilota txapelketaren finala.
Irujo aurretik da 20-10. Irujo, Urrutikoetxea baino askoz gehiago da kantxan.
Partidak jira bat ematen du. Irujok 20-22 galtzen du: EZIN
DUT SINETSI
Ain eszeptiko bihurtu naiz, Rajoiri gazte
batek eman dion muturrekoa ere, kanpaña elektoralaren barruan sartzen dudala.
Bere alderdiak trazatu duen zerbait izan
daiteke: EZER
EZ DA EGIA
Dret a burrir bidea eskalatu dugu, Berberanako Peña Pardan dago, Sierra de Cantabria mendietan. Aratz Etxeberriarekin igo dut.
Beste behin argi geratu da Euskal Herrian pareta handiko eskalada beste edozein tokietan bezain ona dela; asko gustatu zaigu bidea, kalitate handiko plakak ditu. Benetan merezi du bere eskalada.
Apunte bat egin nahian, nire iritzi
pertsonala da, hirugarren tiradan paraboletatik zintzilika dauden kordinoak
soberan daude. Iruditzen zait tranpa modu bat dela, pertiga bat eramatea
bezala. Guk ez ditugu kordinoak txapatu.
Lan bikaina egin dute Antoñanza anaiek: HAU EGI BOROBILA DA
Lehen luzea |
Bigarrena |
Berberanako begiek, zelati, begiratzen gaituzte. |
Laugarren luzea |
Bostgarrena |
Aratz eta biok bidearen amaieran |